34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

115/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, zenbait izangai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, Artxiboetako erdi mailako teknikari lanetan aritzeko, eta lanpostuak esleitzen dizkiena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 207/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Artxiboetako erdi mailako teknikari izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2010eko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 29an.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 10eko 249/2010 Ebazpenaren bidez, deialdiaren 2.1.1 oinarrian atzemandako akatsa zuzendu zen (2010eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 26koa).

Abenduaren 22ko 89/2010 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2011ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 5ean.

Eta martxoaren 15ean emandako 15/2011 Ebazpenaren bidez (2011ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 30ekoa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Hautaprobak bukatuta, epaimahaiak Miriam Echeverría Lara andrea, igoera txandako izangaia, eta Diego Val Arnedo jauna, txanda irekikoa, izendatzeko proposamena egin zuen, probak gainditu eta puntuaziorik altuena lortu zuten eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen ziren izangaiak baitziren.

Deialdiaren 7.2 oinarrian eskatzen diren agiriak behar zen epean aurkeztuta eta proposatutako izangaiek baldintzak betetzen dituztela ikusita, bidezkoa da izendatzea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Miriam Echeverría Lara andrea, igoera txandako izangaia, eta Diego Val Arnedo jauna, txanda irekikoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Artxiboetako erdi mailako teknikari lanetan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak honela esleitzea:

Miriam Echeverría Lara andreari, 7278 zenbakidun lanpostu hutsa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Diego Val Arnedo jaunari, 8120 zenbakidun lanpostu hutsa, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikia, B motako gidabaimenaren eskakizunarekin eta Iruñean aritzeko.

Izendatuek Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua; Iruña) hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Aipatutako epean eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez badute lanpostuaren jabetza hartzen, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzura, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko departamentuetako Idazkaritza Tekniko Nagusietara, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Halaber, interesdunei adierazten zaie gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 16an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1201896