34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

10/2011 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Deikazteluko Udalak, 2012ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuko 10. aldaketa, 2011ko ekitaldirako Udalaren aurrekontu orokorrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Deikaztelun, 2012ko urtarrilaren 30ean.-Alkatea, M.ª José Sagasti Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L1201595