34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2012ko otsailaren 8an hartua, Arbeitzako Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Irailaren 21eko 212/2011 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 28ko 26/2011 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan Arbeitzako Kontzejuan hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak Arbeitzako Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Arbeitzako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea. Honako hauek dira: Luis García Esparza jauna, Ángel María Lizarraga Zudaire jauna, Eduardo Ripa Lizarraga jauna eta Marco Antonio Antona Michitorena jauna. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau jakinaraztea Arbeitzako Kontzejuari.

Iruñean, 2012ko otsailaren 8an.-Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Nafarroako Gobernuko idazkaria ordeztuz (Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren otsailaren 8ko 1/2012 Foru Dekretua), Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

Iragarkiaren kodea: F1202276