34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Ardoi sektoreko plan partzialeko aldaketa puntuala
(H-29.3 lurzatia). Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2011ko azaroaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ardoi sektoreko plan partzialean aldaketa puntuala egiteko espedientea, H-29.3 azpiunitateari dagokiona; ACR2 Promociones, S.L.k sustatua da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoa betez, jendaurrean eduki eta epe horretan inork alegaziorik aurkeztu ez duenez gero, Zizur Nagusiko Udalak aipatu espedientea behin betikoz onetsi zuen 2012ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2012ko urtarrilaren 31n.-Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Aldaketa puntuala Ardoi sektoreko plan partzialean

Helburua da araubide eta erabilera eta babes bakarra ezartzea H-29.3 lurzatirako; halatan, unitate osoa babes ofizialeko etxebizitzetarako izanen da, eta, horretarako, AUen aplikazioa berrikusi beharra dago eta bolumenaren inguruko baldintzak hobeki definitu.

Iragarkiaren kodea: L1201680