34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

LANDA GARAPEN, INDUSTRIA, ENPLEGU ETA INGURUMEN DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuan, 2012ko otsailaren 6ko 13:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla: "Asociación de Empresas de Turismo de la Reserva de la Biosfera de Bardenas Reales". Elkarte horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta dagokion eremu funtzionalak jarduera horretan aritu eta askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten entitateak hartzen ditu.

Eraketa aktaren bi sinatzaileak hauek dira: Beatriz Carra Garcés andrea eta José I. Rota Gurria jauna.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinarazteko. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2012ko otsailaren 6an.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1202097