34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1006/2011 prozedura arrunta

Silvia Maribel Calderon Merizaldek eskaturik, José Antonio Torrensen, Rosa Ocioren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 1006/2011 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Silvia Maribel Calderon Merizaldek José Antonio Torrensen, Rosa Ocioren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, demandatuak kondenatzen ditut demandatzaileari 1.650 euro ordaintzera, gehi diru kopuru horren %10 urte bakoitzeko, berandutza-interes gisa; eta Soldatak Bermatzeko Funtsa demandatutzat jotzen dut legezko ondorioetarako. Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta ohartarazi haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri forma urratzearen ondoriozko erregutze-errekurtsoa izan ezik, Lan Prozedurari buruzko Legearen 191.1 artikuluko d) letraren arabera.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta José Antonio Torrensi eta Rosa Ociori legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 31n.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1201636