34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

2012ko egutegia eta lanaldia

Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak, azaroaren 30ean eman zuen 1258/2011 ebazpenarekin bat, zeinaren bidez ezartzen baitziren Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2012ko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak, Andosillako Udaleko alkate udalburuak urtarrilaren 23an emaniko 013/2012 Ebazpenaren bidez, Nafarroan 2012. urtean orokorrean zehaztutako egunez gain, onetsi egin du udal bulegoetako langileen ordutegia, zehaztuz bulegoak itxita egonen direla irailaren 10 eta 11n eta abenduaren 7, 24 eta 31n.

Aditzera ematen da honen bidez, orok jakin dezan.

Andosillan, 2012ko urtarrilaren 23an.-Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1201658