34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2012ko zerga-tasak. Onespena

Santakarako Udalak, 2011ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, honako hau erabaki zuen:

1. 2012ko ekitaldirako eustea 2011rako onetsi ziren honako zerga-tasa hauek: eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga, hirilurren balio igoeraren zerga (gainbalioak), jarduera ekonomikoen gaineko zerga eta lur-ondasunen gaineko kontribuzioa eta gainerako zergak.

2. 2012ko ekitaldirako eustea 2011ko ekitaldian indarrean egon diren tasen zenbatekoak.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Udalaren iragarki oholean paratzea, dagozkion legezko ondorioak izan ditzan.

Argitaratzeko agindu da.

Santakaran, 2011ko abenduaren 23an.-Alkatea, Daniel Ayabar Garriz.

Iragarkiaren kodea: L1201679