34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Aldaketa ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

Deikazteluko Udalak, 2011ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza fiskaletako aldaketa.

Hasierako onespenaren iragarkia 2011ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an, eta jendaurrean egoteko legeak aurreikusten duen epea iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hona hemen nola gelditu diren idatzirik.

Deikaztelun, 2012ko urtarrilaren 30ean.-Alkatea, M.ª José Sagasti Lacalle.

Ordenantza, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.

1. Ziurtagiriak eta agiriak:

a) Udal bulegoek emandako ziurtagiriak: euro 1.

b) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak: euro 1. Kanpoko txosten bat eskatu behar bada, tasari gehituko zaio txostenaren prezioa.

c) Beste edozein ziurtagiri, artxiboa kontsultatu beha bada: euro 1.

Ez da aplikatzen. Ez du zentzu handirik.

d) Alderdi batek eskaturiko txostena edo agiria, ziurtagiriarekin edo gabe: 3 euro.

2. Zerbitzu Orokorrak:

a) Ekarritako agirien fotokopiak, bakoitza 0,10 euro, DIN A4 motakoa bada, eta 0,15 euro, DIN A3 motakoa bada.

Kolorekoa bada, 0,80 euro, DIN A4 motakoa bada, eta 1,20 euro, DIN A3 motakoa bada.

Idazkaritzan dagoen agiri baten fotokopia: euro 1.

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin
eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza

I.4. Bestelako aprobetxamenduak, metro koadro edo zatiki bakoitzeko. Epigrafe honetan sartzen dira bereziki lurzoruaren erabilerari dagozkion tasak, hala nola, herriko jaietan edo udalerrian egiten diren azoka edo jaiegunetan ezarritako barrakak, saltokiak eta horrelatsukoak.

-Egunean 1,20 euro.

-Hilabetean: 6,00 euro.

-Urtean: 18,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1201593