34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 13/2012 prozedura

Fulgencio López Peñak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Construcciones Bulot, S.L.ren aurka titulu judizialak betearazteko epaitegi honetan bideratu den 13/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Fulgencio López Peñak eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Construcciones Bulot, S.L.ren aurka, 5.299,28 euroko printzipala ordain dezan, gehi 317,96 euroko interesak eta 529,93 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman haren aurka LJALaren 239.4 artikuluan aurreikusitako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, hiru eguneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3159.0000.65 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa: "30. errekurtsoa". Diru-kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien menpeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Construcciones Bulot S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 26an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1201701