34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko 14 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 15eko 258/2010 Ebazpenaren bidez (2010eko 158. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 29koa) onetsitako deialdiaren 7.1 oinarrian xedatutakoa betetzeko, probak gainditu eta deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen. Halaber, 30 egun naturaleko epea ireki zen, izendapena egiteko eskatutako dokumentazioa aurkezteko.

Hura bukatuta eta izangaiek aurkeztu duten dokumentazioa aztertuta, egiaztaturik geratu da Ana Sotés Mariñelarena andreak ez duela agiri bat ere aurkeztu eta ez duela osasun azterketa pasatu. Bestalde, Eneko Leoz Catalán jaunak aurkeztutako agiriak aztertuta, egiaztaturik geratu da ez duela betetzen %33ko edo hortik gorako desgaitasun bat, ofizialki aitortua, izateko baldintza, deialdiaren 2. oinarrian eskatzen dena.

Alde horretatik, deialdiaren 7.4. oinarrian ezarrita dago aurreko atalean aurreikusitako kasuan Nafarroako Administrazio Publikoaren zuzendari kudeatzaileak bajak beteko dituela probak gainditzen dituzten izangaien zerrendan, epaimahaiak bidali beharreko horretan, hurrengoak diren izangaiekin.

Azaldutakoa kontuan hartuta, bidezko da izendapenaren proposamena osatzea, María del Mar Agós Díaz eta Virginia de Antonio Guruceaga andreak gehituta, beraiek baitira hurrengo izangaiak lehen proposatutakoen ondotik datozenak probak gainditu dituztenen zerrendan.

Izendapen proposamen osagarri hau argitaratu eta hurrengo 30 egun naturalean, orain proposatu diren izangaiek deialdiaren 7.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Iruñean, 2012ko otsailaren 13an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F1202493