34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 63/2012 falta-judizioa. Zitazio zedula

Aipatu prozeduran horrela erabakirik, salatuari, Daniel Delobel Sacalombori, zitazioa egiten zaio, epaitegi honetako judizio-aretoan ager dadin ahozko judizioan parte hartzeko, 2012ko martxoaren 6an, 10:21ean, 603. judizio-aretoan (6. solairua). Erabili nahi dituen frogabideak ekarri beharko ditu.

Eta zitazioa legeak agindu bezala egiteko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 31n.-Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.

Iragarkiaren kodea: J1201668