34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Egiarretan sareak eta zoladura berritzeko proiektua eta desjabetzeko espedientearen hasiera. Onespena

2011ko abenduaren 29ko ohiko bilkuran, Arakilgo Udalbatzak erabaki du:

Egiarretan sareak eta zoladura berritzeko proiektua eta desjabetzeko espedientearen hasiera onestea

Ikusirik 1. eranskina (Egiarretan sareak eta zoladura berritzeko proiektuaren 3. faseko sarbideak hobetzea), bidezko da eranskin hori desjabetzea eta eranskin horrek ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera ematea. Orobat, jendaurrean jartzea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, erabaki honen eranskinean agertzen baita.

Kontuan hartuz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz, onespenak berekin dakartzala ondasunen onura publikoaren deklarazioa eta ondasun horiek okupatu behar izatea, nahitaezko desjabetzea egiteko.

Gaia aztertu ondoren, Udalbatzak aho batez erabaki du:

1. Hasiera batean onestea Egiarretan sareak eta zoladura berritzeko proiektuaren 3. faseko sarbideak hobetzeko 1. eranskina, eta onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeari men eginez.

2. Egiarretan sareak eta zoladura berritzeko proiektuaren 3. faseko sarbideak hobetzeko 1. eranskinak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera ematea. Erabaki honen eranskinean agertzen da zerrenda.

3. Espedientea, proiektuarekin eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda, erabaki honen eranskinean heldu baita, jendaurrean uztea hamabost egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan interesdunek egoki juzgatzen dituzten oharrak edota alegazioak aurkez ditzaten eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman ditzaten, horiek denak Arakilgo Udalari zuzenduak.

4. Ebazpen hau, ondasun eta eskubide ukituen zerrendarekin batera, argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Arakilgo Udaleko iragarki oholean, non interesdunek eskura izanen baitituzte proiektua eta lurzatien planoak.

ERANSKINA

1. ERANSKINA

Egiarretan sareak eta zoladura berritzeko proiektuaren 3. faseko sarbideak hobetzea

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza:

-10. poligonoko, 32. lurzatia. 40,09 metro koadroko azaleraren okupazioa; 38,23 metro koadroko okupazio aldi batekoa. Jabea: Toribio Lumbier Galar jaunaren oinordekoak.

-10. poligonoko, 29. lurzatia. 3,99 metro koadroko okupazioa. Jabea: Toribio Lumbier Galar jaunaren oinordekoak.

Arakilen, 2012ko otsailaren 6an.-Alkatea, Ruben Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: L1202209