34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Alloko Udalak, 2012ko urtarrilaren 30ean egin bilkuran, aho batez erabaki zuen behin betiko onestea Lizarrako errepidea karrikako 10 zenbakiaren xehetasun azterlana, Alloko 2. poligonoko 204. lurzatian. Ignacio de la Cruz Navasek sustatu du Alloko udalerrian. Xedea da eraikinaren gehieneko lerrokadura aldatzea, eta gisa hartara gutitzea NA8412 errepideko marra zurirainoko tartea, hain zuzen ere 18 m-tik 7 m-ra.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Allon, 2012ko urtarrilaren 31n.-Alkate udalburua, María Angela Gonzalez Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1201693