34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Aldaketa Cabanillasko Arau Subsidiario xehakatuetan.
Behin betiko onespena

Cabanillasko Udalak, 2011ko azaroaren 4an egin bilkura arruntean, erabaki zuen, behar bezainbateko gehiengoa zuela, aldaketa hasiera batean onestea Arau Subsidiario xehakatuetan, Udalak sustaturik. Cabanillasko Udala: "Aldaketa Cabanillasko Planeamenduko Arau Subsidiarioen 9. kapituluan (Baldintza partikularrak biltegien eta industria txikiaren eremuan).

Erabakia 2011ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 25ean, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du erreklamaziorik egin. Beraz, bertzerik gabe, behin betikoz onetsita gelditu da Arau Subsidiarioetako aldaketa, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/2002 Foru Legearen 74.3. artikuluan ezarritako legezko prozedurarekin bat 2012ko urtarrilaren 30eko bilkura berezian gehiengo aski zuela erabakita.

Erabaki zen:

Lehenbizikoa.-Behin betikoz onestea Cabanillasko Arau Subsidiario xehakatuetan Cabanillasko Udalak sustatu duen aldaketa: "Aldaketa Cabanillasko Planeamenduko Arau Subsidiarioen 9. kapituluan (Baldintza partikularrak biltegien eta industria txikiaren eremuan).

7.-Aldaketa Cabanillasko Planeamenduko Arau Subsidiarioen 9. kapituluan (Baldintza partikularrak biltegien eta industria txikiaren eremuan).

9. KAPITULUA

Baldintza partikularrak biltegien eta industria txikiaren eremuan

7.9.1. artikulua. Esparru eta ezaugarri orokorrak.

Ez da aldatu artikuluaren edukia.

7.9.2. artikulua. Erabilera bateragarriak.

Ez da aldatu artikuluaren edukia.

7.9.3. artikulua. Lurzatiaren baldintzak.

Aldatu da eta honela gelditu da idatzirik:

"Lerrokaduren eta sestren planoan grafiaturiko lurzatiak, 12 zabal eta 30 sakon baitira, multzo tikiagoetan zatitzen ahalko dira; gisa hartara, ondoriozko lurzatiek eremuko bideetara izanen dituzte fatxadak, eta azalera ez da 120 metro koadro baino tikiagoa izanen, fatxadaren luzera gutienez ere 12 metro izanik. Lurzatiak batuz gero, ondoriozkoek arestiko baldintzak bete beharko dituzte".

7.9.4. artikulua eta ondokoak: ez da aldatu artikuluen edukia.

(7.9.6. artikulua, Eraikuntzaren garaiera, 731/2002 Foru Aginduaren bidez aldatu zen, 2002ko maiatzaren 31ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen).

Bigarrena.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatua aplikatuz, behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta agiriaren ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igorriko da, behin betiko onespenaren ondoko hamabortz egunean.

Cabanillasen, 2012ko urtarrilaren 31n.-Alkatea, Alberto Santos Alegría.

Iragarkiaren kodea: L1201714