34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Oibarko Udalaren 2012ko aurrekontu orokor eta bakarra
eta hura betearazteko oinarriak. Behin-behineko onespena

Oibarko Udalak, 2012ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkura arruntean, aho batez eta legez eskatutako quoruma zuela, erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea Oibarko Udaleko 2012ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, arau hauetan xedatuari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 269.etik 276.era bitarteko artikuluak eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikulua eta ondokoak.

Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu eta hamabortz egun balioduneko epean.

Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkuran horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko da, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik egon ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Oibarren, 2012ko urtarrilaren 30ean.-Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1201617