34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2012. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onetsirik

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Leitzako Udalak 2011ko abenduaren 30ean egin bilkuran hasiera batean onetsi zituela Leitzako Udalaren 2011. urteko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betikoz onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Leitzan, 2011ko abenduaren 30ean.-Alkatea, Oier Eizmendi Astibia.

Iragarkiaren kodea: L1201869