34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

204DGE/2012 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, administrazio baimena eman, proiektua onetsi eta goi tentsioko instalazio elektrikoaren onura publikoa onesten duena.

2011ko maiatzaren 9an, Eduardo Ryan jaunak, Iberdrola, D.E.S.A.U. ordezkatuz (helbidea Iruñean du), instalazio elektriko honetarako administrazio baimena eskatu zuen, bai eta proiektuaren onespena eta onura publikoaren deklarazioa ere:

-Eskatzailea: Iberdrola, D.E.S.A.U.

-Instalazioa jartzeko tokia: Zangozako eta Oibarko udal mugapeak.

-Instalazioaren xedea: Zangoza eta Oibar aldean argindarraren horniduraren kalitatea hobetzea.

-Ezaugarri teknikoak: aireko linea elektrikoa, 13,2 kV-ekoa, 100-AL1/17-ST1A, 6.334 metro luze; jatorria "Zangoza-1. Ingurabidea" linearen 02.04 euskarrian izanen du, eta amaiera, berriz, "Zangoza-Kaseda" aireko linearen 40.62 euskarrian. Aireko linea elektrikoa, 13,2 kV-ekoa, 100-AL1/17-ST1A, 149 metro luze; jatorria proiektatutako linearen 12.30 euskarrian izanen du, eta amaiera, berriz, 13.01 euskarrian.

-Aurrekontua: 259.026,91 euro.

2011ko ekainaren 15eko Diario de Navarra egunkarian eta 2011ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 15ean, jendaurrean jarri zen hogei egunez eskaera hori, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere, finken gaineko zortasunen eta jabeen datuekin, desjabetze prozedura gauzatu ahal izateko. Zangozako eta Oibarko udalei ere eman zitzaien informazio horren berri, jendaurrean, epe berean, jar zezaten.

2011ko uztailaren 15ean, alegazio hau jaso zen: Jose María Carlos Lacosta jaunak 12.01 euskarria tokiz aldatzeko eskatu zuen.

12.01 euskarriaren kokalekua baldintzatua dago: alde batetik, Gas Natural gasbidearen zortasuna, 748. lurzatia zeharkatzen baitu eta, bestetik, baoaren luzera. Alegatzaileak eskatzen duen toki aldaketak baoak deskonpentsatuko lituzke. Gainera, altuera handiagoko euskarria beharko litzateke eta soluziokoa baino %10eko kostu handiagoa izanen luke; horrela, proiektuan aldaketak onartzeko 1955/2000 Errege Dekretuaren 161. artikuluan ezarritako baldintzak ez lirateke beteko. Beraz, bidezko da Jose María Carlos Lacosta jaunak aurkeztutako alegazioa ezestea.

2011ko maiatzaren 31n eta abuztuaren 9an jakinarazi zen Iberdrola, D.E.S.A.U.k Gas Natural SDG, S.A.ri egindako eskaera. Erantzunik izan ez denez, argi dago ez dagoela oztoporik konpainia horren aldetik administrazio baimena emateko, proiektua onesteko eta, zehazki, instalazioaren onura publikoa adierazteko.

2011ko ekainaren 1eko idazkiaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Plangintza eta Laguntza Atalak, hainbat baldintza orokor ezartzeaz gain, 12.38 euskarriaren kokalekua aldatu beharra erabaki zuen. 2012ko urtarrilaren 25eko idazkiaren bidez, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak ezarritako baldintzekin ados zegoela adierazi zuen Iberdrola, D.E.S.A.U.k.

Enagas, S.A.ren 2011ko ekainaren 28ko txostenean adierazten zenez, igorritako dokumentazioarekin ondorioztatzen da gasbidean ez dela eragin elektriko nabarmenik espero, baldin eta proiektatutako distantziak betetzen badira. Gainera, gasbidearen inguruan egiten diren obrek nahitaez bete beharreko baldintza orokorrak jasotzen dira idazki horretan. 2011ko abuztuaren 12ko idazkiaren bidez, Iberdrola, D.E.S.A.U.k baldintza horiekin ados dagoela adierazi zuen.

2011ko ekainaren 1eko idazkiaren bidez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Kontserbazio Zerbitzuak adierazi zuen, Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legean eta gainontzeko xedapen aplikagarrietan ezarritakoari jarraituz, bere aldetik, ez dagoela oztoporik lanak aurrera eramateko, hau da, aireko bidegurutzeak egiteko Nafarroako Errepide Sarean, NA-534 errepideko 8+610 k.p.an (Judasko Benta-Oibar-Zarrakaztelu) eta NA-8606 errepideko (NA-132 zena) 2+210 k.p.an (Oibarko zeharbidea), baldin eta horiek egitean zenbait baldintza betetzen badira. 2011ko abuztuaren 18ko idazkiaren bidez, Iberdrola, D.E.S.A.U.k baldintza horiekin ados dagoela adierazi zuen.

2011ko urriaren 6ko ofizioaren bidez, Ebroko Ur Konfederazioak adierazi zuen proposatutako jarduketa egungo ur legeriak zehazten dituen baldintzei lotzen zaiela eta, hortaz, baimentzeko modukoa dela. 2012ko urtarrilaren 25eko idazkiaren bidez, Iberdrola, D.E.S.A.U.k ofizio horrekin ados dagoela adierazi zuen.

2011ko ekainaren 6ko idazkiaren bidez, Telefónicak adierazi zuen ez diola zertan eragozpenik jarri lanak egiteari, baldin eta planoetan zein Goi eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoetan adierazitako distantziak errespetatzen badira. 2011ko abuztuaren 12ko idazkiaren bidez, Iberdrola, D.E.S.A.U.k baldintza horiekin ados dagoela adierazi zuen.

2011ko ekainaren 15eko idazkiaren bidez, Viscofanek bere adostasuna agertu zuen proiektatutako linea "Zangoza-Viscofan 2" zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko linearekin gurutzatzeko, zenbait baldintza betez gero. 2011ko abuztuaren 12ko idazkiaren bidez, Iberdrola, D.E.S.A.U.k beharrezko neurriak hartuko dituela adierazi zuen Viscofanen jabetzako linearen tentsioan mozketarik izan ez dadin; orobat, proiektatutako linea elektrikoaren lanak noiz hasiko diren jakinaraziko zaiela.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, eta kontuan hartuta Sektore Elektrikoari buruzko 54/1997 Legearen 3. artikuluan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren VII. tituluko II. kapituluan xedatutakoa.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iberdrola, D.E.S.A.U.ri administrazio baimena ematea, aipatutako goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko.

2. Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52., 53. eta 54. artikuluetan eta hori garatzen duen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako.

3. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Francisco Javier Juárez Gay industria ingeniariak sinatua, onestea. Hamabi hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

4. lberdrola D.E.S.A.U.ri onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Iberdrola D.E.S.A.U.ri (helbidea: Landabengo industrialdea, C kalea, E ataria, 31012 Iruña), Zangozako Udalari (Kale Nagusia, 31-35; 31400 Zangoza), Oibarko Udalari (Udaletxeko plaza, 38; 31460 Oibar) eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Ebazpen hau baldintza berezi hauekin ematen da:

Lehena.-Instalazioak aurkeztu den proiektuaren arabera egin beharko dira, eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriko dira.

Bigarrena.-Proiektua gauzatutakoan, eskatzaileak instalazioa zerbitzuan jartzeko akta eskatu beharko du, indarra duen araudian ezarritako dokumentazioa erantsita, teknikari eskudun batek sinatutako obra amaierako ziurtagiriarekin batera; ziurtagiri horretan azalduko da instalazioa onetsitako proiektuaren arabera egin dela eta aplikatu beharreko erregelamenduzko manuak bete direla. Hori hala izanen da, zerbitzuan jartzeko akta eman aurretik bidezkoak diren egiaztapenak egin ahal izateko.

Hirugarrena.-Baimen hau eta proiektuaren onespena ematen badira ere, ez dira galarazten instalazioaren eskatzaileak, instalazioa gauzatzeko, lortu beharreko kontzesio, baimen, lizentzia eta baimenak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat eta, bereziki, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari buruzkoak.

Iruñean, 2012ko otsailaren 3an.-Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Jorge San Miguel Indurain.

Iragarkiaren kodea: F1202266