34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 3448/2011 falta-judizioa

Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegian, 2011ko abenduaren 21ean.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 3448/11 falta-judizioa bideratzen ari dela, agintari edo funtzionarioenganako desobedientzia dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaitza:

Iñaki González Ocaña, ordena publikoaren kontrako falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, 30 eguneko isuna ordaintzera kondenatzen dut, eta eguneko 8 euroko kuota finkatzen dut. Beraz, Iñaki González Ocañak 240 euroko isuna ordaindu behar du.

Iñaki González Ocaña kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Iñaki González Ocañari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko abenduaren 21ean.-Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1201590