34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 376/2011 erregutze-errekurtsoa

Aditzera ematen da sala honetan tramitatzen ari dela 376/2011 erregutze-errekurtsoa, María del Carmen Uriarte Ortizek jarria Iruñeko Lan arloko 3. Epategiko 85/2011-00 demanda prozeduran, zeina María del Carmen Uriarte Ortizek eskatuta bideratu baita Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eta Viuda de Juan Cruzen aurka, zahartzaro eta baliaezintasuneko nahitaezko aseguruaren (SOVI) erretiro-pentsioa erreklamatzeko. Hartan, epaia eman zen 2012ko otsailaren 3an, eta honela dio xedapen zatian:

"Ezesten dugu M.ª Carmen Uriarte Ortizek prozesuan duen legelari ordezkariak jarritako erregutze-errekurtsoa, Nafarroako Lan arloko 3. Epaitegiak 85/11 prozeduran emandako epaiaren aurkakoa, eta berresten dugu epai hori. Errekurtsogileak berak sustatu du 85/11 prozedura, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eta Viuda de Juan Cruzen kontra, zahartzaro eta baliaezintasuneko nahitaezko aseguruaren (SOVI) erretiro-pentsioa erreklamatzeko.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta fiskaltzari, eta ohartarazi, doktrina bateratzeko kasazio-errekurtsoa jar daitekeela haren kontra, Auzitegi Goreneko Lan arloko Salari zuzendua, sala honen bitartez iragarrita, idatziz, epaia jakinarazi eta hamar egun balioduneko epean. Epe horretan, autoak izanen dituzte eskura areto honen bulego judizialean, azter ditzaten."

Eta Viuda de Juan Cruzi ebazpena jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten da, eta ohartarazten zaio eskura duela ebazpenaren kopia sala honetako idazkaritzan.

Iruñean, 2012ko otsailaren 7an.-Idazkari judiziala, Sagrario Sánchez Equiza.

Iragarkiaren kodea: J1202099