34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

2012ko ekitaldiko aurrekontua. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2012ko urtarrilaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2012ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta, kasua bada, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen. Aurkezten ez badira, aurrekontua behin betiko onetsitzat hartuko da.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean xedatua betetzeko.

Otsagabian, 2012ko urtarrilaren 27an.-Alkate udalburua, María Luisa Sáez García-Falces.

Iragarkiaren kodea: L1201598