34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Udaleko hautetsiendako ordainsariak

Iturengo Udalak, 2012ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

"Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikioaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluari jarraituz eta 19/2008 Foru Legearen 15. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuz, aho batez erabaki dute:

1. Udaleko alkatea dedikazio partzialean ariko da bere karguan; 720 ordu izanen dira urtean, eta horren ordainean 9.766,96 euroko soldata gordina bilduko du urtean, hamalau hilekotan banatuta, bakoitza 697,64 eurokoa. Zenbateko horiei PFEZari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkie, baita Gizarte Segurantzaren behargin kuota ere; Udalaren kontura izanen da, berriz, Gizarte Segurantzaren enpresa kuota; behar den alta eskatuko da erakunde horretan.

2. Zinegotziendako urtean 400,00 euroko kalte-ordaina edo ordaina ezartzea, karguaren betebeharrak betetzeko, hau da osoko bilkuretan eta organo kolegiatuen bilkuretan parte hartzeagatik. Zenbateko horri PFEZari dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkio (%2).

3. Orobat, beren karguan aritzean dieta eta joan-etorriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie Udalbatzako kideei, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoan.

4. Ordainsarien araubide honen eragina 2012ko urtarrilaren 1z geroztikoa da eta urtero eguneratuko da erakunde eskudunek Nafarroarako onesten duten KPIa aplikatuz.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea."

Ituren, 2012ko otsailaren 2a.-Alkatea, María José Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1201856