34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2012ko otsailaren 8an hartua, Transferentzien Batzordean Nafarroako Gobernua ordezkatuko duten kideak izendatzen dituena.

Estatuaren zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko arauak ezartzen dituen abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuak bere 2. artikuluan xedatzen duenaren arabera, haren bidez eratutako Transferentzien Batzordeak Lurralde Administraziorako ministroa eta Nafarroako Gobernuko lehendakariordea izanen ditu buru eta horiez gainera, Estatuko Administrazioko zortzi ordezkari eta Nafarroako Gobernuko beste zortzi izanen dira hango kide.

2012ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 19/2011 Foru Legeak laugarren xedapen gehigarrian xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak Transferentzien Batzordean izanen duen ordezkaritza horretako kide izanen dira berariaz hala eskatzen duten Nafarroako Parlamentuko taldeen ordezkariak. Gehitu ere egiten du, Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzak Estatutik transferitu beharreko zerbitzuei adostasuna eman diezaien, beharrezkoa izanen dela Parlamentuko taldeen ordezkari gehienek aldeko boza ematea. Horretarako, talde bakoitzak Parlamentuko kide bezainbat boz izanen ditu.

Nafarroako Gobernuak, 2011ko urriaren 5eko Erabakiaren bidez, Nafarroako Parlamentuko taldeek Transferentzia Batzordean izanen dituzten ordezkariak izendatzeko jarraibideak ezarri zituen.

Erabaki horretan izendapena egiteko ezarri den epea ahiturik eta Parlamentuko taldeek beren ordezkariak proposaturik, bidezko da Transferentzien Batzordean Nafarroako Gobernua ordezkatuko duten kideak izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen denez, Nafarroako Gobernuak Transferentzien Batzordean izanen duen ordezkaritzak Roberto Jiménez Alli, Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordea, izanen du buru eta gainera, honako hauek izanen dira horko kide:

-Alvaro Miranda Simavilla jauna, bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria.

-Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jauna, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria eta Gobernuaren eleduna.

-Carlos García Adanero jauna, titular gisa, eta Sergio Sayas López jauna, ordezko, "Unión del Pueblo Navarro" parlamentuko taldea ordezkatuz.

-Juan José Lizarbe Baztán jauna, titular gisa, eta Samuel Caro Sádaba jauna, ordezko, "Socialistas de Navarra" parlamentuko taldea ordezkatuz.

-Francisco Juan Zabaleta Zabaleta jauna, titular gisa, eta Asunción Fernández de Garaialde y Lazcano andrea, ordezko, "Nafarroa Bai" parlamentuko taldea ordezkatuz.

-Maiorga Ramírez Erro jauna, titular gisa, eta Bakartxo Ruiz Jaso andrea, ordezko, "Bildu Nafarroa" parlamentuko taldea ordezkatuz.

-Ana Beltrán Villalba andrea, titular gisa, eta Eloy Villanueva Cruz jauna, ordezko, "Popular" parlamentuko taldea ordezkatuz.

-Francisco Javier Jimeno Torres jauna, titular gisa, eta Txema Mauleón Echeverría jauna, ordezko, "Izquierda-Ezkerra" parlamentuko taldea ordezkatuz.

2. Honako hauek izendatzen dira Nafarroako Gobernuak Transferentzien Batzordean dituen ordezkarien aholkulari: Marta Pernaut Ojer andrea, Afera Juridikoetako eta Lehendakaritzako zuzendari nagusia; María Jesús Valdemoros Erro andrea, Politika Ekonomikoaren eta Nazioartekoaren zuzendari nagusia; Juan Franco Pueyo jauna, Aurrekontuen zuzendari nagusia; María Fátima Baigorri Romero andrea, Erakunde Harremanetako zuzendari nagusia; José Antonio Rázquin Lizarraga jauna, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria; José Contreras López jauna, Legegintza eta Koordinazio Zerbitzuko zuzendaria; eta Miren Maite Domínguez Muguiro andrea, Ekonomia Zerbitzuko zuzendaria.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki hau jakinaraztea interesdunei, Parlamentuko taldeei eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioari, eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiari igortzea.

Iruñean, 2012ko otsailaren 8an.-Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria ordeztuz (Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren otsailaren 8ko 1/2012 Foru Dekretua), Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

Iragarkiaren kodea: F1202278