34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Antsoaingo Iraunkortasuneranzko Tokiko Bigarren Ekintza Plana (II. TEP, 2012-2014). Onespena

Antsoaingo Udalak, 2012ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, gehiengo osoaren quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Antsoaingo Iraunkortasunerako Tokiko Bigarren Ekintza Plana (II. TEP, 2012-2014) onestea. Horren helburua da ingurumeneko irizpideak, irizpide sozialak eta etikoak sartzea zeharkako eran udal proiektu eta jarduketa guztietan, eta, orobat, hurrengo urteetan eginen diren programak eta lerro estrategikoak ezartzea.

2. Iraunkortasunerako Tokiko Bigarren Ekintza Planaren (II. TEP, 2012-2014) jarduketen exekuzioa honako alderdi hauen mendean jartzea: proiektuen arteko lehentasunak urtero ezartzea eta behar diren kontusail ekonomikoak aldez aurretik gaitzea aurrekontuetan, ekitaldi bakoitzaren baitan.

3. Erabaki hau igortzea Nafarroako Gobernuaren Ingurumeneko eta Landa Garapeneko Departamentura, Tokiko Agenda 21n sartzeko, eta Udaleko Kontu-hartzailetzara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Antsoainen, 2012ko urtarrilaren 30ean.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1201660