34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

LANDA GARAPEN, INDUSTRIA, ENPLEGU ETA INGURUMEN DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Abuztuaren 2ko 11/1985 Errege Dekretuaren laugarren artikuluko laugarren idatz-zatian xedatutakoa betez eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuan, 2012ko urtarrilaren 30eko 12:00etan honako lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla: "Sindicato Independiente del Personal Laboral del Ayuntamiento de Pamplona (SIPL)". Elkarte horren lurralde eremua Iruña da, eta dagokion eremu profesionalak arlo horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten langileak biltzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Javier Astiz Montero jauna eta Luis Javier Lanz Eraso jauna.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinarazteko. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamar eguneko epean.

Iruñean, 2012ko otsailaren 6an.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1201991