34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

51/2012 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Garraioetako zuzendari nagusiak emana, errepideko garraio publikoan aritzeko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria eskuratzeko probetarako dei egiten duena.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeak finkatzen du errepideko garraio publikoan aritzeko ezinbesteko baldintza izanen dela lanbide gaitasuna izatea.

Errepideko garraioaren arloko legeriak xedatutakoaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organo eskudunari dagokio proben deialdia egitea egoitza Nafarroan dutenentzat, lanbide gaitasunari, ohoragarritasunari eta ahalmen ekonomikoari buruzko baldintzak arautzen dituen 1211/1990 Errege Dekretuak ezarritako oinarrizko antolamenduari jarraikiz, bai eta, halaber, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren II. tituluko I. kapitulua lanbide gaitasunaren ziurtagiriak emateari dagokionez garatzen duen 1999ko maiatzaren 28ko Ministerio Aginduari jarraikiz ere.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Errepideko garraioan aritzeko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria eskuratzeko probetarako deialdia onestea.

2. Deialdiko probak lanbide gaitasunaren ziurtagiri hauek eskuratzeko dira:

-Errepide bidezko salgaien garraioa, Espainiakoa eta nazioartekoa.

-Errepide bidezko bidaiari-garraioa, Espainiakoa eta nazioartekoa.

3. Deialdian parte hartzen ahalko dute ohiko helbidea Nafarroan duten pertsonek. Izangaiaren ohiko helbidea zein den jakiteko, indarra duen nortasun agiri nazionalean ageri dena hartuko da kontuan. Nortasun agiri nazionalean ageri den helbidearen ordez beste bat onartuko da honako kasu hauetan:

-Izangaiak errolda-ziurtagiriaren bidez egiaztatzen baldin badu azken urteko 185 egun naturaletan, gutxienez, helbidea Nafarroako Foru Komunitatean izan duela, ariketak egiteko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik atzera kontatzen hasita.

-Errolda-ziurtagiriaren arabera azken urtean helbidea Nafarroako Foru Komunitatean izandako egun kopurua 185 baino gutxiago izan arren (probak egiteko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik atzera kontatzen hasita betiere), izangaiak frogatzen baldin badu bizilekua Nafarroako Foru Komunitatera aldatzera beharturik egon dela, familia edo lan arrazoiak direla kausa.

4. Eskaeren aurkezpena.

Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek bide hauetako bat erabiliz aurkeztu beharko dute eskaera:

-Interneten bidez, Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es atarian ageri den inprimakia betez, "Zerbitzuak" barruan, "Gaiak" atalaren "Garraioak" azpiatalean, "Garraiolarien gaitasuna, 2012" izeneko fitxa, hain zuzen ere.

-Deialdi honen I. eranskineko ereduaren araberako eskabidea aurkeztuz, Nafarroako Gobernuaren erregistro ofizialetako edozeinetan. Eranskin honetatik lor daiteke eskabidea, edo Garraio Zerbitzuan eska daiteke.

Eskabideaz gainera, bi kasuetan, izangaiek ondotik aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte. Eskaera Interneten bidez egiten bada, agiri horiek Garraio Zerbitzura igorriko dira posta ziurtatuaren bidez (Alondegi kalea, 1-2. solairua, 31002 Iruña) edo bestela Nafarroako Gobernuko edozein erregistro ofizialetan aurkeztuko dira. Bestela, agiriak eta eskabidea Nafarroako Gobernuaren erregistro ofizialen batean aurkeztuko dira.

Agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Indarra duen nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua.

Nortasun agiri nazionalean ageri den helbidea Nafarroako Foru Komunitatekoa ez bada, errolda-ziurtagiriarekin egiaztatu beharko du Nafarroan duela helbidea; agiri horretan adierazi beharko da azken urteko 185 egun naturaletan, gutxienez, helbidea Nafarroako Foru Komunitatean izan duela, ariketak egiteko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunetik atzera kontatzen hasita.

Erroldan izaten den antzinatasuna 185 egunetik beherakoa baldin bada, bizilekua Nafarroako Foru Komunitatera aldatzera behartu duten familia edo lan arrazoiak azaltzen dituen agiria aurkeztu beharko da.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan, azterketa egin ahal izateko, lortu nahi den gaitasunaren ziurtagiri bakoitzeko 11,00 euro sartu izanaren frogagiria.

5. Aurkezteko epea.

Probetarako izena emateko bidea bat edo beste izan, bai eskabidea bai agiriak 2012ko martxoaren 14tik apirilaren 4ko 14:30 baino lehen aurkeztu beharko dira.

6. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda 2012ko apirilaren 19an argitaratuko da, Interneten eta Garraio Zerbitzuko bulegoetako iragarki oholean (Alondegi kalea, 1, 2. solairua, Iruña).

Bazterturiko izangaiek erreklamazioak aurkeztu eta, hala bada, egindako akatsak zuzentzen ahalko dituzte bulego horietan, 2012ko martxoaren 4ra arte.

Baztertu eta onartuen behin betiko zerrenda berdin argitaratuko da, 2012ko maiatzaren 11n.

7. Ondokoak izanen dira probetarako eratu den epaimahaiko kideak:

Mahaiburua: Berta Miranda Ordobás andrea, Garraioetako zuzendari nagusia.

-Ordezkoa: Miguel Ángel Jiménez de Cisneros y Fonfría jauna, Garraio Zerbitzuko zuzendaria.

Mahaikideak:

-Iñigo Belzunegui Iturria jauna, Garraioen Ustiapenerako Ataleko herri lanetako teknikaria.

-Raquel Bujanda Perales andrea, Plangintza eta Kontrol Ataleko burua.

-Ana Belén Gracia García andrea, Garraioen Ustiapenerako Atalari atxikitako industria ingeniaria.

Ordezkoak:

-María Senosiáin Labat andrea, Garraioaren Kontrol Juridikorako Bulegoko burua.

-Rosa María Romero Vélaz andrea, administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa), Garraio Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

-Iñaki Azcona Mendizábal jauna, Bidaiarien Garraioa eta Garraioen Artekaritza Kudeatzeko Bulegoko burua.

Idazkaria: Charo Loitegui Biurrun andrea, Garraioen Araubide Juridikoaren eta Arbitraje Batzordearen Ataleko burua.

-Ordezkoa: Laura Echeverría Itúrbide andrea, Garraioen Araubide Juridikoaren eta Arbitraje Batzordearen Atalari atxikitako administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

8. Izangaiak nortasun agiri nazionala aldean dutela agertuko dira probak egitera.

9. Lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzeko probak ebazpen honen II. eranskinean ageri den programa ofizialaren edukiari buruz izanen dira.

10. Ariketen egitura.

1.-Ariketek bi zati izanen dituzte:

Lehenbiziko zatian programako gaien edukiari buruzko "test" motako 100 galdera erantzun beharko dira, lau erantzunen artean bat aukeratuz.

Bigarren zatian programako gaiak aplikatu beharra dakarten sei kasu praktiko ebatzi beharko dira, kalkulu matematikoak eginez edo idatziz azalduz.

2.-Izangaiek bi ordu izanen dituzte ariketaren zati bakoitza egiteko.

11. Ariketen kalifikazioa.

1.-Kapitulu honetako ariketak zerotik hamar puntu bitarte kalifikatuko dira, ondoko balorazio arau hauei jarraikiz:

Ariketa bakoitzeko lehenbiziko partean, zuzen erantzuten den "test" motako galdera bakoitzagatik 0,04 puntu jasoko dira eta, berriz, oker ihardesten den bakoitzagatik 0,02 puntu kenduko dira. Ihardesten ez diren galderengatik eta ihardespen bat baino gehiago ematen zaienengatik ez da punturik lortuko, ezta kenduko ere.

Ariketa bakoitzeko bigarren zatian, kasu praktiko bakoitza 0tik puntu bat bitarte puntuatuko da.

2.-Ariketa gainditzeko, izangaiek 2 puntu lortu beharko dituzte gutxienez lehenbiziko zatian, eta 3 bigarrenean, eta bien baturak 6 puntu edo gehiago izan beharko du.

12. Probak Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelategian eginen dira, Arrosadiko Campusean, zk.g, 2012ko maiatzaren 19an, larunbatarekin, ordutegi honen arabera:

-Salgaien garraioa, nazionala eta nazioartekoa:

  • 1. zatia, 09:00etan.
  • 2. zatia, 11:30ean.

-Bidaiari-garraioa, nazionala eta nazioartekoa:

  • 1. zatia, 16:00etan.
  • 2. zatia, 18:00etan.

13. Ariketak kalifikatu ondoren, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda jarriko du Garraio Zerbitzuko bulegoetako iragarki oholean (Alondegi kalea, 1-2. solairua, Iruña), eta Garraio Zuzendaritza Nagusiaren web orrian (Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es atarian, "Zerbitzuak" barruan, "Gaiak" atalaren "Garraioak" azpiatalean, "Garraiolarien gaitasuna, 2012" izeneko fitxa) eta Garraioetako zuzendari nagusiari igorriko dio.

Probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda onesteko Garraioetako zuzendari nagusiak emanen duen ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta ebazpen horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

14. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

15. Ebazpen hau Garraio Zerbitzuari, Garraioen Ustiapenerako Atalari eta epaimahaikideei igortzea.

Iruñean, 2012ko otsailaren 3an.-Garraioetako zuzendari nagusiaren ordezko gisa (Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariaren irailaren 9ko 26/2011 Foru Agindua), Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Marie Sánchez Gómez.

I. ERANSKINA

Eskabidea, errepideko garraio publikoan aritzeko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria eskuratzeko probetan izena emateko

A) Eskatzailearen datuak:

-Lehen deitura:

-Bigarren deitura:

-Izena:

-NAN zenbakia:

-Jaioteguna:

-Jaiotako herria:

-Jaiotako probintzia:

-Jaiotako herrialdea:

-Helbidea:

-Helbidearen herria:

-Posta kodea:

-Helbidearen probintzia:

-Nazionalitatea:

-Telefono zenbakia:

-Ikasketa maila:

Goian aipatutako datuak dituen eskatzaileak eskabidea aurkezten du errepideko garraio publikoan aritzeko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria eskuratzeko probetan parte hartzeko. Proba horretarako deialdia Garraioetako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsi zen.

B) Egin nahi dituen probak (X jarri bidezko den tokian).

[ ] Errepide bidezko salgaien garraioa, Espainiakoa eta nazioartekoa.

[ ] Errepide bidezko bidaiari-garraioa, Espainiakoa eta nazioartekoa.

C) Azterketa egiteko eskubidea eskuratzeko eta espedientea formalizatzeko tasa 11,00 eurokoa da aukeratu duen espezialitate bakoitzerako.

Iruñean, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.
(Sinadura)

II. ERANSKINA

I. taldea

Salgaien Espainiako eta nazioarteko garraioaren inguruko gaiak

1. Zuzenbide pribatuaren elementuak.

1.1. Kontratuei buruzko oinarrizko nozioak. Salerosketa, errentamendu, merkataritzako komisio eta gordailu kontratuetan alderdiek izaten dituzten eskubide, betebehar eta erantzukizunei buruzko nozioak.

1.2. Salgaiak lurgainean garraiatzeko merkataritzako kontratua:

Elementu pertsonalak; garraioaren prezioa, arreta berezia emanez Administrazioak onetsitako tarifei; garraio gutuna; eramailearen, zamatzailearen eta hartzailearen eskubideak eta betebeharrak; eramailearen erantzukizuna. Garraio konbinaturako eta jarraikako garraiorako kontratuak. Bitarteko lana salgaien garraiorako kontratuetan. Garraiolarien arteko lankidetza eta haren mugak.

1.3. Errepide bidezko salgaiak garraiatzeko kontratuen baldintza orokorrak, Administrazioak onetsiak: edukia eta aplikagarritasuna.

1.4. Garraio kontratuen ondoriozko erreklamazioak. Preskripzio epea. Lurgaineko Garraioaren Arbitraje Batzordeak: osaera, eskumenak eta funtzionamendu arauak: Arbitraje Batzordearen laudoaren ondorioak.

1.5. Errepide bidezko nazioarteko salgaien garraioaren kontratuei buruzko hitzarmena (CMR): aplikazio-eremua; elementu pertsonalak; garraio gutuna; eramailearen, zamatzailearen eta kontsignatarioaren eskubideak eta betebeharrak; eramailearen erantzukizuna; kontratutik datozen erreklamazioak.

2. Garraiolaria merkataritzako enpresaburu gisa.

2.1. Merkataritzako enpresaburua. Merkataritzako enpresa.

Merkataritzako establezimendua. Enpresaburu motak. Enpresaburuaren erantzukizuna.

2.2. Enpresaburuaren betebehar formalak. Alta fiskala. Gizarte Segurantzako alta. Udalaren lizentziak. Merkataritza liburuak. Kontabilitatearen arlo formala: nahitaezko liburuak eta aukerako liburuak; liburuak bete eta gordetzea; legezko manuak ez betetzea.

2.3. Banakako enpresaburua: kontzeptua; enpresaburu izateko gaitasuna; ezgaitzeak eta debekuak.

2.4. Merkataritza-sozietatea: kontzeptua eta motak; eratzeko formalitateak; eskritura eta erregistroan inskribatzea.

2.5. Sozietate anonimoa: kontzeptua; kapital soziala; nortasun juridikoa; eraketa; kapitala ordaintzea; akzioa kapitalaren zati eta bazkide izatearen adierazle gisa; akzioen zirkulazioa; sozietatearen organoak; urteko kontuak eta sozietatearen ekitaldia ixtea; sozietatearen estatutuak aldatzea. Lan sozietatearen berezitasunak.

2.6. Erantzukizun mugatuko sozietatea: kontzeptua; eraketa; kapital soziala; partaidetza sozialen araubidea; sozietatearen organoak; urteko kontuak eta mozkinen banaketa; sozietatearen estatutuak aldatzea.

2.7. Kooperatiba sozietatea: kontzeptua eta motak; eraketa; bazkideak eta elkartuak; sozietatearen organoak; araubide ekonomikoa. Lan elkartuko kooperatiba: kontzeptua eta ezaugarriak; lan elkartuko kooperatiba garraioaren esparruan. Garraiolarien kooperatiba: kontzeptua eta ezaugarriak; erregistroko betebeharrak. Merkaturatze sozietatea garraioaren esparruan: kontzeptua eta ezaugarriak; erregistroko betebeharrak.

2.8. Konkurtsoa: aurrekontu subjektibo eta objektiboa. Konkurtsoaren deklarazio autoa. Hartzekodunen, kredituen eta kontratuen gaineko ondorioak. Konkurtsoaren masa. Hitzarmena: edukia eta ondorioak. Konkurtsoa bukatzeko zergatikoak. Konkurtsoaren kalifikazioa.

3. Zuzenbide soziala.

3.1. Langileen ordezkariak eta enpresa batzordeak, enpresan langileak taldeka ordezkatzeko organoak: kontzeptua; eskumenak; ahalmena; kideak; hautapena eta agintea; bermeak. Sindikatuak: kontzeptua; sindikatuen atalak eta sindikatuen ordezkariak, beraien eskubideak eta eskudantziak enpresan. Lan ikuskapena: kontzeptua eta ahalmenak. Lan osasunean eta laneko arriskuen prebentzioan aplikatu beharreko oinarrizko arauak.

3.2. Enpresaburuen betebeharrak Gizarte Segurantzaren arloan: kotizatu beharraren sorrera eta iraupena; kotizatu behar dutenak; kotizazio-oinarria; kotizazio-tasa; kotizazio gehigarria aparteko orduengatik; langabeziarako, soldatak bermatzeko funtserako eta lan heziketarako kotizazioa; diru-bilketa. Beren kabuz edo autonomo gisa diharduten langileen araubide berezia.

3.3. Lan kontratuak: lan kontratuaren elementuak eta eraginkortasuna; lan kontratuaren modalitateak eta hori nola aplikatzen zaion salgaien garraioko enpresetako langile kategoria bakoitzari; kontratuaren iraupena; kontratutik datozen eskubideak eta betebeharrak; lanean gora egitea; soldata eta soldata-bermeak; lan-denbora eta errepideko garraioko enpresen lanaldiari buruzko arau bereziak; langileen mugikortasuna zereginetan eta tokiz toki; enpresaburu aldaketaren ondoriozko bermeak; kontratua etetea; kontratua iraungitzea. Hitzarmen kolektiboak: kontzeptua; aplikazio eremua; edukia; iraupena; baliozkotasuna; negoziatzeko unitateak; legezkotasuna eta tramitatzeko prozedura.

3.4. Takografoa: helburua; funtzionamenduari buruzko oinarrizko nozioak; nahitaez eduki beharraren salbuespenak; erabiltzeko arauak.

Gidatzeko denbora-mugak: eten gabe gidatzea, egunero gidatzea eta bi astez behin gidatzea.

Nahitaezko atsedenaldiak: eguneko atsedenaldia eta astekoa.

4. Zuzenbide fiskala.

4.1. Balio erantsiaren gaineko zerga garraio zerbitzuetan: zergapeko egintza; eragiketak egiteko tokia; zergaren sorrarazpena; subjektu pasiboak eta erantzuleak; zerga-oinarria; karga tasak; zergaren kenkariak; itzultzeak; zergaren kudeaketa. Modulu bidezko zenbatespen objektiboko araubidearen berezitasunak.

4.2. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga: zergapeko egintza eta salbuespenak; subjektu pasiboa; zerga-oinarria; likidazio-oinarria; ezarpen aldia eta sorrarazpena; zerga zorra kalkulatzea; ordainketa; zergak batera ordaintzea; zergaren kudeaketa. Modulu bidezko zenbatespen objektiboko araubidearen berezitasunak.

4.3. Sozietateen gaineko zerga: zergapeko egintza; errenta lortzea; zergaldia eta sorrarazpena; subjektu pasiboak; egoitza eta helbidea; zerga-oinarria; diru-sarrera konputagarriak; gastu kengarriak; ondarearen gehikuntza eta murrizteak zehaztea; kapital fiskala; galeren konpentsazioa; zerga-oinarria zehaztea; karga tasak eta kuota osoa; kuotako hobariak; inbertsioengatik, lanpostuak sortzeagatik eta lanbide heziketako gastuengatik egiten diren kenkariak; azkeneko zerga zorra; zergaren kudeaketa; atxikipenak jatorrian, konturako sarrera eta ordainketak.

4.4. Garraiorako ibilgailuak erostearen, haien zirkulazioaren edo zenbait azpiegitura erabiltzearen gaineko beste zerga, bidesari edo kanon batzuei buruzko izaera eta funtzionamenduaren oinarrizko ezagutza.

5. Enpresaren merkataritza eta finantza arloko kudeaketa.

5.1. Kanbio letra: kontzeptua eta ezaugarriak; letra sortzea; letra onartzea; letraren zirkulazioa; letra ordaintzea. Txekea: kontzeptua eta ezaugarriak; txekearen forma; txekearen zirkulazioa; txekea ordaintzea. Zor-agiria: kontzeptua; baldintza formalak; zor-agiria sinatzen duenaren egoera juridikoa. Zor txartelak eta kreditu txartelak: Funtzionamendua.

5.2. Bankuko kreditua. Kreditu arrunta irekitzea: kontzeptua eta ezaugarriak; ondorioak; kreditua kontu korrontean irekitzea; kreditu-irekitze bermeduna; kontratuaren bukaera eta kontuaren likidazioa. Hirugarren baten aldeko kreditu-irekitzea: kontzeptua eta motak; kreditu dokumentatua; kreditu ezeztagarria eta ezeztaezina; kreditu ezeztaezin berretsia. Deskontua: kontzeptua eta ezaugarriak; deskontuaren ondorioak; kontratua amaitzea; birdeskontua.

5.3. Fidantza kontratua: konklusioa, helburua, ondorioak eta amaiera. Hipoteka kontratua: kontzeptua eta ezaugarri orokorrak. Ondasun higigarrien hipoteka: hipoteka daitezkeen ondasunak; eraketa eta ondorioak. Kauzio asegurua: kontzeptua eta edukia. Abalak eta bermeak.

5.4. "Leasing" kontratua edo finantza errentamendua: kontzeptua eta edukia. "Renting" kontratua: kontzeptua eta edukia. "Factoring" kontratua: kontzeptua eta edukia.

5.5. Balantzea: kontzeptua eta zatiak. Balantze motak, egiten den unearen arabera: egoeren balantzea, itxiera balantzea eta azken balantzea. Balantzearen egitura. Azken balantzearen eredu ofizialak, Kontabilitate Plan Orokorraren arabera.

5.6. Galera-irabazien kontua edo emaitzen kontua: kontzeptua; egitura. Galerak edo irabaziak zehaztea emaitzen kontuaren arabera.

5.7. Finantza-ratioak enpresaren egoera finantzarioa eta errentagarritasuna aztertzeko tresna gisa erabiltzea. Likidezia-ratioak: likidezia orokorreko ratioa. Errentagarritasun-ratioak: garraio zerbitzuak egitearen ondoriozko sarreren gaineko mozkin garbiaren ratioa (zergarik gabe); aktibo osoaren gaineko mozkin garbiaren ratioa (RoA); interesen eta zergen aurreko mozkinen ratioa, inbertsio gordinaren gainekoa (RoI); baliabide propioen gaineko mozkin garbiaren ratioa (RoE).

5.8. Aurrekontua, enpresaren plangintza eta kontrolerako tresna gisa. Aurrekontuaren edukia. Aurrekontu orokorra eta produktu jakinetarako edo enpresaren adar edo jarduera batzuetarako aurrekontuak. Aurrekontu barneko galera eta irabazien kontua. Aurrekontuen sistema erabiltzeak sortzen dituen arazoak.

5.9. Salgaien garraioko enpresaren kostuak. Kostu finkoak, kostu aldakorrak eta ustiapen-fondoa. Salgaien garraioko enpresaren kostuen osagaiak zehaztea eta kalkulatzea. Enpresaren kostuen kalkulua ibilgailu eta kilometroko, tona eta kilometroko eta bidaia bakoitzeko.

5.10. Enpresaren sailak: kontzeptua; sailak antolatzeko moduak (eginkizunen arabera, lurraldeka, produktuka, prozesuka, bezeroen arabera eta banaketa-bideen arabera); salgaien garraioko enpresetan sail-antolamendu bakoitzak edo antolamendu-konbinazio bakoitzak dituen alderdi onak eta txarrak. Organigramak: kontzeptua; organigrama bertikalak eta horizontalak. Agintea eta erantzukizuna enpresaren eremuan: aginte-katea; agintea eskuordetzea; zuzendaritzaren edo kontrolaren muga; antolakuntza-egitura zabalak eta garaiak, eta haien egokitasuna salgaien garraioko enpresetarako; zentralizazioa eta deszentralizazioa. Antolakuntzako egitura motak: egitura lineala edo hierarkikoa; egitura lineala eta "staffa"; batzorde-egitura; egitura matriziala; antolakuntzako egitura bakoitzaren egokitasuna salgaien garraioko enpresetarako.

5.11. Enpresaren planifikazioa: planifikazioaren kontzeptua; epekako planifikazioa (epe laburreko planak, epe luzekoak eta plan estrategikoa); planen osagaiak (xedeak, politikak, prozedurak, arauak eta aurrekontuak); planifikazio prozesuaren faseak (dauden aukerak ezagutu, planaren helburuak hautatu, hautabideak identifikatu eta sortu, hautabideak ebaluatu). Planifikazio eta zuzendaritza estrategikoa: epe luzeko planifikazioa, planifikazio estrategikoa eta zuzendaritza estrategikoa.

5.12. Marketina: kontzeptua eta erabilgarritasuna enpresan; arriskua eta errentagarritasuna, marketinari buruzko azterketaren funtsezko elementuak. Marketineko tresna nagusiak salgaien garraioko enpresan erabiltzeari buruzko oinarrizko irizpideak: merkatu-azterlanak; salmenten sustapena; bezeroen fitxategiak egitea; publizitatea; harreman publikoak. Marketinaren garapena.

5.13. Aseguru kontratuari buruzko nozio orokorrak: kontzeptua; elementu pertsonalak; poliza, batez ere poliza flotatzailea; aseguruaren beste agiri batzuk (aseguruaren proposizioa edo proposamena, behin-behineko estalduraren idaztoharra eta ordainketa-adierazpena edo aseguru-ziurtagiria); arriskua; saria; aseguratutako interesa; interesaren eta aseguratutako kopuruaren balioa; aseguru-hartzailearen eta aseguratzailearen betebeharrak; aseguru motak.

5.14. Erantzukizun zibileko asegurua, oro har: arriskuaren mugak; ezbeharraren unea; interesaren eta aseguratutako kopuruaren balioa; aseguratuaren betebeharrak; aseguratzailearen betebeharrak. Erantzukizun zibileko asegurua motordun ibilgailuak erabiltzearen eta haien zirkulazioaren ondorioz: helburua; lurralde eremua; arriskuaren mugak; elementu pertsonalak; asegururik gabe zirkulatzea; asegurua eskatzea eta proposatzea; agiriak; asegurua dagoelako froga; salbuespenak aseguruaren estalduran; diru-mugak aseguruaren estalduran; kalteak pilatzea; errepetizio-eskubidea.

5.15. Lurgaineko garraioen asegurua: kontzeptua; aplikazio eremua; aseguru-hartzailea; aseguruaren estalduraren iraunaldia; poliza flotatzailea; kalte-ordainaren irizpideak eta hedadura.

5.16. Enpresaren informatizazioa: informatikaren kontzeptua; sistema informatikoaren egitura; plan informatikoa (beharrizan informatikoen diagnostikoa, planaren ingurunea, planaren filosofia, planaren ezaugarriak, planaren edukia). Aplikazio telematikoak errepideko garraioaren arloan: telematikaren kontzeptua; garraioa bitarteko telematikoen bidez kontratatzea; garraio enpresek erabiltzen ahal dituzten beste aplikazio telematiko batzuk.

5.17. Salgaien garraioko zerbitzuen fakturazioa: fakturazioaren modalitateak eta beharkizunak. ''Incoterms'' direlakoak: kontzeptua; identifikazioa; garraio kontratuaren baldintzekin duten erlazioa.

5.18. Salgaien garraio agentziak, ibilkariak eta biltegizain- banatzaileak: kontzeptua, lege araubidea eta funtzionamendua. Salgaien garraiorako estazioak: kontzeptua eta funtzionamenduaren oinarrizko arauak. Zamen informazio eta banaketako zentroak: kontzeptua eta funtzionamenduaren oinarrizko arauak. Ibilgailu gidarigabeen errentamendua: lege araubidea; errentatutako ibilgailuak garraioan erabiltzea.

6. Merkatuan sartzea.

6.1. Salgaiak errepidez garraiatzeko lanbidera iristea: lanbide gaitasuna, ohoragarritasuna eta gaitasun ekonomikoa; betebehar horietatik salbuetsitako garraioak.

6.2. Nola sartu salgaien Espainiako garraioaren merkatuan: garraio baimenak; baimen motak esparruaren eta ibilgailuaren ezaugarrien arabera; lortzeko baldintzak; ikus-onespena, aldaketa, eskualdaketa eta baimenak iraungitzeko arrazoiak. Baimena lortu beharretik salbuetsitako garraioak.

6.3. Nola sartu salgaien nazioarteko garraioaren merkatuan: erregistroko inskripzioa eta haren beharkizunak: Europar Batasunaren lizentzia, ezaugarriak eta emateari buruzko arauak; CEMTen alde anitzeko baimenak, ezaugarriak eta haiek emateri buruzko arauak; bi aldetako baimenak, haiek emateari buruzko arauak. Kabotajeko garraioa Europar Batasunaren eremuan: kontzeptua, ezaugarriak eta arauak.

6.4. Garraio zerbitzuak egiteko agiriak: zirkulatzeko gaitasunaren agiriak, ibilgailuaren azterketa teknikoaren agiriak, gidariaren gidabaimena, nahitaezko aseguruen agiriak eta garraioa egiteko gaitasunaren agiriak ibilgailuan bertan eduki beharra. Agiri horien motak eta ezaugarriak. Salgaiei buruz eta garraio kontratuari buruzko agiriak, batez ere garraio gutuna, bai Espainiako garraioan, bai nazioartekoan.

6.5. Enpresen logistika: kontzeptua; sistema logistikoa eta materialen eta produktuen fluxua. Garraioak enpresaren sistema logistikoaren eremuan: garraio-beharrak; garraiobidea hautatzeko kontuan izan behar diren elementuak; norberaren kontura eta besteren kontura garraiatzearen artean hautatzean eragin handia duten faktoreak; garraioen programazioan kontuan izan behar diren elementuak: baliabideak eskariaren arabera erabiltzea, kalkulatzeko metodoei buruzko oinarrizko nozioak (kosturik txikienaren metodoa, ipar-mendebaldeko izkinaren metodoa, Vogel-en gutxi gorabeherako metodoa, banaketa aldatuaren metodoa); ibilgailuen ibilbidea zehaztea, erabili beharreko prozedurari buruzko oinarrizko nozioak; ibilgailuen sekuentziazioa, ibilbideak eta ibilgailuen kopurua sekuentziatzeko prozedurei buruzko oinarrizko nozioak.

6.6. Mugak igarotzeari dagozkion formalitateak, batez ere T agirien eta TIR koadernoen eginkizuna eta hedadura, eta haiek erabiltzeak berarekin dakartzan betebeharrak eta erantzukizunak.

6.7. Garraioaren kontrola: lurgaineko garraioa ikuskatzeko zerbitzuak, beraien eginkizunak eta eskumenak; garraio enpresaren eta bere bezeroen betebeharrak Ikuskatzailetzako langileek zerbait eskatzen dietenean. Salgaien garraioa kontrolatzeko agiriak, batez ere ibilbidearen liburuari eta takografoaren neurketei buruzkoak. Ibilgailuen adierazgarriak. Lurgaineko garraioaren antolamenduko arauen urratzeak: identifikazioa eta motak; erantzukizunari buruzko arau orokorrak; zehapenak; zehapen-prozedura.

7. Ustiapeneko arauak eta arau teknikoak.

7.1. Ibilgailuetan baimendutako pisuak eta neurriak. Baimendutako gehieneko pisuak eta neurriak gainditzen dituzten ibilgailuekin garraiatzeko baimen bereziak, haiek lortzeko beharkizunak eta garraio mota horren ezaugarriak.

7.2. Ibilgailu arinen eta astunen bereizketa. Egituraren eta funtzionamenduaren ezaugarri nagusiak, eta ibilgailu mota hauek zein garraio motatan erabili beharko liratekeen: zurrunak; traktore-buruak eta erdiatoiak osaturiko multzoak; atoiak eta errepide-trenak. Ibilgailuen erabilgarritasuna eta ezaugarriak: furgoia, plataforma, kutxa irekia, kutxa itxia, gondola, isotermoa, hozgarria, hozkailuduna, zisterna, ibilgailu-eramailea, edukiontzi-eramailea, kaiola, kapitonea eta ibilgailu bereziak.

7.3. Salgaien garraiorako ibilgailuak homologatzeko eta matrikulatzeko eskatzen diren beharkizunak eta egin behar diren tramiteak. Ibilgailuen Azterketa Teknikoa: aldian aldiko azterketak eta aparteko azterketak; nahitaez egin beharra; beharkizunak; ibilgailuen azterketa teknikoari buruzko baldintzak ez betetzeak dakartzan ondorioak.

7.4. Espainiako eta Europar Batasuneko arauek ibilgailuek sor ditzaketen ke kaltegarriei eta zaratei ezarritako mugak. Ibilgailuaren kutsadura atmosferikoa gutxitzen duten elementuak. Ibilgailuak sortzen duen kutsadura akustikoan eragina duten faktoreak.

7.5. Ibilgailuen aldian aldiko mantentze-lanetarako planak egiteko kontuan hartu beharreko oinarrizko arauak: eguneko planak, astekoak, hilekoak eta urtekoak. Mantentze-lanetako planak, kilometroko eta ibilgailuko. Ibilgailuen azterketa arruntak eta apartekoak. Ibilgailuaren sistema elektrikoaren, hozte-sistemaren eta labainketa sistemaren mantentze-lanen arauak. Ibilgailua kanpotik eta barrutik garbitzeko aintzat eduki beharreko irizpideak. Mantentze-lanetako tailerren oinarrizko ekipamendua, elementuak eta horien erabilera: konpresoreak, bateria-kargatzaileak, labainketako ekipoak, pneumatikoen orekatzaileak eta lerrokatzaileak, katuak eta garbiketako makinak.

7.6. Salgaien babes fisikoa: ontziak eta enbalajeak, beraien xedea; ontziak eta enbalajeak hautatzeko kontuan izan beharreko irizpideak; ontziak eta enbalajeak egiteko erabili ohi diren materialak; enbalajeen sailkapena produktuaren ezaugarrien, eskuztatzeko erraztasunaren eta hutsean garraiatzeko erraztasunaren arabera; enbalajeei egiten zaizkien froga nagusiak; enbalajeak markatzea. Salgaien zama-lanetarako prozedurak eta kontsignak: salgaien zama-lanetan kontuan izan beharreko abiapuntu, arau eta aurreneurri orokorrak (zama nola kokatu, arrumajea, azpigarriak etab.); ondokoekin kontuan izan beharreko oharpide nagusiak: edukiontzien zama-lanak, luzetara eta zeharretara zamatzen diren baso-produktuak, zama oso luzeak, ibilgailuen garraioa, xafla zapalak, bobinak eta bilkariak, gauza solteak, paketeak, likidoak, bloke astunak, salgai arriskutsuak. Salgaiak eskuztatzea, batez ere konporta, kalapatxa eta iraulien ezaugarriak, alderdi onak eta txarrak; paleten ezaugarriak eta erabilgarritasuna, batik bat.

7.7. Garraio intermodala, kontzeptua. Bereziki, edukiontzia: kontzeptua, edukiontzi motak, maizenik erabili ohi diren edukiontzien pisuak eta neurriak; edukiontziak nola homologatu eta matrikulatu; edukiontzien sailkapena. Europako Garraio Ministroen Konferentziak edukiontzien erabilera intermodalerako eta nazioartean erabiltzeko ezarritako irizpideak. Edukiontzien berezitasunak itsas garraioan eta lurgaineko garraioetan. Edukiontzietarako gehien erabiltzen diren merkataritza hitzak. Kutxa mugikorra, kontzeptua, eta edukiontziaren aldean dituen alde on eta txarrak. Garraioan errepideak eta itsasoa konbinatzeko beste teknika batzuk: "ferriak", ezaugarriak, abantailak eta eragozpenak; "transroulagea" edo lurgaineko ibilgailuak "roll-on-roll-off" itsasontzietan eramatea, ezaugarriak, abantailak eta eragozpenak. Tren-errepide bidezko garraio konbinatuko bestelako teknikak: "ferroutagea" edo lurgaineko ibilgailuak tren-bagoietan eramatea; kamioiaren edo erdiatoien karga horizontalerako sistemen ezaugarriak, abantailak eta eragozpenak (bagoi-kanguruarenak, "wipen" bagoiarenak eta "errepide errodatzailearenak") eta erdiatoiaren karga bertikalerako sistemenak ("poche" bagoiarenak).

7.8. Segurtasuna salgai arriskutsuen garraioan. Istripuei aurrea hartzea eta istripuetan hartu beharreko neurriak. Salgai arriskutsuak daramatzaten gidariendako ziurtagiri motak, haien sailkapenaren, erabili beharreko ibilgailu motaren, haien iraupenaren eta indarraldiaren eta berritzeko tresnen arabera. Salgai arriskutsuen garraioari buruzko arauak, garraio operazioetako, zamalanetako, salgaiak ontziratu eta enbalatzeko, fardelak seinaleztatu eta ibilgailuak aztertu eta onesteko lanetako segurtasunari dagokionez. Salgai arriskutsuen garraioaren arloko zirkulazio-arauak eta trafiko-murrizketak.

7.9. Oinarrizko nozioak Salgai Galkorren Nazioarteko Garraioari eta garraio horietan erabiltzen diren ibilgailu bereziei buruzko Hitzarmenaren edukiaz. Salgai galkorren garraioan garraio-tenperaturaz, salgaien eskuztapenaz eta ibilgailuen aldian aldiko kontrol eta ikuskapenez aplikatzen ahal diren Espainiako arauak.

7.10. Animalia bizien garraioa. Garraioa eta kontrola Europar Batasunaren barruan. Garraio baldintzak; dokumentuak; erantzukizuna garraioan; etenak eta atzerapenak; ikuskapena eta kontrola; kautelazko neurriak. Hirugarren herrialdeetako inportazioak.

8. Segurtasuna errepidean.

8.1. Gidatzeko baimena: salgaien garraiorako ibilgailuak gidatzeko gaitzen duten baimen motak; halako baimenak lortzeko beharrezkoa den adina eta esperientzia; gidatzeko baimenaren indarraldia.

8.2. Ibilgailuen zirkulazioaren arloan aplikatzen diren arauak: bidean duten tokia; abiadura; pasatzeko lehentasuna; ibilgailu eta garraio bereziak; zirkulazioan sartzea; aurreratzea; gelditu eta aparkatzea; trenbideko pasaguneetatik eta zubi altxagarrietatik igarotzea; argiak erabiltzea; gidarien ohartarazpenak; bideko seinaleak; ibilgailuetako seinaleak.

8.3. Gidatzean segurtasunean eragina duten elementuak: gidariaren egoera psikofisikoen inguruan aintzat eduki beharreko irizpideak; gidatzeko moduaz aintzat eduki beharreko irizpideak; ibilgailuaren eta bere osagaien ezaugarriez eta egoeraz aintzat eduki beharreko irizpideak; garraiatuko diren salgaiak behar bezala zamatzeko aintzat eduki beharreko irizpideak; ibilgailua ibiliko den bide-azpiegituren ezaugarriez eta haien kontserbazioaz aintzat eduki beharreko irizpideak; gidatzean aurkituko den eguraldiaz eta trafikoaz aintzat eduki beharreko irizpideak. Bereziki, istripuetan aintzat eduki beharreko irizpideak eta istripu edo arau-hauste larriak gehiagotan gerta ez daitezen erabili behar diren prozedura egokiak.

II. TALDEA

Espainiako eta nazioarteko bidaiari-garraioaren inguruko gaiak

1. Zuzenbide pribatuaren elementuak.

1.1. Kontratuei buruzko oinarrizko nozioak. Salerosketa, errentamendu, merkataritzako komisio eta gordailu kontratuetan alderdiek izaten dituzten eskubide, betebehar eta erantzukizunei buruzko nozioak.

1.2. Errepidean barna bidaiariak garraiatzeko merkataritzako kontratua: Elementu pertsonalak; garraioaren prezioa, arreta berezia emanez Administrazioak onetsitako tarifei; txartela eta kontratuaren beste agiri batzuk; ekipajea eta mandatuak; eramailearen eta bidaiariaren eskubideak eta betebeharrak garraio erregularretan eta berezietan; eramailearen erantzukizuna. Bitarteko lana bidaiarien garraiorako kontratuetan. Garraiolarien arteko lankidetza eta haren mugak.

1.3. Errepide bidezko bidaiari-garraioaren kontratuen baldintza orokorrak, Administrazioak onetsiak: edukia eta aplikagarritasuna.

1.4. Bidaia konbinaturako kontratua: kontratuaren xedea bidaia konbinatua denean; bidaia konbinaturako kontratua egitean eta betearaztean parte hartzen duten subjektuak; bidaia konbinaturako kontratuaren agiriak; alderdien eskubideak, betebeharrak eta zamak; informatu beharra; kontratuaren edukia bidaia hasi baino lehen aldatzea; kontratua iraungitzea eta bidaia hasi baino lehen deuseztatzea; kontratua betetzen ez denerako araubidea; bidaia konbinaturako kontratutik datozen ekintzen preskripzioa; antolatzailearen eta xehekariaren erantzukizunaren bermea.

1.5. Garraio kontratuen ondoriozko erreklamazioak. Preskripzio epea. Lurgaineko Garraioaren Arbitraje Batzordeak: osaera, eskumenak eta funtzionamendu arauak: Arbitraje Batzordearen laudoaren ondorioak.

2. Garraiolaria merkataritzako enpresaburu gisa.

2.1. Merkataritzako enpresaburua. Merkataritzako enpresa. Merkataritzako establezimendua. Enpresaburu motak. Enpresaburuaren erantzukizuna.

2.2. Enpresaburuaren betebehar formalak. Alta fiskala. Gizarte Segurantzako alta. Udalaren lizentziak. Merkataritza liburuak. Kontabilitatearen arlo formala: nahitaezko liburuak eta aukerako liburuak; liburuak bete eta gordetzea; legezko manuak ez betetzea.

2.3. Banakako enpresaburua: kontzeptua; enpresaburu izateko gaitasuna; ezgaitzeak eta debekuak.

2.4. Merkataritza-sozietatea: kontzeptua eta motak; eratzeko formalitateak; eskritura eta erregistroan inskribatzea.

2.5. Sozietate anonimoa: kontzeptua; kapital soziala; nortasun juridikoa; eraketa; kapitala ordaintzea; akzioa kapitalaren zati eta bazkide izatearen adierazle gisa; akzioen zirkulazioa; sozietatearen organoak; urteko kontuak eta sozietatearen ekitaldia ixtea; sozietatearen estatutuak aldatzea. Lan sozietatearen berezitasunak.

2.6. Erantzukizun mugatuko sozietatea: kontzeptua; eraketa; kapital soziala; partaidetza sozialen araubidea; sozietatearen organoak; urteko kontuak eta mozkinen banaketa; sozietatearen estatutuak aldatzea.

2.7. Kooperatiba sozietatea: kontzeptua eta motak; eraketa; bazkideak eta elkartuak; sozietatearen organoak; araubide ekonomikoa. Lan elkartuko kooperatiba: kontzeptua eta ezaugarriak; lan elkartuko kooperatiba garraioaren esparruan. Garraiolarien kooperatiba: kontzeptua eta ezaugarriak; erregistroko betebeharrak. Merkaturatze sozietatea garraioaren esparruan: kontzeptua eta ezaugarriak; erregistroko betebeharrak.

2.8. Ordainketa etendura: kontzeptua; edukia eta ondorioak. Porrota: kontzeptua eta motak; porrotaren legezko aurrekontuak; porrot-deklarazioa; porrot-deklarazioaren ondorioak; porroteko ondasun multzoa; porroteko eragiketak; sozietateen porrota.

3. Zuzenbide soziala.

3.1. Langileen ordezkariak eta enpresa batzordeak, enpresan langileak taldeka ordezkatzeko organoak: kontzeptua; eskumenak; ahalmena; kideak; hautapena eta agintea; bermeak. Sindikatuak: kontzeptua; sindikatuen atalak eta sindikatuen ordezkariak, beraien eskubideak eta eskudantziak enpresan. Lan ikuskapena: kontzeptua eta ahalmenak. Lan osasunean eta laneko arriskuen prebentzioan aplikatu beharreko oinarrizko arauak.

3.2. Enpresaburuen betebeharrak Gizarte Segurantzaren arloan: kotizatu beharraren sorrera eta iraupena; kotizatu behar dutenak; kotizazio-oinarria; kotizazio-tasa; kotizazio gehigarria aparteko orduengatik; langabeziarako, soldatak bermatzeko funtserako eta lan heziketarako kotizazioa; diru-bilketa. Beren kabuz edo autonomo gisa diharduten langileen araubide berezia.

3.3. Lan kontratuak: lan kontratuaren elementuak eta eraginkortasuna; lan kontratuaren modalitateak eta hori nola aplikatzen zaion bidaiari-garraioko enpresetako langile kategoria bakoitzari; kontratuaren iraupena; kontratutik datozen eskubideak eta betebeharrak; lanean gora egitea; soldata eta soldata-bermeak; lan-denbora eta errepideko garraioko enpresen lanaldiari buruzko arau bereziak; langileen mugikortasuna zereginetan eta tokiz toki; enpresaburu aldaketaren ondoriozko bermeak; kontratua etetea; kontratua iraungitzea. Hitzarmen kolektiboak: kontzeptua; aplikazio eremua; edukia; iraupena; baliozkotasuna; negoziatzeko unitateak; legezkotasuna eta tramitatzeko prozedura.

3.4. Takografoa: helburua; funtzionamenduari buruzko oinarrizko nozioak; nahitaez eduki beharraren salbuespenak; erabiltzeko arauak. Gidatzeko denbora-mugak: eten gabe gidatzea, egunero gidatzea eta bi astez behin gidatzea. Nahitaezko atsedenaldiak: eguneko atsedenaldia eta astekoa.

4. Zuzenbide fiskala.

4.1. Balio erantsiaren gaineko zerga garraio zerbitzuetan: zergapeko egintza; eragiketak egiteko tokia; zergaren sorrarazpena; subjektu pasiboak eta erantzuleak; zerga-oinarria; karga tasak; zergaren kenkariak; itzultzeak; zergaren kudeaketa. Modulu bidezko zenbatespen objektiboko araubidearen berezitasunak.

4.2. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga: zergapeko egintza eta salbuespenak; subjektu pasiboa; zerga-oinarria; likidazio-oinarria; ezarpen aldia eta sorrarazpena; zerga zorra zenbatekotzea; ordainketa; zergak batera ordaintzea; zergaren kudeaketa. Modulu bidezko zenbatespen objektiboko araubidearen berezitasunak.

4.3. Sozietateen gaineko zerga: zergapeko egintza; errenta lortzea; zergaldia eta sorrarazpena; subjektu pasiboak; egoitza eta helbidea; zerga-oinarria; diru-sarrera konputagarriak; gastu kengarriak; ondarearen gehikuntza eta murrizteak zehaztea; kapital fiskala; galeren konpentsazioa; zerga-oinarria zehaztea; karga tasak eta kuota osoa; kuotako hobariak; inbertsioengatik, lanpostuak sortzeagatik eta lanbide heziketako gastuengatik egiten diren kenkariak; azkeneko zerga zorra; zergaren kudeaketa; atxikipenak jatorrian, konturako sarrera eta ordainketak.

4.4. Garraiorako ibilgailuak erostearen, haien zirkulazioaren edo zenbait azpiegitura erabiltzearen gaineko beste zerga, bidesari edo kanon batzuei buruzko izaera eta funtzionamenduaren oinarrizko ezagutza.

5. Enpresaren merkataritza eta finantza arloko kudeaketa.

5.1. Kanbio letra: kontzeptua eta ezaugarriak; letra sortzea; letra onartzea; letraren zirkulazioa; letra ordaintzea. Txekea: kontzeptua eta ezaugarriak; txekearen forma; txekearen zirkulazioa; txekea ordaintzea. Zor-agiria: kontzeptua; baldintza formalak; zor-agiria sinatzen duenaren egoera juridikoa. Zor txartelak eta kreditu txartelak: Funtzionamendua.

5.2. Bankuko kreditua. Kreditu-irekitze arrunta: kontzeptua eta ezaugarriak; ondorioak; kreditua kontu korrontean irekitzea; kreditu-irekitze bermeduna; kontratuaren bukaera eta kontuaren likidazioa. Hirugarren baten aldeko kreditu-irekitzea: kontzeptua eta motak; kreditu dokumentatua; kreditu ezeztagarria eta ezeztaezina; kreditu ezeztaezin berretsia. Deskontua: kontzeptua eta ezaugarriak; deskontuaren ondorioak; kontratua amaitzea; birdeskontua.

5.3. Fidantza kontratua: konklusioa, helburua, ondorioak eta amaiera. Hipoteka kontratua: kontzeptua eta ezaugarri orokorrak. Ondasun higigarrien hipoteka: hipoteka daitezkeen ondasunak; eraketa eta ondorioak. Kauzio asegurua: kontzeptua eta edukia. Abalak eta bermeak.

5.4. "Leasing" kontratua edo finantza errentamendua: kontzeptua eta edukia. "Renting" kontratua: kontzeptua eta edukia. "Factoring" kontratua: kontzeptua eta edukia.

5.5. Balantzea: kontzeptua eta zatiak. Balantze motak, egiten den unearen arabera: egoeren balantzea, itxiera balantzea eta azken balantzea. Balantzearen egitura. Azken balantzearen eredu ofizialak, Kontabilitate Plan Orokorraren arabera.

5.6. Galera-irabazien kontua edo emaitzen kontua: kontzeptua; egitura. Galerak edo irabaziak zehaztea emaitzen kontuaren arabera.

5.7. Finantza-ratioak enpresaren egoera finantzarioa eta errentagarritasuna aztertzeko tresna gisa erabiltzea. Likidezia-ratioak: likidezia orokorreko ratioa. Errentagarritasun-ratioak: garraio zerbitzuak egitearen ondoriozko sarreren gaineko mozkin garbiaren ratioa (zergarik gabe); aktibo osoaren gaineko mozkin garbiaren ratioa (RoA); interesen eta zergen aurreko mozkinen ratioa, inbertsio gordinaren gainekoa (RoI); baliabide propioen gaineko mozkin garbiaren ratioa (RoE).

5.8. Aurrekontua, enpresaren plangintza eta kontrolerako tresna gisa. Aurrekontuaren edukia. Aurrekontu orokorra eta produktu jakinetarako edo enpresaren adar edo jarduera batzuetarako aurrekontuak. Aurrekontu barneko galera eta irabazien kontua. Aurrekontuen sistema erabiltzeak sortzen dituen arazoak.

5.9. Bidaiari-garraioko enpresaren kostuak. Kostu finkoak, kostu aldakorrak eta ustiapen-fondoa. Erabiltzaile guztiendako bidaiari-garraio erregularra: enpresaren kostuen osagaiak zehaztea eta kalkulatzea; enpresaren kostuen kalkulua bidaiari eta kilometroko, eta bidaia bakoitzeko. Bidaiarien garraio berezia: enpresaren kostuen osagaiak zehaztea eta kalkulatzea; enpresaren kostuen kalkulua ibilgailu eta kilometroko eta bidaia bakoitzeko.

5.10. Enpresaren sailak: kontzeptua; sailak antolatzeko moduak (eginkizunen arabera, lurraldeka, produktuka, prozesuka, bezeroen arabera eta banaketa-bideen arabera); bidaiarien garraioko enpresetan sail-antolamendu bakoitzak edo antolamendu-konbinazio bakoitzak dituen alderdi onak eta txarrak. Organigramak: kontzeptua; organigrama bertikalak eta horizontalak. Agintaritza eta erantzukizuna enpresan: aginte-katea; agintea eskuordetzea; zuzendaritzaren edo kontrolaren muga; antolakuntza-egitura zabalak eta garaiak, eta haien egokitasuna bidaiarien garraioko enpresetarako; zentralizazioa eta deszentralizazioa. Antolakuntzako egitura motak: egitura lineala edo hierarkikoa; egitura lineala eta "staffa"; batzorde-egitura; egitura matriziala; antolakuntzako egitura bakoitzaren egokitasuna bidaiarien garraioko enpresetarako.

5.11. Enpresaren planifikazioa: planifikazioaren kontzeptua; epekako planifikazioa (epe laburreko planak, epe luzekoak eta plan estrategikoa); planen osagaiak (xedeak, politikak, prozedurak, arauak eta aurrekontuak); planifikazio prozesuaren faseak (dauden aukerak ezagutu, planaren helburuak hautatu, hautabideak identifikatu eta sortu, hautabideak ebaluatu). Planifikazio eta zuzendaritza estrategikoa: epe luzeko planifikazioa, planifikazio estrategikoa eta zuzendaritza estrategikoa.

5.12. Marketina: kontzeptua eta erabilgarritasuna enpresan; arriskua eta errentagarritasuna, marketinari buruzko azterketaren funtsezko elementuak. Marketineko tresna nagusiak bidaiarien garraioko enpresan erabiltzeari buruzko oinarrizko irizpideak: merkatu-azterlanak; salmenten sustapena; bezeroen fitxategiak egitea; publizitatea; harreman publikoak. Marketinaren garapena.

5.13. Aseguru kontratuari buruzko nozio orokorrak: kontzeptua; elementu pertsonalak; poliza, batez ere poliza flotatzailea; aseguruaren beste agiri batzuk (aseguruaren proposizioa edo proposamena, behin-behineko estalduraren idaztoharra eta ordainketa-adierazpena edo aseguru-ziurtagiria); arriskua; saria; aseguratutako interesa; interesaren eta aseguratutako kopuruaren balioa; aseguru-hartzailearen eta aseguratzailearen betebeharrak; aseguru motak.

5.14. Erantzukizun zibileko asegurua, oro har: arriskuaren mugak; ezbeharraren unea; interesaren eta aseguratutako kopuruaren balioa; aseguratuaren betebeharrak; aseguratzailearen betebeharrak. Erantzukizun zibileko asegurua motordun ibilgailuak erabiltzearen eta haien zirkulazioaren ondorioz: helburua; lurralde eremua; arriskuaren mugak; elementu pertsonalak; asegururik gabe zirkulatzea; asegurua eskatzea eta proposatzea; agiriak; asegurua dagoelako froga; salbuespenak aseguruaren estalduran; diru-mugak aseguruaren estalduran; kalteak pilatzea; errepetizio-eskubidea.

5.15. Bidaiarien nahitaezko asegurua: kontzeptua; edukia; aplikazio eremua; aseguru-hartzailea; aseguratuak; onuradunak; estalitako arriskuak eta babestutako istripuak; garraiolariaren betebeharrak; aseguratu edo onuradunaren betebeharrak; aseguratzailearen betebeharrak; prestazioak; Aseguruen Konpentsaziorako Partzuergoak bidaiarien nahitaezko aseguruari dagokionez dituen betebeharrak.

5.16. Enpresaren informatizazioa: informatikaren kontzeptua; sistema informatikoaren egitura; plan informatikoa (beharrizan informatikoen diagnostikoa, planaren ingurunea, planaren filosofia, planaren ezaugarriak, planaren edukia). Aplikazio telematikoak errepideko garraioaren arloan: telematikaren kontzeptua; garraioa bitarteko telematikoen bidez kontratatzea; garraio enpresek erabiltzen ahal dituzten beste aplikazio telematiko batzuk.

5.17. Bidaiari-garraioen prezioa zehaztea: kostuak eta mozkinak. Erabiltzaile guztientzako zerbitzu erregular finkoak: haien tarifen legezko araubidea; garraio erregular baten kontzesio lehiaketan tarifa proposamen bat egoki prestatzeko prozedura; garraio erregularraren kontzesioko oreka ekonomikoaren kontzeptua; kontzesioko tarifaren berrikuspena eta aldaketak; erabiltzaile guztiendako garraio erregular iraunkor batean tarifa murriztuak edo deskontuak komeni direneko kasuak. Garraio berezi baten erabiltzaileei proposatuko zaien prezioa zehazteko irizpideak. Garraio pribatu osagarriaren kostua enpresaren produktu nagusiaren kontsumitzaile edo erabiltzaileari luzatzen zaion fakturan sartzeko irizpideak.

5.18. Bidaiari-garraioaren zerbitzuen fakturazioa: fakturazioaren modalitateak eta beharkizunak; erabiltzaile guztientzako garraio erregularren fakturazioa; erabilera mugatuko garraio erregularren fakturazioa; garraio berezien eta garraio turistikoen fakturazioa. 5.19.Bidaia agentziak. Kontzeptua eta eginkizunak. Bidaiari-garraioko geltokiak: kontzeptua eta funtzionamenduaren oinarrizko arauak. Ibilgailu gidarigabeen errentamendua: lege araubidea; errentatutako ibilgailuak garraioan erabiltzea.

6. Merkatuan sartzea.

6.1. Bidaiariak errepidez garraiatzeko lanbidera iristea: lanbide gaitasuna, ohoragarritasuna eta gaitasun ekonomikoa; betebehar horietatik salbuetsitako garraioak.

6.2. Nola sartu autobus bidezko bidaiari-garraio bereziaren merkatuan: garraio baimenak; baimen motak esparruaren arabera; lortzeko baldintzak; ikus-onespena, aldaketa, eskualdaketa eta baimenak iraungitzeko arrazoiak. Baimena lortu beharretik salbuetsitako garraioak.

6.3. Erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio erregular finkoak: kontzeptua; hura ezartzea; haren ustiapena esleitzea; kontzesioak ustiatzeko arauak; kontzesioak eskualdatzeko aukerak; kontzesioak bateratzea; kontzesioak iraungitzea. Erabiltzaile guztiendako zerbitzu erregular finkoak, emateko baldintza bereziak dituztenak. Emateko baldintza malguak dituzten zerbitzuak eta zona baterako kontzesioak.

6.4 Aldi baterako garraio erregularrak: kontzeptua; aldi baterako garraio erregularrerako baimena; baimena nola ematen den eta haren baliagarritasunaren epea; zerbitzuak ustiatzeko arauak.

6.5. Erabilera mugatuko garraio erregularra: kontzeptua; erabilera mugatuko garraio erregularrerako baimena, hura nola ematen den eta baliogarritasunaren epea; erabiltzaile guztientzako zerbitzu erregularren lehentasun-eskubideak; zerbitzuak ustiatzeko arauak.

6.6. Bidaiari-garraio bereziak egiteko baldintzak. Garraio turistikoak eta banakako kontratazioa dutenak: beharkizunak eta baldintzak.

6.7. Nola sartu nazioarteko bidaiari-garraioaren merkatuan: Europar Batasunaren lizentzia, ezaugarriak eta hura emateari buruzko arauak; Europar Batasunaren eremuan garraio erregularra, garraio erregular espezializatua eta garraio berezia besteren kontura egitea eta norberaren kontura garraiatzea, horretarako arauak; bidaiarien nazioarteko garraioa gainontzeko herrialdeekin, horretarako arau orokorrak. Kabotajeko garraioa Europar Batasunaren eremuan: kontzeptua, ezaugarriak eta arauak.

6.8. Garraio zerbitzuak egiteko agiriak: zirkulatzeko gaitasunaren agiriak, ibilgailuaren azterketa teknikoaren agiriak, gidariaren gidabaimena, nahitaezko aseguruen agiriak eta garraioa egiteko gaitasunaren agiriak ibilgailuan bertan eduki beharra. Agiri horien motak eta ezaugarriak. Garraio kontratuari buruzko agiriak, batez ere txartela eta fardelaren taloia.

6.9. Garraioaren kontrola: lurgaineko garraioa ikuskatzeko zerbitzuak, beraien eginkizunak eta eskumenak; garraio enpresaren eta bere bezeroen betebeharrak Ikuskatzailetzako langileek zerbait eskatzen dietenean. Bidaiarien garraioa kontrolatzeko agiriak, batez ere ibilbidearen liburuari eta takografoaren neurketei buruzkoak. Erabiltzaile guztientzako garraio zerbitzu erregular finkoak ustiatzen dituzten enpresen betebehar estatistikoak. Ibilgailuen adierazgarriak. Lurgaineko garraioaren antolamenduko arauen urratzeak: identifikazioa eta motak; erantzukizunari buruzko arau orokorrak; zehapenak; zehapen-prozedura.

7. Ustiapeneko arauak eta arau teknikoak.

7.1. Ibilgailuetan baimendutako pisuak eta neurriak. Baimendutako gehieneko pisuak eta neurriak gainditzen dituzten ibilgailuekin garraiatzeko baimen bereziak, haiek lortzeko beharkizunak eta garraio mota horren ezaugarriak.

7.2. Hiri barruko garraioan diharduten ibilgailuen ezaugarriak. Aldiriko garraioan diharduten ibilgailuen ezaugarriak. Hiri arteko garraioan diharduten ibilgailuen ezaugarriak. Orotariko ezaugarriak; erabiltzaile guztiendako garraio erregularreko zerbitzuei atxikiriko ibilgailuei komeni zaizkien ezaugarriak, herrietako, probintzietako eta ibilbide luzeko zerbitzuak bereiziz. Ikasleen eta adingabeen garraioan diharduten ibilgailuen ezaugarri bereziak. 12 metro bitarteko luzera duten ibilgailuen abantaila eta eragozpenak, 12 metrotik 15 metro bitartekoenak, artikulatuenak eta bi pisukoenak, egin beharreko garraioaren ezaugarrien arabera.

7.3. Salgaien garraiorako ibilgailuak homologatzeko eta matrikulatzeko eskatzen diren beharkizunak eta egin behar diren tramiteak. Ibilgailuen Azterketa Teknikoa: aldian aldiko azterketak eta aparteko azterketak; nahitaez egin beharra; beharkizunak; ibilgailuen azterketa teknikoari buruzko baldintzak ez betetzeak dakartzan ondorioak.

7.4. Espainiako eta Europar Batasuneko arauek ibilgailuek sor ditzaketen ke kaltegarriei eta zaratei ezarritako mugak. Ibilgailuaren kutsadura atmosferikoa gutxitzen duten elementuak. Ibilgailuak sortzen duen kutsadura akustikoan eragina duten faktoreak.

7.5. Ibilgailuen aldian aldiko mantentze-lanetarako planak egiteko kontuan hartu beharreko oinarrizko arauak: eguneko planak, astekoak, hilekoak eta urtekoak. Mantentze-lanetako planak, kilometroko eta ibilgailuko. Ibilgailuen azterketa arruntak eta apartekoak. Ibilgailuaren sistema elektrikoaren, hozte-sistemaren eta labainketa sistemaren mantentze-lanen arauak. Ibilgailua kanpotik eta barrutik garbitzeko aintzat eduki beharreko irizpideak. Mantentze-lanetako tailerren oinarrizko ekipamendua, elementuak eta horien erabilera: konpresoreak, bateria-kargatzaileak, labainketako ekipoak, pneumatikoen orekatzaileak eta lerrokatzaileak, katuak eta garbiketako makinak.

8. Segurtasuna errepidean.

8.1. Gidatzeko baimena: bidaiari-garraio kolektiborako ibilgailuak gidatzeko gaitzen duten baimen motak; halako baimenak lortzeko beharrezkoa den adina eta esperientzia; gidatzeko baimenaren indarraldia. Ikasleen edo adingabeen garraioan erabiltzen diren ibilgailuak gidatzeko baimen berezia: lortzeko baldintzak; indarraldia.

8.2. Ibilgailuen zirkulazioaren arloan aplikatzen diren arauak: bidean duten tokia; abiadura; pasatzeko lehentasuna; ibilgailu eta garraio bereziak; zirkulazioan sartzea; aurreratzea; gelditu eta aparkatzea; trenbideko pasaguneetatik eta zubi altxagarrietatik igarotzea; argiak erabiltzea; gidarien ohartarazpenak; bideko seinaleak; ibilgailuetako seinaleak.

8.3. Trafiko eta zirkulazioko segurtasun arauak ikasleen eta adingabeen garraioan: aplikazio esparrua; ibilgailuen baldintza teknikoak; abiadura mugak; geldialdiak; laguntzailea; bidaiaren gehieneko iraupena; aseguruak.

8.4. Gidatzean segurtasunean eragina duten elementuak: gidariaren egoera psikofisikoen inguruan aintzat eduki beharreko irizpideak; gidatzeko moduaz aintzat eduki beharreko irizpideak; ibilgailuaren eta beraren osagaien ezaugarriez eta egoeraz aintzat eduki beharreko irizpideak; ibilgailua ibiliko den bide-azpiegituren ezaugarriez eta haien kontserbazioaz aintzat eduki beharreko irizpideak; gidatzean aurkituko den eguraldiaz eta trafikoaz aintzat eduki beharreko irizpideak. Bereziki, istripuetan aintzat eduki beharreko irizpideak eta istripu edo arau-hauste larriak gehiagotan gerta ez daitezen erabili behar diren prozedura egokiak.

8.5. Espainiako bide-azpiegitura nagusiak. Europar Batasuneko bide-ardatz nagusiak. Errepide-mapak nola irakurri.

Iragarkiaren kodea: F1202251