34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE
ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 2/2011 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko 2/2011 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2012ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 4an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu gehikuntza:

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 1.500 euro.

Kreditu berezia:

6. kapitulua.-Inbertsioak: 460 euro.

Finantzabidea:

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 1.960 euro.

Buñuelen, 2012ko urtarrilaren 31n.-Mankomunitateko burua, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1201687