34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2012ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Santakarako Udalak, 2011ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, hasiera batean onetsi zuen 2011ko plantilla organikoa.

6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatuarekin bat, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu ondoren, hamabost egun baliodunean paratzen da jendaurrean delako espedientea, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orobat, aditzera ematen da, ezen, jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat hartuko dela.

Argitara dadila agindu da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2011ko abenduaren 30ean.-Alkate udalburua, Daniel Ayábar Gárriz.

Iragarkiaren kodea: L1201681