34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2012ko lan-egutegien onespena eta egun baliogabeen deklarazioa

Alkatetzaren 2012ko urtarrilaren 25eko ebazpenaren bidez onetsi ziren Noain Elortzibarko Udalaren zerbitzuko langileen 2012ko lan egutegiak, oinarrian izanik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2011ko lan egutegia onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 20an eman 808/2011 Foru Agindua. Hartara, ondotik ematen diren egun hauetan itxirik egonen dira udal bulegoak, jaiegunak izanen baitira:

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 5a: Ostegun Santua.

Apirilaren 6a: Ostiral Santua.

Apirilaren 9a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

Abuztuaren 22, 23 eta 24a: herriko bestak.

Irailaren 29a: San Migel - herrian jai.

Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

Azaroaren 1a: Omiasaindu.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri.

Udal bulegoak itxirik egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2012ko lan-egutegian.

Urriaren 1ean eta abenduaren 24an, astelehenarekin, Noaingo Foruen plazako 3an dauden udal bulegoak itxirik egonen dira. (Egun baliogabeak deklaratuak ez badira ere).

Baliogabeak izanen dira, 2012an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta arestian aipatutako egunak, udal bulegoetako jaiegunak baitira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2012ko urtarrilaren 25ean.-Alkate udalburua, Oscar Arizcuren Pola.

Iragarkiaren kodea: L1201882