34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 68. artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazio eta oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Zuriñe Pardo Sayas. Jarduera: landako 9.000 oilorentzako pabiloia. Tokia: landalurreko katastroko 457. lurzatia, 3. poligonoan. Udalerria: Buñuel (Nafarroa).

Buñuelen, 2012ko urtarrilaren 30ean.-Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.

Iragarkiaren kodea: L1201601