34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBIRIKU

2011ko aurrekontuko 1. aldaketaren espedientea.
Behin betiko onespena

Ibirikuko Kontzejuko Batzarrak, 2011ko abenduaren 17an egin bilkura arruntean, 2011ko aurrekontu orokorreko 1. aldaketaren espedientea onetsi zuen.

Aldaketa hori jendaurrean egon da, iragarkia 2012ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urtarrilaren 16an.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Horrenbestez, eta Foru Lege horren 277.1 artikuluan xedatuari jarraituz, laburturik argitaratzen da aipatu aldaketa:

GASTUAK:

a) Kreditu berezia:

8. kapitulua: 20.317,18 euro.

b) Kreditu gehikuntza:

2. kapitulua: 300,00 euro.

Aldaketa, guztira: 20.617,18 euro.

FINANTZABIDEAK:

a) Diru-sarrera handiagoak:

8. kapitulua: 12.000,01 euro.

b) Diruzaintzako gerakina: 8.617,17 euro.

Ibirikun, 2012ko otsailaren 3an.-Kontzejuko burua, M.ª Rosario Martínez Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L1201881