34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

47/2012 FORU AGINDUA, urtarrilaren 27koa, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Emilio Adiego Soria jauna, Lurzati Berrantolamenduaren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Emilio Adiego Soria jauna, Lurzati Berrantolamenduaren Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendariari eta interesdunari.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 27an.-Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

Iragarkiaren kodea: F1201813