34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Iragarkia, ondasun higiezinak esleipen zuzenaren bidez besterentzeko.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko buruak iragarri du eskaintzak aurkezteko epea hasi dela, zehazten diren ondasun higiezinak zuzeneko esleipenaren bidez saltzeko.

Baldintza hauek arautuko dute higiezinen besterentzea:

1. Eskaintzak aurkezteko epea: 2012ko martxoaren 8ko 14:30 arte, Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko bulegoetan (Karlos III.aren etorbidea, 4, Nafarroako Gorteen kaletik sartuta, 6. solairua). Eskaintzak 2012ko martxoaren 9an irekiko dira, 12:00etan, leku berean, 2. solairuan.

2. Ez da gutxieneko kopururik finkatu eskaintzetarako.

3. Eskaintzak gutun-azal itxian aurkeztuko dira, eta barnean datu hauek izanen dira:

-Eskaintza egiten duen pertsonaren edo entitatearen identitatea, behar denean jarduteko ahalordea frogatuz, IFZ/IFK, helbidea eta eskainitako zenbatekoa.

-Ez da berme gordailurik eskatzen.

4. Higiezin baterako gutun-azal itxian aurkeztutako eskaintza bat baino gehiago berdinduta gelditzen badira diru-kopururik hoberenean, aurrena erregistratu denari emanen zaio lehentasuna esleipenean, deusetan galarazi gabe ekitaldian eskaintzak hobetu ahal izatea.

5. Gutun-azalak ireki ondotik, bertan dauden eskaintzaileek beren eskaintzak hobetzen ahal dituzte, 1.000,00 euroko tarteak eskainiz.

6. Interesdunei ohartarazten zaie besterentzeko prozesua, esleipena baino lehen edozein unetan, bertan behera geldituko dela baldin eta zorra, berandutzako interesak eta prozeduraren kostuak ordaintzen badira.

7. Esleipen-hartzaileak beharturik daude esleipen-ekitaldian bertan edo ondoko bost eguneko epean esleipen-prezioa pagatzera. Besterentzen diren ondasunek iragarki honen bukaeran ageri diren zama eta kargak dituzte beren gain. Karga eta zama horiek espedientean ere jasota daude, eta ez dira iraungiko, ez baita zilegi errematearen prezioa horretarako ematea. Iragan den denbora kontuan hartuz, kargen zenbateko ziurtatuak aldaketak izaten ahal ditu.

8. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, jabetza erregistroetan inskribatzean sortutakoak barne, baita lehentasunezkoak ez diren kargak kitatzeko aginduenak ere, esleipen-hartzaileen kontura izanen dira. Ondasunak ez dira entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.

9. Nolanahi dela ere, Jabetza Horizontalari buruzko ekainaren 21eko 49/1960 Legearen 9. artikuluaren babesean (apirilaren 6ko 8/1999 Legeak aldaturik), esleipen-hartzaileak Nafarroako Zerga Ogasuna espresuki libratzen du komunitatearekin dauden zorren egoerari buruzko ziurtagiriak ekartzeko obligaziotik, eta hartzailearen kargura izanen dira ordaintzeko dauden gastuak.

10. Nafarroako Zerga Ogasunak eskubidea du errematea izan ez duten ondasunak Foru Komunitateari esleitzeko eskatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutenari jarraikiz.

11. Enkantean jarritako ondasunak erregistro publikoetan inskribatzen ahal direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza tituluak nahikotzat eman beharko dituzte, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

12. Espedientean ez da aipatzen besterendu beharreko ondasun higiezinak erregistroko titularrak ez beste inork okupatzen dituenik.

13. Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

14. Hona hemen esleipen zuzenaren bidez besterendu nahi diren ondasunen ezaugarriak eta ondasunen gaineko lehentasunezko kargen ezaugarriak.

Lehenbiziko lotea:

-Lehenbiziko finka:

  • Erregistrokoa: Bakarra. Iruñeko 10525. finka, Iruñeko 2. Jabetza Erregistroko 1152. liburukia, 424. liburua, 177. orria. Etxebizitza eranskinekin, Sarasate pasealekuko 21ean, solairuartea, eskuineko atea. Eraikitako azalera berrogeita bi metro eta berrogeita hamar dezimetro koadrokoa da.
  • Katastrokoa: Iruñeko 2. poligonoa, 186. lurzatia, 1. azpieremua, 1. hiri unitatea. Etxebizitza, Iruñeko Sarasate pasealekuko 21ean, solairuartea, D eskailera; eraikitako azalera 74,03 metro koadrokoa da.
  • Titulartasuna. Andrés María Laspalas Cambra jaunaren izenean ageri da jabari osoa, izaera pribatiboarekin; dohaintza bidez eskuratu zuen.

Kargak:

Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxearen aldeko hipoteka; finka honek 83.000,00 euroko printzipala bermatzen du. 2011ko martxoaren 21ean finantza entitateak aditzera eman zuen saldoa 56.488,03 eurokoa zela. Iruñeko lehen auzialdiko 5. epaitegia hipoteka horren betearazpen-prozedura bideratzen ari da.

-Bigarren finka:

  • Erregistrokoa: Bakarra. Iruñeko 10527. finka, Iruñeko 2. Jabetza Erregistroko 1152. liburukia, 424. liburua, 183. orria. Etxebizitza eranskinekin, Sarasate pasealekuko 21ean, solairuartea, ezkerreko atea. Eraikitako azalera berrogeita bi metro eta berrogeita hamar dezimetro koadrokoa da.
  • Katastrokoa: Iruñeko 2. poligonoa, 186. lurzatia, 1. azpieremua, 2. hiri unitatea. Bulegoak, Iruñeko Sarasate pasealekuko 21ean, solairuartea, I eskailera; eraikitako azalera 27,85 metro koadrokoa da.
  • Titulartasuna. Andrés María Laspalas Cambra jaunaren izenean ageri da jabari osoa, izaera pribatiboarekin; dohaintza bidez eskuratu zuen.

Kargak:

Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxearen aldeko hipoteka; finka honek 83.000,00 euroko printzipala bermatzen du. 2011ko martxoaren 21ean finantza entitateak aditzera eman zuen saldoa 56.488,03 eurokoa zela. Iruñeko lehen auzialdiko 5. epaitegia hipoteka horren betearazpen-prozedura bideratzen ari da.

"I" letrako enbargo oharra, Agustín Imizcoz Beunza jaunaren alde, 1.459,50 euroko printzipala erreklamatzeko, gehi 437,85 euroko interesak eta kostuak, 1648-2008B-1 betearazpen-autoan, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiak 2009ko martxoaren 5ean emandako aginduaren arabera.

Lehen lotearen tasazio balioa: 208.000,00 euro.

Bigarren lotea:

-Lehenbiziko finka:

  • Erregistrokoa: Bakarra. Iruñeko 31911. finka, Iruñeko 2. Jabetza Erregistroko 1416. liburukia, 688. liburua, 31. orria. Lokala, Armada etorbideko 30ean, beheko solairuan. Ehun eta hemeretzi metro eta laurogeita bat dezimetro koadroko azalera eraikia du.
  • Katastrokoa: Iruñeko 2. poligonoa, 1151. lurzatia, 2. azpieremua, 4. hiri unitatea. Merkataritzarako lokala, Armada etorbideko 30ean, beheko solairua, ehun metro koadroko azalera eraikia duena.
  • Titulartasuna. Andrés María Laspalas Cambra jaunaren izenean ageri da jabari osoa, izaera pribatiboarekin; erosketa bidez eskuratu zuen.

Kargak:

Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxearen aldeko hipoteka; finka honek 268.228,00 euroko printzipala bermatzen du. 2011ko martxoaren 21ean finantza entitateak aditzera eman zuen saldoa 225.879,06 eurokoa zela. Iruñeko lehen auzialdiko 5. epaitegia hipoteka horren betearazpen-prozedura bideratzen ari da.

-Bigarren finka:

  • Erregistrokoa: Bakarra. Iruñeko 31913. finka, Iruñeko 2. Jabetza Erregistroko 1416. liburukia, 688. liburua, 36. orria. Lokala, Armada etorbideko 30ean, beheko solairua. Eraikitako azalera ehun eta hiru metro eta berrogeita hamaika dezimetro koadrokoa da.
  • Katastrokoa: Iruñeko 2. poligonoa, 1151. lurzatia, 2. azpieremua, 5. hiri unitatea. Merkataritzarako lokala, Armada etorbideko 30ean, beheko solairuan, laurogeita sei metro koadroko azalera eraikia duena.
  • Titulartasuna. Andrés María Laspalas Cambra jaunaren izenean ageri da jabari osoa, izaera pribatiboarekin; erosketa bidez eskuratu zuen.

Kargak:

Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxearen aldeko hipoteka; finka honek 251.732,00 euroko printzipala bermatzen du. 2011ko martxoaren 21ean finantza entitateak aditzera eman zuen saldoa 211.955,91 eurokoa zela. Iruñeko lehen auzialdiko 5. epaitegia hipoteka horren betearazpen-prozedura bideratzen ari da.

Bigarren lotearen tasazio balioa: 631.300,00 euro.

15. Betearazi beharreko hipoteka: 2009ko maiatzaren 11n, Iruñeko Ernesto José Rodrigo Catalán notario jaunaren aurrean egindako eskritura, protokolo zenbakia 1103, Iruñeko 2. Jabetza Erregistroan 2009ko maiatzaren 8an inskribatua. Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak 2009ko uztailaren 30ean onartu zuen eta 2009ko abuztuaren 25ean Iruñeko 2. Jabetza Erregistroan inskribatu zen.

16. Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-427770, posta elektronikoa: mzudaire@cfnavarra.es).

Iruñean, 2012ko otsailaren 7an.-Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: F1202095