34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Zinegotzi karguaz jabetzea

Tokiko ordezkaritza karguak ordezteari buruz Hauteskunde Batzorde Nagusiak 2003ko uztailaren 10ean emandako Jarraibidearen baldintzak beterik, Bildu udal taldeko zinegotzi karguaz jabetu zen Ana Cristina Sada Urabayen, Rakel Iriarte Lasetek uko egin baitzion bereari. Hori izan zen Antsoaingo Udalak 2012ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran.

Antsoainen, 2012ko urtarrilaren 30ean.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1201659