34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Izendapen proposamena

2011ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 10ean, argitaratu zen Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez funtzionario araubidean betetzeko deialdia. Haren 7.1 oinarrian xedatua bete dadin, epaimahaiak izendapen proposamena igorri du eranskinean datorren izangaiaren alde, puntuazio handiena atera duen izangaia delako.

Izangaiak deialdiaren 7.2 oinarrian ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko du Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epean.

Aipatu epearen barrenean, eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan salbu, interesdunak ez baditu agiri horiek aurkezten ezin izanen da izendatu, eta haren jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean faltsukeria egiteagatik izan dezakeen erantzukizuna galarazi gabe.

Berriozarren, 2012ko otsailaren 7an.-Mankomunitateko burua, Koldo Pla Larramendi.

ERANSKINA

-Pascal Eransus, María Lourdes.

Iragarkiaren kodea: L1202185