34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Ordenantza, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak
arautzen dituena. Behin betiko onespena

Deikazteluko Udalak, 2011ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, besteak beste, hasiera batean onetsi zuen Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Onespenaren iragarkia 2011ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an, eta jendaurrean egoteko epean eta hainbat talderen eskariz, Udalak, 2012ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen ordenantza hori, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hona hemen nola gelditu diren idatzirik.

Deikaztelun, 2012ko urtarrilaren 30ean.-Alkatea, M.ª José Sagasti Lacalle.

Ordenantza, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

Udal pilotalekua:

Banakako pistaren erabilpena, lau lagun bitarte. Ordua, 2 euro. Taldekako erabilpena (lau lagun baino gehiago). Ordua, 4,00 euro.

Aipatutako tarifak pista argi naturalarekin erabiltzeko dira. Argi artifizialarekin bada, 3 euro izanen da orduko.

Igerilekuak:

-Denboraldiko abonamenduak: helduendako abonamenduak (15-64 urte, biak barne): 54 euro. (oinarrizko tarifa).

-Adingabeendako abonamenduak (6-14 urte, biak barne): 23 euro. (oinarrizko tarifa).

-Langabezian daudenak (aldez aurretik aurkeztuta hori frogatzen duen agiria, INEMk luzatua) = oinarrizko tarifaren %25).

-3 kideko edo gehiagoko familiak (aldez aurretik famili liburua aurkeztuta): oinarrizko tarifaren %25.

-Desgaitasuna %65etik gorakoa dutenak (aldez aurretik hori frogatzen duen dokumentazioa aurkeztuta): oinarrizko tarifaren %50 (lehenago bezala).

-65 urtetik gorakoak (aurten betez gero eta NANa aurkeztuta): doan.

-6 urtetik beherakoak (aurten betez gero eta NANa aurkeztuta): doan.

-Asteko abonamenduak: helduentzat, 17 euro. Adingabeentzat, 8 euro.

-Helduen sarrera, 4,50 euro.

-Adingabeen sarrera, 2 euro.

Iragarkiaren kodea: L1201594