34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, Alkatetzak 2012ko urtarrilaren 31n eman 17/12 ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Urdaizko 19. poligonoko 47. lurzatiaren xehetasun azterlana, Francisco Javier Erro Lusarretak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.

Esteribarren, 2012ko otsailaren 1ean.-Alkatea, José Luis Larrainzar Eugui.

Iragarkiaren kodea: L1201906