34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

JUS/151/2012 Agindua, urtarrilaren 26koa,
Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan,
Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan
eta Laguntza Judizialeko Kidegoan sistema librearen bidez sartzeko hautapen prozesuetan onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onesten dituena

Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan eta Laguntza Judizialeko Kidegoan sistema librearen bidez sartzeko hautapen probetan, 2011ko uztailaren 21eko (irailaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) JUS/2370/2011, JUS/2371/2011 eta JUS/2369/2011aginduen bidez deitutako horietan, onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenden aurka aurkeztutako alegazioak aztertu eta ebatzi ondoren, eta honakoetan ezarritakoarekin bat: Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 20. artikulua (abenduaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen kidego eta eskaletan sartzeko edo igotzeko hautapen prozesuetarako oinarri komunak ezartzen dituen maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Aginduaren Hamargarren Xedapena (maiatzaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta deialdiko aginduen zazpigarren oinarriak,

Ministerio honek ebatzi du:

Lehenbizikoa.-Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan eta Laguntza Judizialeko Kidegoan sistema librearen bidez sartzeko hautapen prozesuetan onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onetsi, eta agindu honen II. eranskinean argitara ematea baztertutako izangaien behin betiko zerrendak, bazter uzteko arrazoiak adierazita. Aipatutako hautapen prozesuak uztailaren 21eko JUS/2370/2011, JUS/2371/2011 eta 2369/2011 aginduen bidez deitu ziren (irailaren 5eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Bigarrena.-Zerrenda ziurtatuak osorik jarriko dira jendaurrean honakoetan: Interneteko orrian: www.mjusticia.es; Justizia Ministerioaren Argibide Zerbitzuan, Jacinto Benavente plaza, 3, 28071 Madril; lanpostuak deituta dauden autonomia erkidegoetako organo eskudunetan; Justizia Ministerioaren lurralde gerentzietan; Justizia Auzitegi Nagusietan; eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Informazio Administratiborako Zentroan.

Hirugarrena.-Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan eta Laguntza Judizialeko Kidegoan sistema librearen bidez sartzeko hautapen prozesuetan onartutakoen behin betiko zerrendetan ageri diren oposizio egileei dei egitea oposizioaren faseko lehen ariketa egitera, agindu honen I. eranskineko zerrendan ageri diren egun, ordu eta tokietan.

Azterketa egiteko zentro bat baino gehiago duten egoitzetan, izangaiek Justizia Ministerioaren eta kasuan kasuko autonomia erkidegoetako web orrietan kontsultatu ahal izanen dute deien banaketa.

Oposizio egile guztiek nortasun agiri nazionala edo pasaportea aurkeztu beharko dute, identifikatuak izateko, eta boligrafo beltza edo urdina ere eraman beharko dute. Debekaturik egonen da sakelako telefonoak edo bestelako gailu elektronikoak sartzea probak eginen diren ikasgela edo lokaletara.

Laugarrena.-Irailaren 27ko JUS/2651/2011 Aginduan (urriaren 6ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritakoarekin bat, 272/2009 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako epaia betez, dei egiten zaio Adrián Tabladillo López jaunari (47299867 NAN zenbakia) Laguntza Judizialeko Kidegoan sartzeko hautapen probetako oposizioaldiko lehen ariketa egitera agertzeko, Madrileko esparruan, agindu honen I. eranskinean ageri diren egun, toki eta orduan.

Bosgarrena.-Agindu honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea departamentu honetan, hilabeteko epean, edo Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegi Zentraletan, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, aipatutako epea agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da kontatzen.

Madrilen, 2012ko urtarrilaren 26an. Justizia ministroa. Eskuordez (abenduaren 2ko JUS/3770/2008 Agindua), Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendari nagusia, Ricardo Gonzalo Conde Díez.

Eranskin osoak 2012ko 27. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, otsailaren 1ean.

Iragarkiaren kodea: E1202126