34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Ondasun higiezinak enkantean jartzeko iragarkia.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren atalburuak,

ADITZERA EMATEN DU:

Premiamenduko espediente administratiboa instruitzen ari dela "Herederos de Concepcion Gallego Calderon" zordunaren (IFK: E71013619) aurka eta, bertan, 2012ko urtarrilaren 20an, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak erabaki zuela enkantean saltzea enbargatutako ondasun higiezinak, eta enkantea egitea.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da eta honako hau jakinarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkantea 2012ko martxoaren 9an eginen da, 09:00etan, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuaren bulegoetan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko bigarren solairuan.

2. Enkantera aterako diren ondasunak:

-Lote bakarra.

  • Erregistrokoa: 1196. finka, Iruñeko 1. Jabetza Erregistroko 23. liburukia, 21. liburua, 113. orria. Etxebizitza, Iruñeko Atarrabiako etorbideko Orvina bigarren multzoko 18an, D-7 etxean, lehen solairukoa, B letra (D motakoa). Eraikitako azalera ehun eta bost metro eta berrogeita hamazazpi dezimetro koadrokoa da.
  • Katastrokoa: etxebizitza, Iruñeko Valtierra kaleko 18an, lehenengo solairuko B letrakoa, Iruñeko 6. poligonoa, 52. lurzatia, 1. azpieremua, 1. hiri unitatea, 94 metro karratukoa.
  • Titulartasuna. Pablo Millán Rodríguez jaunaren eta Concepción Gallego Calderón andrearen izenean ageri da, jabari osoaren %100ean, esleipen bidez eskuratua, ezkontza-sozietaterako.
  • Lehentasunezko kargak. Iruñeko Udalaren hiri-lurraren kontribuzioa. Udal horrek ziurtatzen du 2011ko urriaren 24an zorra 57,72 eurokoa zela.
  • Balorazioa: 175.290,26 euro.

3. Enbargatu beharrekoa: 2010eko martxoaren 20ko eginbidea, Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan 2011ko martxoaren 25ean erregistratua, "A" letrarekin, eta "Herederos de Concepcion Gallego Calderon"en aurka bideratzen ari den 16307/MPZ premiamenduko espediente administratiboan sartua.

4. Hasierako prezioa: 175.232,54 euro.

5. Enkantean salduko diren ondasunek iragarki honen 2. atalean ageri diren zamak eta kargak dituzte beren gain. Espedientean ere jasota daude, eta ez dira iraungiko, ez baita zilegi errematearen prezioa horretarako ematea. Iragan den denbora kontuan hartuz, entitate bakoitzak ziurtatutako zenbatekoak aldaketak izaten ahal ditu.

6. Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duten guztiek hartzen ahal dute parte lizitatzaile gisa, legezko eragozpen edo murriztapenik ez badute eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez eta, hala bada, daukaten ordezkaritza frogatzen duen agiriaren bidez identifikatzen badira.

7. Lizitatzaile guztiek, horretan aritu ahal izateko, gordailua utzi behar dute, Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko txeke adostu baten bitartez. Gordailua enkantearen hasierako prezioaren %20koa izanen da gutxienez, hots, 35.046,51 eurokoa.

Ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeak bermearen zenbatekoan sor litzakeen kalte handiagoengatiko erantzukizunak. Lizitatzaileei jakinarazten zaie gordailua eratzeak lehenbiziko lizitazioko hasierako prezioa adinako eskaintza aurkeztea dakarrela.

8. Lizitatzaileek zilegi izanen dute beren eskaintzak gutun-azal itxian igortzea edo aurkeztea, enkantea iragartzen denetik hura hasteko ordubete gelditzen den arte. Eskaintza horiek gehieneko eskaintzak izanen dira eta Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean aurkeztuko dira, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4ko 6. solairuan. Haiekin batera, gordailuaren adinako txeke adostua sartuko da, Nafarroako Foru Komunitatearen alde emana. Eskaintzak gutun-azal itxian aurkezteak ez die galaraziko lizitatzaileei hori baino postura handiagoekin zuzenean parte hartzea. Posturak mugatzen dituzten tarteak hasierako prezioaren %1ekoak izanen dira, hau da, 1.752,33 eurokoak.

9. Errematatzailea beharturik dago, esleitzeko ekitaldian edo hurrengo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.

10. Enkantean jarritako ondasunak erregistro publikoetan inskribatzen ahal direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza tituluak nahikotzat eman beharko dituzte, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

11. Ondasuna lehenbiziko lizitazioan esleitzen ez bada eta egoki baderitzo, Enkante Mahaiak bigarren bat egiten ahalko du, eta hasierako prezioa lehenbizikoaren %75ekoa izanen da; bestela, zuzenean esleitzeko tramiteari hasiera emanen dio, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluarekin bat, hurrengo paragrafoan zehatz-mehatz adierazten den moduan. Lehenbiziko kasuan, ordu erdiko epea zabalduko da, lizitatu nahi dutenek gutxienez enkantearen hasierako prezio berriaren %20ko gordailuak utz ditzaten, hau da:

FINKA

LIZITAZIOA

GORDAILUA

ESKAINTZA TARTEAK

LOTE BAKARRA

131.424,41

26.284,88

1.314,24

12. Bigarren lizitazioa egin eta ondasuna esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak aditzera emanen du zuzenean esleitzeko prozeduraren hasiera, gehienez ere sei hilabeteko eperako, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluak xedatzen duen moduan. Eskaintzetarako gutxieneko prezioa paratzen ahal da eta une horretatik eskaintzak aurkezten ahal dira, Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean, gutun-azal itxian, atal horrek kasu bakoitzerako ezartzen duen epean. Aurkeztutako eskaintzak irekiko ditu Enkante Mahaiak eta, haietakoren bat nahikoa dela iruditzen bazaio, ondasunaren esleipena egiten ahalko du. Bestela, eskaintzak aurkezteko beste epe bat iragarriko da, Enkante Mahaiak ezartzen dituen baldintzetan, eta, hala, behin eta berriz, gehienez ere sei hilabeteko mugarekin. Eskaintzak irekitzeko ekitaldiak jendaurrekoak izanen dira.

13. Eskaintzak aurkezteko, berme edo gordailu gisa aurrerakin bat eskatzen ahalko da. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan. Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeak bermearen zenbatekoan sor litzakeen kalte handiagoengatiko erantzukizunak.

14. Espedienteak ez du aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezinak zorduna ez beste inork okupatzen dituenik.

15. Nafarroako Zerga Ogasunak eskubidea du errematea izan ez duten ondasunak Foru Komunitateari esleitu dakizkion eskatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

16. Nolanahi dela ere, Jabetza Horizontalari buruzko ekainaren 21eko 49/1960 Legearen 9. artikuluaren babesean (apirilaren 6ko 8/1999 Legeak aldaturik), esleipen-hartzaileak Nafarroako Zerga Ogasuna espresuki libratzen du komunitatearekin dauden zorren egoerari buruzko ziurtagiriak ekartzeko obligaziotik, eta hartzailearen kargura izanen dira ordaintzeko dauden gastuak.

17. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezkoak ez diren kargak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen-hartzailearen kontura izanen dira. Ondasuna ez da entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

18. Enkantea bertan behera geldituko da, baldin eta ondasunak esleitu aurretik, zorra, berandutzako interesak eta prozeduraren kostuak ordaintzen badira.

19. Zordunak helbide ezagunik ez badu, iragarki hau argitaratuta, enkantea jakinarazitzat joko da legezko ondorio guztietarako.

Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-427770, posta elektronikoa: mzudaire@cfnavarra.es).

Iruñean, 2012ko otsailaren 7an.-Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: F1202096