34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESLABA

Oihan enkantea

Eslabako Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik (55/2012 Ebazpena, urtarrilaren 27koa), gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa iragarri du, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

"Lote bakarra, Eslabako Udalaren hermendiko Los Fayales alderdian: 10.504 larizio pinu, guztira 5.351,96 m³ bilgarri gisa jartzeko zura eta 535,20 m³ enbor txiki; hasierako prezioa ehun eta lau mila eta bat euro eta laurogeita hamasei zentimo dira (104.001,96 euro), BEZa kanpo".

Proposamenak, gutun-azal itxietan, Udal Idazkaritzan aurkeztu beharko dira, enkantearen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun naturaleko 13:00ak baino lehen. Ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dira nahitaez:

a) Kontratistaren nortasun juridikoa eta, hala behar bada, haren ordezkaritza frogatzen dutenak.

b) Udal Diruzaintzan behin-behineko fidantza gisa hasierako prezioaren %2 utzi izanaren ordainagiria, hau da, bi mila eta laurogei euro eta lau zentimo (2080,04 euro).

c) Aitorpena, enpresak lizitazio prozeduretan parte hartzeko inolako debekurik ez duela dioena.

Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa, teknikoa edo profesionala frogatzen duten agiriak.

e) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak beteak dituztela frogatzen duten agiriak.

f) Aitorpena, non adieraziko baitu segurtasun arloan, laneko osasunean eta laneko arriskuen prebentzioan betebehar guztiak eguneratuta dituela, indarra duten xedapenetan agindu bezala.

g) Proposamen ekonomikoa, azkenean eransten den ereduari jarraikiz.

h) Enpresaren sailkapen agiria.

Aurkezturiko plikak proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunean irekiko dira, 13:00etan, udal bulegoetan.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak interesdunen eskura daude Udal Idazkaritzan (goizez, asteazken eta ostiraletan, ordutegia 10:00etatik 13:00etara).

Eslaban, 2012ko otsailaren 3an.-Alkate udalburua, Félix María Bariain Zaratiegui.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: .........................., herria: ........................., kalea: ......................., zenbakia: .............., jakinik 10.504 larizio pinu saltzeko enkantearen iragarkia, Eslabako Udalak 2012ko .... Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman baitzuen argitara, aprobetxamendu horrengatik ...................... euro (letraz eta zenbakiz) eskaintzen dut, horretarako onetsitako baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboak onartuz.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L1201987