34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Informazio batzorde bereziaren eraketa

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 194. artikuluari jarraikiz, Antsoaingo Udalak, 2012ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, legez eskatutako quorumarekin onetsi zuen honako erabaki hau:

1. Kontratuen informazio batzorde berezia eratzea. Horren helburua da Udalaren kontratu publikoak kudeatzeko era eta moduen txostena, azterlana eta balorazioa egitea.

2. Honako hauek eratuko dute batzorde hori:

-PSNko hiru zinegotzik.

-Bilduko bik.

-NABAI 2011ko bik.

-Izquierda-Ezkerrako batek.

-UPNko batek.

Alkatea izanen da buru, eta horrek batzordeko edozein kideren eskuetan uzten ahalko du burutza.

3. Ondoren aipatzen diren zinegotziak Kontratuen informazio batzorde bereziari atxikitzea:

-P.S.N.

  • Titularrak: Arantza Biurrun, Arantxa Gambra eta María José Elizondo.
  • Ordezkoa: Jesús Esteban.

-Bildu

  • Titularrak: Ander Oroz eta Aritz Ayesa.
  • Ordezkoa: Ana Sada.

-NA-BAI 2011

  • Titularrak: Patxi Goñi eta César de Luis.
  • Ordezkoa: Patxi Leuza.

-Izquierda-Ezkerrra

  • Titularra: Koldo Plá.
  • Ordezkoa: José Manuel Romeo.

-U.P.N.

  • Titularra: Miguel Martínez-Falero Pascual.
  • Ordezkoa: M.ª Ángeles Morillo.

4. Kontratuen informazio batzorde bereziak deitzen diren bilkura bereziak izanen ditu".

Antsoainen, 2012ko urtarrilaren 30ean.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1201661