34. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

27E/2012 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez, diru-laguntza publikoak emateko deialdia onesten da, Nafarroako Foru Komunitatean batik bat lanean ari diren langileen prestakuntzarako hitzarmenen bidez gauzatuko diren sektorearteko planetarako, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Agindua aplikatuz. Agindu horren bidez eskaintzako prestakuntza arautu eta horren finantziaziorako diru-laguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak ezarri ziren.

Martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuak (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 87.a, apirilaren 11koa) helburu hau du: enplegurako lanbide-prestakuntzaren azpisistema eratzen duten prestakuntza ekimenak, funtzionamendu eta finantziazio araubidea eta antolaketaren eta parte-hartze instituzionalaren egitura arautzea. Dekretu horretan xedaturikoaren ondorioz, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Agindua argitaratu zen. Haren bidez eskaintzako prestakuntza arautu eta hori finantzatzeko diru-laguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak ezarri ziren.

Agindu horretan ageri diren prestakuntza ekimenen artean, batik bat lanean ari diren langileei zuzendutako sektorearteko prestakuntza planak daude. Prestakuntza plan horiek hitzarmenak izenpetuz finantzatuko dira eta beren helburua izanen da lanean ari diren langileei zein langabeei lan-merkatuko beharretara egokitzen den prestakuntza ematea, kontuan hartuta enpresek produktibitatearen eta lehiakortasunaren aldetik dituzten beharrak eta langileek lanbide-sustapenaren eta garapen pertsonalaren aldetik dituztenak. Era berean, lanbideetan kualifikazioz aritzeko eta enplegua lortzeko gaitasuna eman nahi zaie langileei, langileak lan munduan sartzeko prestakuntzako ibilbide integratuak sustatuz eta erraztasunak emanez egiaz aitor dakien jasotako prestakuntza.

Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak martxoaren 7an emandako TAS/718/2008 Aginduaren bidez, oinarri arautzaileak ezarri ziren izenpeturiko hitzarmenen bidez langileen prestakuntzarako diru-laguntza publikoak emateko. Aginduaren 9. artikuluan xedaturikoari jarraikiz, bidezko da diru-laguntzen deialdi hau egitea, sektorearteko prestakuntza planak gauzatzeko Nafarroako Foru Komunitatea soilik lurralde eremua duten hitzarmenen bidez, lanean ari diren langileak lehenetsiz.

Halaber, deialdian jasotzen denez, laguntzak eta bekak emanen zaizkie langile langabeei, eta aukera izanen dute, portzentaje batean, batik bat lanean ari diren langileei zuzendutako sektorearteko prestakuntza planetan parte hartzeko; orobat, profesionaltasunaren ziurtagiriak lortzeko lanetik kanpoko praktika profesionalak arautzen dira.

Horrenbestez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren gobernu kontseiluak aldeko txostena eman ondoren, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 13ko 59/2010 Foru Dekretuaren 13. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Diru-laguntza publikoak emateko deialdia onestea, sektorearteko prestakuntza planak finantzatzeko. Plan horiek batik bat lanean ari diren langileei zuzenduko zaizkie, eta Nafarroako Foru Komunitatea lurralde eremua duten hitzarmenen bidez gauzatuko dira.

2. Deialdia arautuko duten oinarriak onestea. Ebazpen honi atxikirik daude.

3. Bederatzi milioi (9.000.000) euroko gastua baimentzea, 2011ko gastuen aurrekontuko "Enplegurako lanbide-prestakuntza, batik bat lanean ari diren langileei zuzendua, eta enplegua sustatzen duten beste batzuk" izeneko 770002 77200 4819 242104 kontu-sailaren baliokide izanen den 2012ko gastuen aurrekontuko kontu sailaren kargura, betiere kreditua badago. Honela banatuko da:

-8.200.000 euro sektorearteko prestakuntza planetarako, hitzarmenen bidez. 3643 biltokia.

-200.000 euro beka eta laguntzetarako. 3644 biltokia.

Aurreko ataletariko batean kreditu soberakinak izanez gero, baten soberakinak bestean erabili ahalko dira.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke haren kontra, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2012ko otsailaren 3an.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Javier Esparza Abaurrea.

I. ERANSKINA

Deialdi publikoaren oinarri arautzaileak, Nafarroako Foru Komunitatean batik bat lanean ari diren langileen prestakuntzarako hitzarmenen bidez gauzatuko diren sektorearteko planak finantzatzeko

1. oinarria.-Xedea eta helburua.

Bat.-Deialdi honen bidez diru-laguntzak emanen dira, Nafarroako Foru Komunitatean batik bat lanean ari diren langileen prestakuntzarako hitzarmenen bidez gauzatuko diren sektorearteko planak finantzatzeko, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Agindua aplikatuz. Agindu horren bidez diru-laguntza hauek emateko arauak ezarri dira.

Bi.-Deialdi honen bidez ematen diren diru-laguntzen helburua da langileentzako, batik bat lanean ari direnentzako, prestakuntza planak finantzatzea. Plan horiek lan-merkatuko beharretara egokituriko prestakuntza eskainiko dute eta enpresek produktibitatearen aldetik dituzten beharrak eta langileek lanbide-sustapenaren eta garapen pertsonalaren aldetik dituztenak hartuko dituzte kontuan.

Hiru.-Nafarroako Foru Komunitatea lurralde eremua duten hitzarmenak izenpetzen ahalko dira, batik bat lanean ari diren langileei zuzendutako sektorearteko prestakuntza planak gauzatzeko, jarduera ekonomikoaren hainbat sektoretako gaitasun zeharkakoen eta horizontalen arloan edo sektore bateko berariazko trebetasunen arloan, beste sektore batzuetako langileak birziklatu eta birkualifikatzeko, langileen legezko ordezkaritzako eginkizunetan gaitzeko prestakuntza barne.

Lau.-Hitzarmenek eduki hau behintzat izan beharko dute:

a) Hitzarmena izenpetzen duten entitate onuradunak, bazkideak zein diren azalduta, halakorik dagoenean.

b) Hitzarmenaren helburua eta aplikazio eremua.

c) Aplikatu beharreko araudia.

d) Prestakuntza planaren ezaugarriak, alderdi tekniko eta formalak azalduta.

e) Finantzaketa.

f) Onuradun bakoitzak bere gain hartuko dituen konpromisoak eta, hala denean, kudeatuko dituen zenbatekoak.

g) Diruz lagundutako jarduera osorik edo haren parte bat gauzatzen duten entitate azpikontratatuak; onuradunei loturikoak, halakorik bada, zein diren adieraziko da, prestakuntza plana gauzatzen ari direnean sartzen ahal direnak alde batera utzi gabe.

h) Jarraipenerako Batzorde Mistoa, bere eginkizunak, osaera, kide kopurua eta funtzionamendurako araubidea zehaztuta.

h) Suntsiarazteko arrazoiak eta ondorioak.

j) Hitzarmenaren indarraldia eta amaiera iragartzea, horretarako kasuak, formalitateak eta epeak adierazita.

Hitzarmen bakoitzean zehaztuko dira prestatu beharreko langileen artetik lehentasunezko taldeetakoek izan behar duten gutxieneko portzentajea. Nolanahi ere, talde horietako langileen gutxieneko parte-hartze tasa %50ekoa izanen da.

Bost.-Hitzarmenei atxikitako prestakuntza planak 2012ko urtarrilaren 1etik 2013ko uztailaren 31ra bitarte gauzatuko dira.

Sei.-Hitzarmenak sinatzean eta horiei dagozkien laguntzak ematean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 5.1 artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Bigarren oinarria.-Diru-laguntzen zenbatekoa.

Eman beharreko diru-laguntzek gehieneko zenbateko bat izanen dute hitzarmen bakoitzeko, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan ezarritako modulu ekonomikoekin bat kalkulatua, diru-laguntza eman eta likidazioa egitearen ondorioetarako. Agindu haren bidez diru-laguntza hauek emateko oinarri arautzaileak ezarri ziren.

Era berean, hitzarmenak sinatzeko emanen den diru-laguntza zehazteko, hauexek hartuko dira kontuan: aurrekontu erabilgarria eta deialdi honetako zazpigarren oinarrian ezarritako irizpideak aplikatuz plan bakoitzak erdietsitako balorazioa.

Prestakuntza jarduera bakoitzeko emanen den diru-laguntza zehazterakoan martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio. Langile langabeen kasuan, lana lortzeagatik prestakuntza jarduera utzi behar izan dutenek ekintza hori bukatu dutela ondorioztatuko da, baldin eta prestakuntza jardueraren %25 egin badute gutxienez.

Hirugarren oinarria.-Entitate onuradunak.

Bat.-Oinarri hauetan arautzen diren diru-laguntzak eskatu eta eskuratzen ahalko dituzte Estatuan ordezkaritza handiena duten enpresaburuen erakundeek eta sindikatuek eta Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena dutenek.

Bi.-Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 8.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, onuradunaren bazkideak, baldin eta diru-laguntzaren xedeko jarduera guztiak edo zati bat haren izenean eta kontura egiteko konpromisoa hartzen badute, onuraduntzat hartuko dira.

Hiru.-Martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 3.6 artikuluan xedaturikoari jarraikiz, diru-laguntzak eskuratzen ahalko dituzte oinarri honen lehen atalean aurreikusitako erakundeek osaturiko elkarteek eta horiei loturik dauden eta xedetzat prestakuntza jarduerak garatzea duten entitateek. Elkartean taldeari, onuraduna den aldetik, dagozkion eginbeharrak betetzeko adina ahalmen duen ahaldun edo ordezkaria izendatu beharko da.

Lau.-Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipaturiko egoeraren batean dauden pertsonak edo entitateak ezin izanen dira onuradun izan.

Diru-laguntzaren eskaerarekin batera erantzukizuneko aitorpena aurkeztuz frogatuko da inguruabar horietako batean ez izatea.

Bosgarrena.-Martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren IV. kapituluan ezarritakoarekin bat, martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuaren 9.1 artikuluan aipaturiko prestakuntza zentroek eta entitateek plan hauetan azaltzen den eskaintzako prestakuntza ematen ahalko dute soilik Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Erregistroan inskribatuta eta, hala denean, baimenduta badaude. Halaber, aipatu kapituluan jasotako baldintza eta betebeharrei lotu beharko zaizkie.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Erregistroan inskribatuta egon beharrari dagokionez, erabilgarri ez dagoen bitartean, aski izanen da Estatuko Prestakuntza Zentro eta Entitateen Erregistroan inskribatuta egotea.

Laugarren oinarria.-Hitzarmenen bidez gauzaturiko prestakuntza jardueren langile onuradunak, lehentasunezko taldeak, parte hartzeko eskaera, iraupena eta ziurtagiria.

Bat.-Enplegurako lanbide-heziketako azpisistema arautzen duen martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuaren 5. artikuluarekin bat, eta dekretu hori garatzen duen martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 5. artikuluarekin bat (horren bidez ezarri ziren langileen prestakuntzarako diru-laguntza publikoak hitzarmenen bidez emateko oinarri arautzaileak), honako langile hauek parte hartzen ahalko dute programa horietako prestakuntza jardueretan:

a) Enpresa pribatuetan edo enpresa entitate publikoetan zerbitzua ematen duten eta Gizarte Segurantzan lanbide prestakuntza gisa kotizatzen duten soldatapeko langileek.

b) Ondoko egoeretako batean dauden langileek:

-Aldizkako langile finkoek, lanik gabeko aldietan.

-Prestakuntza aldian langabeziara pasatzen diren langileek.

-Enplegu erregulaziora pasatzen diren langileek, baimenduriko espedienteagatik enpleguaren etete aldian daudenean.

c) Nekazarien Araubide Berezian, Autonomoen Araubide Berezian, Itsasoko Araubide Berezian eta Gizarte Segurantzako beste batzuetan diren langileek, lanbide prestakuntzagatik kotizatzen ez dutenek.

d) Kooperatiba, lan sozietate eta ekonomia sozialaren bestelako enpresa eta entitateetako bazkide-langileek eta laneko bazkideek.

e) Administrazio publikoetako langileei dagokienez, batik bat lanean ari diren langileei zuzendutako sektorearteko prestakuntza planetan parte hartzen ahalko dute, baina soilik gehienez ere plan bakoitzean parte hartzen dutenen %10 badira.

a), b), c), d) eta e) ataletan aipaturiko langileek Nafarroan kokaturiko zentroetan aritu beharko dute.

f) Nafarroako enplegu agentzietan lan eskatzaile gisa inskribaturik dauden pertsona langabeak. Deialdi honetan aurreikusitako prestakuntza jardueretan pertsona horiek izanen duten parte-hartzea prestakuntza hasten duten pertsonen %20 eta %40 bitartean egonen da (Otsailaren 11ko 1/2011 Errege Lege Dekretua).

Horretarako, langileak prestakuntzaren hasieran zein lan egoeratan dauden, horren arabera esanen da langileak lanean ari direla edo langabeak direla. Prestakuntza jardueran parte hartzeko eskaera egin ondoren langilearen lan egoeran aldaketaren bat izaten bada ez da diru-laguntza murriztuko, aurreko lerroaldean ageri diren portzentajeak gainditzen ez badira behintzat.

Bi.-Lan-merkatuan segitzeko zailtasun gehien duten langileek prestakuntzarako aukera izan dezaten, lehentasunezko taldetzat joko dira, martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuaren 5.3 artikuluarekin bat, honako hauek:

-Talde hauetako langabeak: emakumeak, gazteak (30 urte bitarte, adin hori barne), desgaitasunak dituzten pertsonak, terrorismoaren eta genero indarkeriaren ondorioak jasan dituztenak eta biktimak, luzaroko langabeak, 45 urtetik gorakoak eta gizartean baztertuta gelditzeko arriskua duten pertsonak.

-Lanean ari diren langileak, talde hauetakoak: enpresa txiki eta ertainetako langileak (batez ere 50 langiletik beherako enpresetakoak), emakumeak, terrorismoaren eta genero indarkeriaren ondorioak jasan dituztenak eta biktimak, 45 urtetik gorakoak, kualifikazio txikiko langileak eta desgaitasunak dituzten pertsonak.

Enpresa txiki eta ertaintzat (ETE) jotzen dira 250 pertsona baino gutxiago dituztenak, urteko bolumena 50 milioi eurokoa baino handiagoa ez dutenak edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez dutenak, eta, gainera, autonomia irizpidea betetzen dutenak, mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen definizioari buruz Batzordeak 2008ko abuztuaren 6an emandako 800/2008 (EE) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritakoaren arabera edo Europar Batasunak unean-unean ematen duen definizioaren arabera.

Hiru.-Oinarri honetan aipatu langileek prestakuntza planetan eskaintzen diren prestakuntza jardueretan parte hartzeko eskaera egiten ahalko dute, horretarako entitate onuradunek emandako eskabide orria erabiliz, II. eranskineko ereduan ezarritako edukiak bilduko dituena.

Parte hartzeko eskabideak diru-laguntzak jasotzen dituzten entitateek zainduko dituzte eta organo eskudunen eskura egonen dira, prestakuntza jardueren ebaluazio, jarraipen eta kontrolerako.

Lau.-Langileak aukeratzeko arduraduna entitate onuraduna edo/eta prestakuntza jarduerak ematen dituena izanen da, prestakuntza planaren lehentasunei eta objektibotasunaren eta berdintasunaren irizpideei jarraikiz. Halaber, langileak aukeratzeko aintzat hartuko dira lehentasunezko taldeak, diru-laguntza hauek emateko oinarri arautzaileak ezarri zituen martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan xedaturikoari jarraikiz.

Bost.-Prestakuntza plana osatzen duten prestakuntza jarduerak garatu eta ematerakoan ondoko arauak beteko dira: martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuaren 7. eta 8. artikuluak eta martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 6.2 artikulua. Gainera, plana osatzen duten prestakuntza espezialitateak agindu horren 7. artikuluan ezarritakora egokituko dira, haren bidez arautu baitzen prestakuntza espezialitateen fitxategia.

Prestakuntza jarduerek gutxienez 6 ordu eta gehienez 270 ordu iraunen dute. Muga horiek salbuespen hauek izanen dituzte:

a) Martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 6.2 artikuluan ageri den prestakuntza denean, gutxieneko iraupena 4 ordukoa izan daiteke.

b) Egiaztapen ofizial bat edo unibertsitate-titulu bereki bat lortzera bideratzen denean ekintza, edo arau edo hitzarmen baten bidez iraupen luzeagoa eskatzen denean, 270 ordutik gorakoa izan daiteke iraupena.

Langile berak ezin izanen du bitan edo gehiagotan parte hartu prestakuntza jarduera berean.

Bosgarren oinarria.-Bekak eta laguntzak.

Batik bat lanean ari diren langileei zuzendutako prestakuntza planetan parte hartzen duten langile langabeek martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan aurreikusitako bekak eta laguntzak jasotzen ahalko dituzte, aurretik eskatuz gero.

a) Bekak. Desgaitasunen bat duten langabeek jaso dezakete atal honetan aurreikusitako beka. Desgaitasun hori Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo Autonomia Erkidego bateko zerbitzu egokiak luzaturiko ziurtagiriaren bitartez frogatu beharko dute, eta bertan minusbaliotasunaren portzentajea agertu beharko da (gutxienez %33). Beren desgaitasuna froga dezakete, halaber, Gizarte Segurantzako Desgaitasunak Baloratzeko Taldearen ebazpenaren bidez, ezintasun iraunkor osoa onartzen bazaio.

Bekaren zenbatekoa bederatzi eurokoa izanen da bertaraturiko egun bakoitzeko.

b) Garraiorako laguntzak. Langile langabeek eskubidea izanen dute garraio publikoko laguntza baterako.

Prestakuntzara joateko hiri-garraio publikoaren sarea erabiltzen badute, bertaratzen diren egun bakoitzeko gehienez ere 1,5 euroko laguntza jasotzeko eskubidea izanen dute.

Beharrezkoa balitz hiriarteko garraio publikoa erabiltzea, bertaratzen diren egun bakoitzeko gehienez ere 15 euroko laguntza jasotzeko eskubidea izanen dute. Hiriarteko garraio publikoa erabili beharrak eragindako benetako gastua, garraio txartelen bitartez frogatuko da.

Ikaslearen helbidetik ikastetxerako joan-etorrirako garraiobide publikorik ez badago, edo garraiobide horrek ordutegi erregular bat ez badu prestakuntza jarduerarako egokia, norberaren ibilgailua erabili beharraren ondoriozko laguntzarako eskubidea izan daiteke. Gorabehera hori laguntzaren ordainketan eskudun den organoak aztertu beharko du.

Norberaren ibilgailua erabili beharraren ondoriozko laguntza kilometroko 0,19 eurokoa izanen da, bertaratze egun bakoitzeko 15 euroko mugarekin.

c) Mantenurako laguntza. Mantenurako laguntza izateko eskubidea izateko, beharrezkoa da ordutegia goiz eta arratsaldekoa izatea eta langile langabeak ikastegiraino 20 km baino gehiago egin behar izatea joateko nahiz itzultzeko.

Eskola egun bakoitzean 12 euro kobratuko du mantenurako laguntza kontzeptuan.

d) Ostaturako eta mantenurako laguntza. Ostatu eta mantenurako laguntza izateko eskubidea izateko, beharrezkoa da ordutegia goiz eta arratsaldekoa izatea eta langile langabeak ikastegiraino 120 km baino gehiago egin behar izatea joateko nahiz itzultzeko eta dagoen garraio sarea dela-eta, eskolak hasterako eta bukaturikoan egunero bidaia horiek egiterik ez izatea. Gorabehera hori laguntzaren ordainketan eskudun den organoak aztertu beharko du.

60 euro kobratuko du egun natural bakoitzeko ostatu eta mantenurako laguntza kontzeptuan. Kasu horretan, ikasleak hasierako eta bukaerako bidaiak klase ekonomikoan egiteko garraio txarteletarako eskubidea izanen du, 15 euro gehienez ere.

Ostatu gastu erreala errentamendu kontratuaren bidez, ostatu-fakturaren bidez edo froga-balioa duen beste edozein agiriren bidez frogatuko da.

b), c) eta d) ataletan aurreikusitako laguntzak zehazteko, ikasleak izena emana duen enplegu agentziaren datu-basean ageri den helbidea hartuko da kontuan, jakinarazpenetarako emandako helbidearen desberdina izan arren.

e) Familia eta lana bateratzeko laguntza. Laguntza hauen helburua da langabeei erraztasunak ematea prestakuntzara agertzeaz gain 6 urtetik beherako haurrak edo 2. mailarainoko mendekotasuna duen ahaideren bat zaindu ahal izateko, betiere prestakuntza jarduera hastean betebehar hauek betetzen badituzte:

1. Lan-eskaintza egokiei nahiz igoera, prestakuntza edo moldaketako jardueretan parte hartzeari uko egin ez izana, langabezia-sorospena edo kotizaturiko prestazioa agortzen denetik hilabeteko epean.

2. OAEAP "Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoaren" %75etik gorako errentarik ez izatea. Ulertuko da baldintza hori betetzen dela familia-unitatea osatzen duten kide guztien errenten baturak, eskatzailearena barne, kideen kopuruarekin zatiturik, hileko OAEAParen %75 gainditzen ez duenean, aparteko bi sarien zati proportzionala barne. Ondorio horietarako, errentatzat hartuko dira soldata sozialak, gizarteratzeko errenta minimoak edo autonomia erkidegoek gizarte laguntza gisa emandako antzeko laguntzak. Familia-unitateak beka edo laguntzaren eskatzailearen prestakuntzaren hasieran lortzen dituen errentak hartuko dira kontuan.

Diru-laguntza horien ondorioetarako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.1. artikuluaren arabera familia-unitate gisa definituak direnak hartuko dira halakotzat. Ondorio horiexetarako, Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearen 2. artikuluan definiturikoak hartuko dira bikote egonkortzat.

Familia eta lana bateratzeko laguntza horren zenbatekoa OAEAParen %75ekoa izanen da, bertaraturiko egun bakoitzeko.

Horretarako, langile langabeak ondoko agiri hauek aurkeztu beharko ditu: familia-liburuaren kopia konpultsatua; mendekotasuna duen ahaidearen mendekotasun ziurtagiria, halakorik bada; bizikidetasun ziurtagiria; familia-unitateko kide guztien diru-sarreren egiaztagiria; eta erantzukizuneko/zinpeko aitorpena, bestelako prestazio edo diru-sarrerarik ez izatearena.

f) Bekak eta laguntzak eskatzea eta ematea. Entitate onuradunak prestakuntza planean parte hartzen duten langabeei laguntzen eta beken inguruko informazioa emanen die, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren III. kapituluan ezarritako betebehar eta baldintzak betetzen dituztenean.

Horretarako, entitate onuradunak bekak eta laguntzak eskatzeko ereduak (III. eranskina) emanen dizkie langileei.

Ikasleek beken eta laguntzen eskabideak eta laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituztela frogatzen duten agiriak aurkeztuko dituzte aipatu entitatean, prestakuntza jarduera bukatu baino lehen. Eskabide guztiei gehitu beharko zaie enplegu eskaeraren txartela.

Aurreko dokumentazioaz gain, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bekak edo laguntzak eman eta ordaintzeko beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatzen ahalko du.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kudeatu eta ordainduko ditu beka eta laguntza horiek. Laguntzak zuzenean emanen dira, martxoaren 24ko 357/2006 Errege Dekretuan ezarritako prozedurari jarraikiz, ikasleak eskaera egin eta hiru hilabeteko epean ebazpena eman ondoren. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ebazpena eman eta, hala denean, beka edo laguntza ordainduko du, dirua langileak emandako kontu korrontean sartuz.

Bekak edo laguntzak eskuratzeko eskubidea galduko da, prestakuntza jarduera bakoitzean hilean justifikaziorik gabe hirutan baino gehiagotan huts eginez gero. Dena dela, ikasleak ez du eskubiderik izanen prestakuntza jarduerara agertu ez den egunei dagokien laguntza edo beka jasotzeko. Urruneko prestakuntza jarduerak direnean, bekak eta laguntzak ez dira kobratuko langile langabeek aurrez aurreko prestakuntza jardueretara agertu behar dutenean baizik.

g) Beken eta laguntzen dokumentazioa bidaltzea.

Eskabidea betetakoan, entitate onuradunak Nafarroako Enplegu Zerbitzura bidaliko du, prestakuntzara bertaratu dela frogatzeko agiriekin eta eskaturiko laguntza edo bekari buruzko dokumentazioarekin batera.

Aurreko lerroaldean aipatzen den dokumentazioa 10 eguneko epean bidali behar da, prestakuntza jarduera bukatu eta biharamunetik hasita.

Hiru hilabete baino gehiago irauten duten prestakuntza jardueren kasuan, tarteko bidalketa bat egin daiteke, eskabidearekin eta prestakuntzara bertaratu izanaren frogagiriekin eta eskaturiko beka edo laguntzari buruzko dokumentazioarekin, epe horri dagokionak.

Prestakuntzara bertaratu dela frogatzeko, eredu normalizatuak erabiliko dira.

Zazpi.-Profesionaltasunaren ziurtagiriak lortzera bideraturiko prestakuntza ondokoei jarraikiz egiaztatuko da: Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoa, martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuaren 11.1 artikulua eta profesionaltasunaren ziurtagiriei buruzko araudia.

Prestakuntza profesionaltasunaren ziurtagirien prestakuntza eskaintzari lotuta ez dagoenean, entitate onuradunak bertaratze-ziurtagiri bat emanen dio prestakuntza jarduera bukatu duen parte-hartzaile bakoitzari, eta ekintza egin duela egiaztatzen duen diploma bat, berriz, prestakuntza ebaluazio positiboarekin gainditu duen parte-hartzaile bakoitzari, aipatu errege dekretuaren 11.2 artikuluan azaltzen den moduan. Bi agirietan gutxienez agertu beharrekoak: ekintzaren izena, eman duen zentroa, prestakuntzaren edukiak, prestakuntza emateko modalitatea, zein egunetan garatu den eta jaso diren prestakuntza orduak, ordu horiek bertaratuta edo urruneko modalitatean izan diren zehaztuta, hala denean.

Aurreko lerroaldean aipaturiko ziurtagiriek, gutxienez ere, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren logotipoa erakutsi beharko dute, bai eta martxoaren 12ko TIN/686/2010 Aginduaren V. eranskinean ezarritako elementuak ere, hots, Ministerioaren eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren irudiak. Horiek lehentasunezko tokian jarriko dira, eta ez dira inola ere entitate sustatzaile nahiz antolatzailearen ikurra baino txikiagoak izanen. Betiere jatorrizko proportzioak eta gama kromatikoa errespetatuko dira.

Ziurtagiriak edo diplomak parte-hartzaileei emateko edo igortzeko gehieneko epea bi hilabetekoa da, parte hartu duteneko prestakuntza jarduera bukatu eta biharamunetik aitzina.

Seigarren oinarria.-Lanetik kanpoko praktika profesionalak.

a) Profesionaltasunaren ziurtagiriak lortzera bideraturiko prestakuntza jardueretan parte hartzen duten pertsonek lanetik kanpoko praktika profesionalak egiten ahalko dituzte, martxoaren 18ko TAS 718/2008 Aginduaren 24. artikuluan arautzen diren baldintzetan. Praktika horiek Nafarroako Foru Komunitatean egin beharko dira.

Profesionaltasunaren ziurtagiriak lortzera bideraturiko prestakuntza jarduerei lotuta dauden eta lanetik kanpo egiten diren praktika profesionaletan parte hartzen ahalko dute bai langabeek bai lanean ari direnek.

Horretarako, pertsonak lanetik kanpoko praktika profesionalen hasieran zein lan egoeratan dauden, horren arabera joko dira landuntzat edo langabetzat.

Langabeak bosgarren oinarrian aurreikusten diren beken eta laguntzen onuradunak izaten ahalko dira.

b) Profesionaltasunaren ziurtagiriak lortzera bideraturiko prestakuntza jarduerei lotuta dauden eta lanetik kanpo egiten diren praktika profesionalak egiten ahalko dira prestakuntza jarduera egin bitartean nahiz jarduera hori egin eta gainditu ondoren. Praktikak jarduera bukatu ondoren hastekotan, ez dira 3 hilabetetik gora iraganen jardueraren bukaera eta praktiken hasieraren artean. Hala ere, behar bezala frogaturiko kasuetan eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren baimena izanda, praktikak epe hori iragana hasi ahalko dira.

Profesionaltasunaren ziurtagiriak lortzera bideraturiko prestakuntza jarduerei lotuta dauden eta lanetik kanpo egiten diren praktika profesionaletan, bakarrik egiten ahalko dira profesionaltasunaren ziurtagiri bakoitzean sartutako lantokietako prestakuntza praktikorako moduluari dagozkionak.

Prestakuntza praktikorako modulu hori bakarrik egiten ahalko dute prestakuntza jarduera hori gainditu eta kasuan kasuko profesionaltasunaren ziurtagirian aurreikusten diren prestakuntzako modulu guztiak bete dituztenek. Profesionaltasunaren ziurtagiria lortzeko lantokietako prestakuntza praktikorako modulua nahitaez egin behar denez, profesionaltasunaren ziurtagiriak arautzen dituzten errege dekretuen 5. eta 9. artikuluei jarraikiz, prestakuntza zentro edo entitateak zentro horretan prestakuntza jaso bitartean profesionaltasunaren ziurtagiria betetzen duten pertsonek lanetik kanpoko praktika profesionaletako modulua egin dezaten errazteko konpromisoa hartuko du. Zentro edo entitateak onartuko du modulu hori ez egiteak edo desegoki egiteak profesionaltasunaren ziurtagirien programetan ezarritako baldintzak ez betetzea dakarrela.

Profesionaltasunaren ziurtagiriak lortzera bideraturiko prestakuntza jarduerak, lantokietako prestakuntza praktikorako modulua barne, ziurtagiri horiek arautzen dituen legediari jarraikiz eginen dira. Horrez gain, prestakuntza praktikorako modulua Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ezarritako jarraibideei eta prozedurari jarraikiz eginen da.

Zazpigarren oinarria.-Eskabideak, dokumentazioa eta aurkezteko epea.

Bat. Deialdi honi loturik aurkezten diren diru-laguntza eskabideak elektronikoki beteko dira, entitate eskatzaileek Enplegu Prestakuntzarako Hiruko Fundazioaren Interneteko orrian erabilgarri izanen duten aplikazio informatikoaz baliatuz (http://www.fundaciontripartita.org); horretarako, entitate horiek pertsona fisiko edo juridikoaren ziurtagiri elektroniko bat, legez onarturiko entitate batek emana, eduki beharko dute. Bide hori erabiliz betetzen diren eskabideak modu elektronikoan tramitatuko dira, aipatu den aplikazio informatikoaren bitartez. Eskabidea elektronikoki bete ondoren, eskabidearen paperezko kopia bat aurkeztuko da, epearen barnean, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, eta, horrekin batera, planaren laburpena eta elektronikoki aurkezturiko agirien zerrenda.

Hori hala izanik ere, entitate eskatzaileek aukeran izanen dute Enplegu Prestakuntzarako Hiruko Fundazioaren Interneteko orrian dagoen eskabidea betetzea eta bai eskabidearen bai prestakuntza planaren paperezko bi kopia aurkeztea Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.

Nolanahi ere, honako hauek jakinaraziko dira:

a) Hitzarmenari loturiko eta/edo elkarturiko entitateak, haietako bakoitzak hartu dituen konpromisoak eta kudeatuko dituen zenbatekoak adierazita.

b) Hitzarmena osorik edo horren zati bat gauzatuko duten entitate azpikontratatuak; entitate onuradunari lotuta daudenak, halakorik bada, zein diren adieraziko da.

Eskabideak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipatu erregistro eta bulegoetan ere aurkez daitezke.

Bi.-Eskabideak aurkezteko epea 45 egunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hiru.-Eskabidearekin batera joanen diren agiri eta argibideak.

a) Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-Eskabidea sinatzen duenak pertsona juridiko eskatzailearen izenean jarduteko ahalmena baduela egiaztatzen duen agiria, indarra duen legeriarekin bat.

-Entitatearen identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia, eta pertsona juridiko eskatzailearen izenean jarduten duen pertsonak Nafarroako Enplegu Zerbitzuari ematen dion baimena, datuak Nortasun Datuak Egiaztatzeko Sistemaren bidez egiazta ditzan, apirilaren 28ko 522/2006 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Baimen hori eman ezean, pertsona horrek nortasun agiri nazionalaren fotokopia aurkeztu beharko du.

-Entitate eskatzailearen behar bezala legeztaturiko estatutuen fotokopia.

-Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatu egoeretakoren batean ez dagoela dioen aitorpena (egoera horiek onuradun izatea galaraziko liokete).

-Entitate eskatzaileak garatuko duen prestakuntza plana.

Aurrekoaz gain, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak espedientea ebazteko beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri edo argibide osagarri eskatzen ahalko du.

Ez da beharrezkoa izanen lehendik Nafarroako Enplegu Zerbitzuan zeuden agiriak aurkeztea. Halakoetan, eskatzaileak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 35. artikuluko f) letran ezarritakoari heltzen ahalko dio, baina Etengabeko Prestakuntzaren Atalean zein espediente zenbakirekin tramitatu ziren esan beharko du.

b) Eskabidean datu hauek azalduko dira gutxienez:

-Eskatzailearen izena eta sozietatearen izena.

-Eskaera egiten duen legezko ordezkari baimenduaren identifikazioa eta sinadura.

-Eskatzailearen aitorpena, eskaeran emandako informazioa eta datuak benetakoak direla dioena, eta, hala denean, diru-laguntza ematen duen organoari baimena ematea Foru Ogasunari eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari datuak eskatzeko, eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak beteak dituen jakiteko.

c) Prestakuntza planak martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 16.2 artikuluan aipaturiko informazioa azaldu beharko du gutxienez. Agindu horren bidez diru-laguntza hauek emateko oinarri arautzaileak ezarri ziren.

Zortzigarren oinarria.-Errekerimenduak eta tramitera ez onartzea.

Bat.-Diru-laguntzarako eskabidea aurkeztu ondoren, deialdi honetan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, interesdunei eskatzen ahalko zaie akatsak zuzen ditzatela 10 eguneko epean, errekerimendua jaso eta biharamunetik hasita, behar diren argibideak edo agiriak aurkez ditzaten, eta adieraziko zaie hala egin ezean eskaerari uko egin diotela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin bat.

Hori hala izanik ere, errekerimenduak planeko prestakuntza jardueretakoren bat edo batzuk ukituz gero, ekintza horiek baztertu eginen dira planetik, eta planeko gainerakoa tramitatuko da horretarako behar diren baldintzak eta betebeharrak betetzen badira.

Bi.-Ez dira tramitera onartuko deialdian ezarritako epean aurkezten ez diren eskabideak; horrelakoetan ez da akatsak zuzentzeko aukerarik izanen, eta artxibatu eginen dira.

Bederatzigarren oinarria.-Balorazio irizpideak.

Bat.-Jarraian adierazitako irizpideak hartuko dira kontuan batik bat lanean ari diren langileei hitzarmenen bidez zuzendutako sektorearteko prestakuntza planen balorazio teknikoa egiteko:

c) Plana osatzen duten prestakuntza jarduerei dagokienez:

-Helburuen definizioa.

-Prestakuntza jardueren edukiak. Balorazio handiagoa emanen zaie 4 eta 6 ordu arteko iraupeneko moduluren bat duten prestakuntza jarduerei, arlo hauetakoak badira: informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, laneko arriskuei aurrea hartzea, ingurumenaren arloan sentsibilizatzea, berdintasuna sustatzea eta lanbide orientazioa.

-Aurreikusitako instalazioak, baliabide didaktikoak eta materialak.

-Ikaskuntzaren jarraipena, ebaluazioa eta kontrola egiteko baliabideak.

-Prestakuntza jarduerak egin direla ziurtatzea.

Atal honetako irizpideek balorazio osoaren %40a osatuko dute.

b) Entitate eskatzaileak aurkezturiko plana gauzatzeko gaitasuna duela frogatzen duen agiria, kontuan harturik aurreko esperientziak eta plana burutzeko eskura dituen baliabide pertsonal eta materialak, bertakoak zein kanpokoak.

Atal honetako irizpideek balorazio osoaren %15a osatuko dute.

c) Laugarren oinarriko bigarren atalean aipatu diren lehentasunezko taldeei dagokien parte-hartzaileen kopurua.

Irizpide honek balorazio osoaren %15a osatuko du.

d) Planeko prestakuntza jarduerak egokitzen diren sektorearteko esparruaren beharrekin, lehentasunezko ekintzen zerrendaren arabera. Zerrenda hori Enplegu Prestakuntzarako Hiruko Fundazioaren web orrian argitaratuko da (www.fundaciontripartita.org).

Irizpide honek balorazio osoaren %30a osatuko du.

Batez besteko ponderatua eginen da banaketa honen arabera: %30 lehentasunezko ekintzei eta %10 lehentasunezkoak ez direnei.

Bi.-Balorazio teknikoaren puntuazioaren %50 baino gehiago lortzen duten prestakuntza planak finantzatuko dira.

Hamargarren oinarria.-Organo eskudunak eta laguntzak emateko prozedura.

Bat.-Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bi.-Laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntza Kudeatzeko Atalari dagokio.

Hiru.-Emandako diru-laguntzen jarraipena, kontrola eta likidazioa egiteko eta datu-baseen mantentze eta babes lanetarako, Enplegu Prestakuntzarako Hiruko Fundazioaren edo espedienteen instrukzioan haren ordez aritzen den organoaren laguntza teknikoa egonen da.

Laugarrena.-Prestakuntza planaren balorazioaren emaitzak ikusita eta diru-laguntza zehaztuta, deialdi honen bigarren oinarrian xedaturikoa aplikatzearen ondorioz, eta espedientea eta aginduzkoak diren txostenak ikusi ondoren, instrukzio organoak ebazpen proposamen arrazoitua eta izenpetu beharreko hitzarmenaren proposamena eginen ditu (deialdi honetako lehen oinarrian aipaturiko arloak arautuko ditu, gutxienez).

Instrukzio organoak aurkezturiko ebazpen proposamena ikusirik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak espedientearen gaineko ebazpena emanen du.

Bost.-Prozedura ebatzi eta jakinarazteko epea lau hilabetekoa izanen da gehienez, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita. Epe hori ebazpenik eman gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ebazpena entitate onuradunari jakinaraziko dio hamar eguneko epean, ebazpena eman eta biharamunetik hasita.

Sei.-Laguntza emateko ebazpenak berekin izanen du Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak eta entitate onuradunek sinatu beharreko hitzarmena, eduki aldetik lehenbiziko oinarrian ezarritakoari eta prestakuntza planari lotu beharko zaiona.

Zazpi.-Eskabideen gaineko ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Zortzi.-Hasiera batean onarturiko prestakuntza jarduerak, azken zehaztapenari dagokionez, ez dira itxiak. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak haien ordez lehentasun bereko edo handiagoko ekintzak ezartzen ahalko ditu, lehentasunezko taldeen partaidetza portzentajeari eutsiz. Ordezpen hori lortzeko, entitate onuradunak idatziz egin beharko du eskaera, ordezpenerako arrazoiak emanez. Horrekin batera, ordeztu beharreko prestakuntza jarduera bakoitzeko beste fitxa bat aurkeztuko da, kasuan kasuko edukiarekin. Nafarroako Enplegu Zerbitzuan aurkeztuko da, hasiera batean onarturiko diru-laguntza handitu gabe. Emandako ekintzetan zerbait ordezteko, hamaseigarren oinarrian ageri den Jarraipenerako Batzorde Mistoaren erabakia beharko da.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak eskatzen diren ordezpenei buruzko ebazpena emanen du, gehienez ere 15 eguneko epean, eskatzen direnetik hasita. Aipatu epea organo emaileak ezer ere adierazi gabe bukatzen bada, baimena emantzat joko da.

Hamaikagarren oinarria.-Entitate onuradunen betebeharrak.

Oinarri hauetan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako betebeharrak galarazi gabe, entitate onuradunek honako betebehar hauek dituzte:

Bat.-Prestakuntza planeko ekintzetan parte hartzen dutenentzat doakotasuna egon beharra errespetatzea.

Bi.-Diru-laguntzaren sarrera eta prestakuntza jardueren exekuzio gastuak kontabilitateko kontu bereizietan edo berariazko epigrafe batean identifikatzea, guztietan "enplegurako prestakuntza" erreferentzia jarrita.

Hiru.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta enplegurako lanbide-heziketako azpisistema arautzen duen martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuaren 38. artikuluan ezarritako kontrol organoek sustaturiko prestakuntza jarduerak ebaluatu, kontrolatu eta jarraitzeko eginkizunetan modu aktiboan laguntzea, eskatzen diren datuak eta informazioa emanez.

Horretarako, prestakuntza plana abian jarri, gauzatu eta justifikatzeko prozesuari buruzko dokumentazioa eta informazioa zentroan gorde beharko da eskumena duten administrazioen ikuskapen eta auditoriaren eskura, lau urteko epean, onuradunak justifikazioa aurkezteko ezarritako epea bukatzen denetik hasita.

Lau.-Diruz lagundutako jarduerak finantzaketa publikoa izan duela agerraraztea. Entitate onuradunak bere informazio, argitalpen, material didaktiko eta egiaztagiri guztietan Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren logotipoa erakutsi beharko du gutxienez; horrekin batera, martxoaren 12ko TIN/687/2010 Aginduaren V. eranskinean ezarritako elementuak agertuko dira (Ministerioko eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren irudiak). Horiek guztiak lehentasunezko tokian jarriko dira, eta ez dira inola ere entitate sustatzaile nahiz antolatzailearen ikurra baino txikiagoak izanen. Betiere jatorrizko proportzioak eta gama kromatikoa errespetatuko dira.

Onuraduna ez da aipatu diren betebeharretatik salbuetsita egonen, prestakuntza jardueren garapenean hirugarren pertsona fisiko edo juridikoekin kontratazioa egiten bada osorik edo partzialki.

Hamabigarren oinarria.-Prestakuntza jarduera gauzatzea eta haren hasiera jakinaraztea.

Bat.-Onuradunak prestakuntza plana gauzatuko du martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan eta deialdi honetan ezarritakoa kontuan hartuta.

Bi-Prestakuntza taldea/ekintza hasi baino bi egun natural lehenago gutxienez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari jakinarazi behar zaio non, zer egunetan eta zer ordutan eginen den. Jakinarazpen horretarako S-10 eredua erabiliko da; Enplegu Prestakuntzarako Hiruko Fundazioaren web orrian dago (www.fundaciontripartita.org). Jakinarazpena egin ondotik, aldaketa edo bertan behera gelditzea Nafarroako Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio S-10 eredua erabiliz, taldea/ekintza hasteko data baino lehenago, salbu eta toki, egun nahiz ordutegi aldaketa edo etetea eta berriz hastea eragin duten arrazoiak justifikatuak eta garaiz aurreikusi ezinak badira, edo taldea/ekintza gauzatzen ari dela gertatzen bada.

Kasu horietan, onuradunak aldaketaren berri eman beharko du, gorabehera hori izan dela jakin eta berehala.

Aipatu diren epeetan jakinarazten ez bada, taldea/ekintza "ez egintzat" joko da, salbu eta gertatu bada ezinbesteko arrazoiengatik, behar bezala frogaturik eta gorabehera horiek gertatzean jakinarazirik.

Halaber, prestakuntza jarduera edo taldea hasi eta gehienez ere hirugarren eskola egunera bitarte, hori barne, Nafarroako Enplegu Zerbitzura parte-hartzaileen zerrenda igorri beharko da. Horretarako S-20 eredua erabiliko da, web orri horretan eskuratzen ahalko dena. Hirugarren eskola egunera bitarte emandako orduak prestakuntza jardueraren orduen %25 baino gehiago badira, dokumentazio hori bidali beharko da prestakuntzaren %25 hori eman baino lehen. Dokumentazioa bidaltzea ontzat emanen da ehuneko hori gainditzen den eskola egunera bitarte egiten bada.

Jakinarazpen horietan azalduko da langileek prestakuntzaren hasieran zer lan egoera duten, hau da, lanean ari diren ala langabeak diren. Zerrenda horren kopia kontrol organoen esku utzi beharko da egun horretatik aitzina.

Parte-hartzaileen zerrenda horretan zilegi da aurreikusiak baino gehiago izatea, ikastaroaren hasieran gerta litezkeen bajak ordezteko. Ordezpen hori prestakuntza jardueraren iraupenaren %25era iritsi baino lehen eginez gero, onartu eginen da.

S-10 eta S-20ko jakinarazpen horiek kudeaketarako programaren bitartez eginen zaizkio Enplegu Prestakuntzarako Hiruko Fundazioari, transmisiorako behar diren segurtasun betebeharrak betez; onuradunak laguntza onartzen duen egunetik aitzina hasten diren talde edo ekintza guztiei buruzkoak izanen dira jakinarazpenak. Ezin bada aplikazioa erabili, jakinarazpen horiek Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren erregistroen bidez egin beharko dira, edo bestela, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro eta bulegoen bidez.

Hamahirugarren oinarria.-Kostuak frogatzeko jarraibideak eta likidazioa.

Bat.-Kostuak frogatzeko eta diru-laguntzak likidatzeko, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 14. eta 15. artikuluetan ezarritakoari jarraituko zaio. Agindu horren bidez diru-laguntza hauek emateko oinarri arautzaileak ezarri ziren.

Entitate onuradunak gehienez ere hiru hilabeteko epean aurkeztu beharko ditu diru-laguntzaren frogagiriak, prestakuntza plana bukatu eta biharamunetik hasita.

Diru-laguntzen frogagiriak tramitatzeko eta horien egiaztapen tekniko-ekonomikoa egiteko organo eskuduna Nafarroako Enplegu Zerbitzua izanen da.

Oinarri honetan aurreikusitako justifikazioa Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusiaren Kostuen jarraipen eta justifikaziorako jarraibidearen arabera eginen da.

Bi.-Aurreko atalean aurreikusitako ondorioetarako, onuradunak justifikazio kontu bat aurkeztuko du Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, ezarritako baldintzak bete dituela eta diru-laguntza emateko ebazpenean ageri ziren helburuak lortu dituela frogatzeko.

Hiru.-Justifikazio kontua gastuen frogagirien bidez aurkezten denean, onuradunak ondoko agiriak aurkeztu beharko ditu inprimaki normalizatua erabiliz:

a) Diru-laguntza ematerakoan ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzeko jarduketa memoria, egindako jarduerak eta lorturiko emaitzak azalduko dituena. Memoria osatuko dute prestakuntza plana bukatu izanaren ziurtagiriak, prestakuntza jarduera bakoitzeko, eta egindako ebaluazio ekintzek.

b) Prestakuntza jardueren kostua frogatzeko memoria ekonomikoa, honakoak bilduko dituena:

1. Prestakuntza egitean izan diren eta diruz laguntzen ahal diren gastuen zerrenda sailkatua.

2. Diruz lagundutako prestakuntza jardueren kostuak frogatzeko agiriak.

Horri dagokionez, kostuak fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera duten agirien bidez frogatuko dira edo aurreko letrako gastuetarako administrazio eragina dutenen bidez eta, gainera, ordainketa frogatzen duten agirien bidez, alegia, banku-agirien edo ordainketen benetakotasuna frogatzen duten bestelako agirien bidez.

Fakturetan zerbitzuak edo kontzeptuak zehatz azalduko dira. Zuzeneko kostuen frogagirien kasuan, fakturaturiko kostuak zein espedienteri egozten zaizkion, horren zenbakia jarri beharko da. Onuradunak datu hori azaltzeko zigilua jar dezake fakturaren jatorrizkoan, hornitzaileak faktura ematean jarri ez badu.

Atal honetan aipaturiko dokumentazioak jatorrizkoa edo kopia konpultsatua izan behar du, eta beharrezkoa bada, aurreko atalean aipatzen den zigilua jarriko da lehenbizi.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedaturikoa betez, eskatzaileak bertan ezarritakoa bete duela ulertuko da modu arrazoituan frogatzen duenean hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu duela, kontuan harturik egin beharreko prestakuntza ekimenak eta horiek zein arlotan garatzen diren, Enplegua Hobetu eta Handitzeari buruzko abenduaren 29ko 43/2006 Legearen bosgarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedaturikoarekin bat. Justifikaziorako beste bide batzuk erabili ahal izatea galarazi gabe, aurrekoa jarraian adierazitako aukeraren baten bidez frogatu ahalko da:

a) Gutxienez hiru eskaintza eskatu eta jasotako proposamenetatik onena hautatu izana, salbu eta, diruz lagun daitezkeen gastuen ezaugarri bereziengatik, ez badago merkatuan hura hornitu edo ematen duten entitate kopuru nahikoa, edo gastua diru-laguntzarako eskaera egin aurretik egina bada. Entitateak justifikaziorako txostena aurkeztu beharko du adjudikazioa eskaintza merkeenari egiten ez zaionean.

b) Merkatuan dauden pareko operazio errealen prezioen metodoa: merkataritzako trafikoan balio duen euskarriko agiriak aurkeztuz frogatu beharko da merkatuan pareko eta antzeko eragiketak daudela, diru-laguntzaren xede den eragiketaren ekonomia eta eragimena agerian uzten dutenak.

c) Garai bereko aurrekontuen deflaktazio metodoa: onuradunak antzeko operazio alderagarrien egungo aurrekontuak aurkeztu ahal izanen ditu, kontratazioa egin zenetik alderdi hau frogatu bitarte izandako KPIren gorabeherarekin zuzenduta (deflaktatuta), agerian utziko dutenak kontratazioa eragimenez eta ekonomiaz egin zela.

3. Jaso arren erabili ez den diru-laguntza zatia Nafarroako Enplegu Zerbitzuari itzuli izanaren frogagiria eta, hala denean, aplikatu ez diren etekin finantzarioena.

4. Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten bestelako diru-sarreren zerrenda zehatza, zenbatekoa eta haren jatorria adierazita, halakorik bada.

Lau.-Onuradunak auditorearen txostenaren bidez aurkezten duenean justifikazio kontua, aurreko atalean aurreikusitako dokumentazioa aurkeztu beharko du, oinarri honetako hiru.b).2 atalean aipatzen dena izan ezik (diruz lagundutako prestakuntza jardueren kostuak frogatzen dituzten agiriak).

Onuradunak izendatuko du auditorea. Hori Kontu-auditoreen Erregistro Ofizialean jardunean dagoela agertu beharko da, proposatzen zaizkion jardun eta gainbegiratze arauak bete beharko ditu, eta bere txostena ebazpen honen IV. eranskineko ereduan ageri diren edukiari eta esparruari buruzkoa izanen da.

Diru-laguntza kontzeptu horrengatik egozten ahal zaion gastua ezin izanen da emandako diru-laguntzaren %5 baino gehiago izan.

Bost.-Halaber, prestakuntzaren kalitatea ebaluatu eta kontrolatzeko jarduketei buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko da, deialdi honetako hamabigarren oinarrian aipaturiko moduan.

Onuradunak emandako diru-laguntzaren zenbatekoaren %5a bitarte erabili beharko du xede honetarako, eta gastu horren justifikazioa gastuen jarraipen eta justifikaziorako jarraibideetan ezartzen den agiri normalizatuaren bitartez eginen da.

Sei.-Oinarri honetan aipatzen diren frogagiriak aurkeztu ez, edo aurkezturikoak aski ez badira emandako diru-laguntza behar bezala justifikatzeko, organo eskudunak antzemandako akatsen berri emanen die onuradunei, errekerimendua jasotzen denetik 15 eguneko epean zuzen ditzaten.

Antzemandako akatsak zuzentzeko aurkezten den dokumentazioa aztertu ondoren, hura aski ez bada emandako diru-laguntza behar bezala justifikatu dela ondorioztatzeko, edo emandako epean zuzenketa agiririk aurkezten ez bada, laguntza emateaz arduratzen den organoak diru-laguntzaren zenbatekoa doituko du behar den ebazpenaren bidez.

Hamalaugarren oinarria.-Prestakuntzaren kontrola, ebaluazioa eta jarraipena egiteko plana.

Bat.-Martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren V. kapituluan ezarritakoa deusetan galarazi gabe, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, bere eskumenen barnean, arau honen bidez finantzaturiko ekintzak ebaluatu, kontrolatu eta jarraitzeko eginkizunak egiten ahalko ditu. Horretarako, entitate onuradunei edozein agiri eskatu eta/edo kanpoko auditoria egiten ahalko die, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren arabera, eginkizun horiek burutzeko bidezko bada.

Era berean, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak prestakuntza guztiaren kanpoko ebaluazioa egiten ahalko du, enplegurako lanbide-heziketako azpisistema hobetzeko asmoz.

Bi.-Entitate onuradunak, plana bukatu izanaren ziurtagiriarekin batera, prestakuntzaren kalitatea ebaluatu eta kontrolatzeko jarduketei buruzko dokumentazioa aurkeztuko du, martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuaren 37.4 artikuluan eta martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 33.5 artikuluan aipaturiko moduan. Ebaluazio eta kontrol jarduketa horiek prestakuntza taldeen gutxienez ere %5aren lagin batean oinarrituta egon beharko dira. Prestakuntza planeko lehentasunezko talde guztiei eta ematen diren modalitate guztiei dagozkien prestakuntza jardueretako taldeak jaso beharko ditu laginak.

Jarduketa horiek honako hauek izan daitezke:

Kontrol jarduketak:

a) Alderdi hauei dagokienez, denbora errealean prestakuntza modu egokian ematen dela egiaztatzea: lokalak, irakasleak, ordutegia, programaren egokitasuna, etab.

b) Prestakuntza zentroek prestakuntza-hitzarmenari buruzko betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duten agirien egiaztapena: baimendutako azpikontratazioak badirela, bertaratzearen kontrola, prestakuntzaren doakotasuna eta abar.

c) Nafarroako Enplegu Zerbitzuan egin behar diren tramiteak eta egin behar zaizkion komunikazioak betetzen diren egiaztatzeko barne-kontroleko bisitak, prestakuntza plana antolatzen edo kudeatzen den bulegoetara.

d) Aurrekoen osagarri den beste edozein jarduketa, bestelako bitartekoak erabiliz: telefonozko errekerimenduak, zirkularrak bidaltzea edo bestelako baliabideak.

Ebaluazio jarduketak:

a) Parte-hartzaileek prestakuntza jarduera bakoitzaren bukaeran prestakuntza jardueren kalitateari buruz bete behar duten galde-sorten azterketa eta ustiapena.

b) Prestakuntza jardueren kalitatea ebaluatzeko egokia den beste edozein jarduketa egiten ahalko da.

Hiru.-Ebaluazio eta kontroleko memoria.

Hamahirugarren oinarrian ezarritako justifikazio-jarduketako memoriari dagokionez, honako hauek eduki beharko dituen emaitzen txosten bat aurkeztuko da:

Ebaluazioaren eta kontrolaren arloan egindako jarduketen deskribapena.

Jarduketak burutzeko beharrezkoak izan diren giza baliabideen eta baliabide material eta teknikoen zerrenda.

Halaber, emaitzen txostenean aurkezten ahalko dira egindako ebaluazio eta kontrol jarduketetan ateratako ondorio nagusiak eta egiteko gomendioak.

Lau.-Parte-hartzaileek prestakuntza jardueren kalitatea ebaluatuko dute. Ebaluazio hori eginen da "kalitatea ebaluatzeko galde-sortaren" bidez, eredu normalizatuaren araberakoa izanen dena. Hori martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 33.4 artikuluan aipatzen da, eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak 2009ko apirilaren 27an emandako Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Entitate onuradunek, gutxienez, honako ebaluazio jarduketa hauek egin beharko dituzte:

a) Ikasleen galde-sortak banatzea, jasotzea eta gordetzea.

b) Betetako galde-sorta guztiak grabatzea.

c) Galde-sortako galdera bakoitza tabulatzea.

Ebaluazio horiek entitate onuradunentzat duten balioa ukatu gabe, entitateek, ebaluazio eta kontroleko memoriaren esparruan, parte-hartzaileen galde-sorta guztien grabazioa eta tabulazioa gehitu beharko dute, egin diren prestakuntza jardueren kalitatea aztertu ahal izateko. Galde-sortan jasotako galdera bakoitzaren tabulazioa plan bakoitzeko prestakuntza jarduerak antolatzen diren talde bakoitzeko bana aurkeztuko da, eta plan osoari buruzko beste bat ere bai. Grabazio eta tabulazio hori dituen fitxategiaren edo fitxategien kopia euskarri informatikoan bidaliko da.

Galde-sortako datuen ustiapena ere aurkez daiteke, non azalduko baitira lorturiko emaitza nagusiak eta atera diren ondorioak.

Hamabosgarren oinarria.-Diru-laguntzaren ordainketa.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak behar den ebazpena emandakoan eta entitate onuradunak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak dituela egiaztatu ondoren, diru-laguntzaren %100erainoko aurrerakina ematen ahalko da, onuraduna titularra duen kontu korrontera, onuradunak jakinarazitakora, eginiko bankuko transferentzia bidez.

Aurrerakina ordaintzeko beharrezkoa izanen da entitateek aurrerakin hori eskatu eta arrazoitzea, diru-laguntzarako eskabidearekin batera.

Hamaseigarren oinarria.-Jarraipenerako Batzorde Mistoa.

Bat.-Garatu beharreko prestakuntza planean sarturiko prestakuntza jarduerak zabaldu, ebaluatu eta haien jarraipena egiteko eta hura interpretatzean sor litezkeen zalantzak argitzeko, hitzarmen bakoitzean Jarraipenerako Batzorde Misto bat izendatuko da, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak hautaturiko hiru kidek eta hitzarmena izenpetu duen entitate onuradunak hautaturiko hiru kidek osatuko dutena.

Bi.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak izendaturiko kide bat izanen da batzorde horretako buru.

Hiru.-Jarraipenerako Batzorde Mistoa gutxienez ere sei hilabetean behin bilduko da eta, modu berezian, aldeetariko edozeinek eskatzen duenean. Bilera hauen berri emanen zaio Enplegu Prestakuntzarako Hiruko Fundazioari.

Lau.-Batzorde horrek eginkizun hauek izanen ditu:

a) Prestakuntza planaren garapena aztertu eta baloratzea.

b) Hala bada, onetsiriko prestakuntza planen aldaketak onestea, kontu tekniko edo formalak badira. Aldaketak eragina badu prestakuntza jarduera bakoitzean parte hartu behar zuten parte-hartzaileen kopuruan, aldaketa hori lehentasun bereko edo handiagoko talde bateko prestakuntza jardueren artean egiten ahalko da bakarrik, eta lehentasunezko taldeen parte-hartzearen ehunekoari eutsi beharko zaio.

Dena dela, erabaki horiek hartzeko, alde bakoitzeko kideen gehiengoa beharko da.

c) Prestakuntza jarduerak burutu eta ebaluatzean lorturiko emaitzak aztertzea.

Hamazazpigarren oinarria.-Azpikontratazioa.

Bat.-Entitate onuradunak osorik edo hein batean, behingoz bakarrik eta oinarri hauetan ezarri bezala, prestakuntza jarduera azpikontratatzen ahalko du. Onuradunak ezin izanen du azpikontratu bidez egin diruz lagundutako prestakuntza emateko irakasleen kontratazioa.

Onuradunak bere baliabideak izan beharko ditu prestakuntza planaren programazio eta koordinazio eginkizunetarako eta, betiere, diruz laguntzen den jarduera gauzatzeko erantzukizun guztia hartuko du administrazio publikoaren aurrean. Hala hark nola azpikontratistak ziurtatu beharko dute jarraipen eta kontrol organismoen eginkizunak egoki betetzen direla.

Behin ere ez da azpikontraturik eginen beste batzuekin, jardueraren kostua handituz gero eta haren edukiari baliorik erantsi ezik.

Bi.-Azpikontratazioa onuradunari loturiko entitateekin egiten bada, ondoko egoera hauek gertatu beharko dira:

-Kontratazioa merkatuko baldintza normalen pean egitea.

-Aldez aurretik organo emailearen baimena eskuratzea.

Hiru.-Hirugarrenekin itundutako jarduera diru-laguntzaren %20 baino handiagoa denean eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, kontratua agiri idatzi baten bidez formalizatu beharko da eta organo emaileak aldez aurretik baimendu beharko du. Ezin izanen da, inolaz ere, kontratu bat zatikatu haren zenbatekoa gutxitzeko eta baldintza hori betetzea saihesteko.

Lau.-Oinarri honen bigarren eta hirugarren ataletan aipaturiko organo emaileak aldez aurretik eman beharreko baimenari dagokionez, espresuki eman ahal izanen da diru-laguntza emateko ebazpenaren bidez edo, hala bada, prestakuntza jarduera egiteko sinaturiko hitzarmenaren bidez, edo baimena eskatzen den egunetik hurrengo 15 eguneko epean igorritako ebazpenaren bidez. Aipatu epea organo emaileak ezer ere adierazi gabe bukatzen bada, baimena emantzat joko da.

Bost.-Edonola ere, onuradunei eta kontratistei aplikatzekoak izanen dira Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. eta 28.3 artikuluetan jasotzen diren mugak eta betebeharrak.

Hemeretzigarren oinarria.-Ez-betetzeak eta diru-laguntzen itzulketak.

Bat.-Deialdi honetan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako beharkizunak eta emate-ebazpenean eta dagokion hitzarmenean ezarritako baldintzak ez betetzeak diru-laguntza osorik edo hein batean kobratzeko eskubidea galtzea ekarriko du, edo, aldez aurretik bidezko den itzulketa-prozeduraren ondoren, jasotako diru-laguntza osorik edo hein batean itzultzea, ondoriozko berandutza-interesekin batera (ordainketa agindu eta itzulketa bidezkoa dela erabakitzen denera bitartekoak).

Bi.-Aurreko atalean aipaturiko ez-betetzeen maila honako irizpide hauen arabera zehaztuko da:

a) Ez-betetzea erabatekoa bada:

Diru-laguntza eman zen helburuei dagokienez edo justifikazioaren betebeharrari dagokionez ez-betetzea erabatekoa bada, emandako diru-laguntzaren %100 itzuli beharko da. Ez-betetzea erabatekotzat hartuko da, baldin eta diruz lagundutako jardueran ez bada helburuen %35 bete, honela neurturik: prestakuntza-orduen kopurua bider prestaturiko ikasle kopurua.

b) Ez-betetzea hein batekoa bada:

Diru-laguntza eman zen helburuei dagokienez edo justifikazioaren betebeharrari dagokionez ez-betetzea hein batekoa bada, emandako diru-laguntza hein batean itzuli beharko da. Aurreko lerroaldean aipaturiko adierazlea %35etik %100era bitarte bete bada, diru-laguntzari ez-betetzearen portzentaje hori kenduko zaio, betiere gastuak behar bezala justifikatu badira.

Hiru.-Aurreko lehenengo puntuan dirua itzultzeko aurreikusitako kasuren bat gertatu dela jakitean ofizioz hasiko da dirua itzultzeko prozedura, ezarritako prozedurarekin bat eta, bidezko bada, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedaturikoarekin bat.

Lau.-Atal honetan ezarritako itzuli beharrak ez du galarazten Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean "diru-laguntzen arloko arau-hauste eta zehapen administratiboei" buruz ezarritakoa.

Hemeretzigarren oinarria.-Diru-laguntzaren bateraezintasuna.

Onuradunek diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzen dituzten beste diru-laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuk hartu badituzte, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharko diote, harturiko funtsen aplikazioa frogatu baino lehen. Diru-sarrera horiek bateraezinak dira xede bereko diru-laguntzarekin. Beraz, harturiko zenbatekoan gutxituko da.

Hogeigarren oinarria.-Datuen babesa.

1. Entitate eskatzaileek eta entitate onuradunek jakinarazpenetan ematen duten informazioa datuak babesteari buruz indarra duen araudiaren mende egonen da.

2. Entitate eskatzaile, onuradun eta parte-hartzaileen identifikazio datuak fitxategi informatikoetan sartuko dira, bidezkoak diren ondorioetarako, eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan oro har ezartzen diren eskubideez baliatzen ahalko dira interesdunak.

Hogeita batgarren oinarria.-Aplikatu beharreko arauak.

Bat.-Oinarri hauetan aipatzen den deialdian parte hartzeak berarekin dakar oinarriak oso-osorik eta bete-betean onartzea.

Bi.-Oinarri hauetan ezarri ez den guztia ondokoei lotuko zaie: martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduari, martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuari, Diru-laguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legeari, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua), martxoaren 12ko TIN/687/2010 Aginduari eta aplikatu beharreko gainerako araudiari.

Hogeita bigarren oinarria.-Epeak kontatzeko modua.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen VI. tituluko I. kapituluarekin bat, deialdi honetan adierazitako epe guztiak luzaezinak dira, eta egun baliodunek osatuak, non ez den kontrakoa xedatzen espresuki.

Hogeita hirugarren oinarria.-Prestakuntza zentroen eta entitateen erregistroak.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren 2009ko martxoaren 17ko Ebazpenari jarraikiz, batik bat lanean ari diren langileei zuzendutako planen prestakuntza jarduerak ematen dituzten prestakuntza-zentroak edo entitateak, Estatuko Prestakuntza Zentro eta Entitateen Erregistroan inskribatuta ez badaude, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren lehen xedapen iragankorrarekin bat, aipaturiko inskripzioa egitetik salbuetsiak egonen dira administrazio eskudunak kasuan kasuko inskripzioaren eta egiaztapenaren araudia argitaratu arte.

Hogeita laugarren oinarria.-Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedaturikoarekin bat, Prestakuntza Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak Nafarroako enpleguaren atarian (www.empleo.navarra.es), eta bertan adieraziko dira deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta diru-laguntzaren xedea.

II. ERANSKINA

Parte hartzeko eskaera. 2012ko Prestakuntza Planen hitzarmenak

Espedientearen zenbakia: ............................

Prestakuntza plana eskatzen duen entitatea: ....................................

Prestakuntza jarduera (izena eta zenbakia): ......................................

PARTE-HARTZAILEAREN DATUAK:

1. deitura: ................................................ 2. deitura: .............................................

Izena: .....................................................................................................................

IFZ: .................... Gizarte Segurantzako inskripzio-zenbakia: ......./.......................

Helbidea: ........................................ Herria: ................................... P.K.: ...............

Telefonoak: Sakelakoa: ........... Finkoa: .......... Posta elektronikoa: .......................

Jaioteguna: .................... Adina: ......... Sexua: ...... Desgaitasuna: BAI [ ] EZ [ ]

Jaiotako herrialdea: .................................

IKASKETAK

[ ] Titulaziorik ez

[ ] DBH/Eskola

graduduna

[ ] Batxilergoa

[ ] LH-I/Erdi Mailako Zikloa

[ ] LH-II/Goi-mailako Zikloa

[ ] Bestelako titulazioa (zehaztu)

[ ] Diploma

(Unibertsitateko 1. zikloa)

[ ] Lizentzia

(Unibertsitateko 2. zikloa)

[ ] Doktoretza

ARLO

FUNTZIONALA

(lanean ari

direnak soilik)

[ ] Zuzendaritza

[ ] Administraritza

[ ] Merkataritza

[ ] Mantentze-lanak

[ ] Produkzioa

KATEGORIA


(lanean ari

direnak soilik)

[ ] Zuzendaritzako

kidea

[ ] Erdi mailako

karguduna

[ ] Teknikaria

[ ] Langile kualifikatua

[ ] Kualifikazio txikiko langilea (6, 7, 9 eta 10 kotizazio-taldeak)

TALDEA:

[ ] Lanean ari da. Kodea adierazi (1): ...............

[ ] Langabea

EGUN ZEIN ENTITATETAN ARITZEN DEN:

ETE (2) [ ] EZ ETE [ ] SEKTOREA/HITZARMENA ..........................................

Sozietate-izena: ................................................................... IFK: ..........................

Lantokiko helbidea: ................................................................................................

Telefonoa: ...................... Herria: ................................................. P.K.: .................

Behean sinatzen duenak adierazten du, deialdi honi dagokionez, ez dela parte hartzen ari eskaturiko prestakuntza jardueraren antzekoa den beste batean.

Era berean, eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzeko gainerako arauetan xedaturikoaren ondorioetarako, baimena ematen du Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, prestakuntza planaren entitate eskatzaileek eta haren zentro laguntzaileek agiri honetan agertzen diren datu pertsonalak erabiltzeko eta tratamendu informatikoa egiteko, jasotako prestakuntzaren jarraipen, kontrol eta ebaluazioaren ondorioetarako.

Langilearen sinadura:

Eguna: .................................................

Edozein datu ez betetzeak ikaslea ikastarotik kanpo geratzea ekarriko du.

(1) Kodeen zerrenda: AO araubide orokorra, ALF aldizkako langile finkoak lanik gabeko aldietan, EE enplegu erregulazioa lanik gabeko aldietan, NEK nekazarien araubide berezia, AU autonomoen araubide berezia, AP administrazio publikoa, EL etxeko langilea, PL prestakuntza aldian langabeziara pasatzen diren langileak, LHB Langileen Estatutuko 2. artikuluan aipaturiko lan harreman berezietako langileak, GSHB Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezia duten langileak, ALF aldizkako langile finkoak lanik gabeko aldietan, IL Itsasoko Araubide Bereziko langileak, LE Lanbide elkargoa.

ETEtzat hartuko dira Batzordeak abuztuaren 6an emandako 800/2008 EE Erregelamenduaren I. eranskinean ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten enpresa guztiak. Erregelamendu horren bidez, merkatu bateratuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria batzuk finkatu ziren, Itunaren 87. eta 88. artikuluak aplikatuz (Kategorien arabera salbuesteko erregelamendu orokorra; 2008ko abuztuaren 9ko EBAO, 214 zk.).

Legezko abisua.

1. Prestakuntza ikastaro baterako eskabidearekin batera aurkezturiko datu pertsonalak Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta eskainitako ikastaroak eman behar dituzten entitateek tratatuko dituzte, ikastaroak antolatu eta eman ahal izateko.

2. Lehen aipatu eskabidea aurkeztean, interesdunak baimena ematen du haren datu pertsonalak hirugarrenei emateko, bakar-bakarrik estatistika, txosten, azterlan edo irizpenak egiteko, zuzenean loturik badaude Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eskumen eta helburuekin, bereziki Enplegu Behatokiari dagozkien horiekin.

3. Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideaz baliatzeko Nafarroako Enplegu Zerbitzura jo beharko da (Arcadio María Larraona, 1, 31008 Iruña), hura baita eskabidearekin batera emandako datu pertsonalak tratatzeko ardura duen erakunde autonomoa.

4. Edonola ere, datu pertsonalak tratatu eta ematerakoan Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako araubideari jarraikiz jokatuko da.

III. ERANSKINA

Batik bat lanean ari diren langileentzat diren sektorearteko
prestakuntza planetan aurreikusitako prestakuntza jardueretako
parte-hartzaileek bekak eta laguntzak jasotzeko eskaera.
2012 deialdia

Behean sinatzen duenak ............................., NAN ......................, helbidea ............................................................, posta kodea ............., herria ................, probintzia .............................., harremanetarako telefonoa ........................, langabea eta .............(e)ko Enplegu Agentzian inskribatua, eskaeraren eguna ........./ ......./ .........

Adierazten du:

........./ ......./ ......... (e)ko datan, ................ zenbakiko eta ............................................................................................................................... izeneko prestakuntza jarduera hasi duela; ............... zenbakiko taldea, ordutegia ........................, ikastetxea ......................., helbidea ........................

Prestakuntza planean sartua espediente zenbaki honekin: CVN2012.......

Enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistema arautzen duen martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretua hein batean garatzen duen martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan ezarritakoarekin bat.

ESKATURIKO LAGUNTZA

[bidezkoa(k) d(ir)ena(k) adierazi]

AURKEZTURIKO AGIRIAK

[adierazi dago(z)kion laukitxoa(k)]

[ ] Hiri-garraio publikoa

[ ] Enplegu eskariaren txartelaren fotokopia

[ ] Hiriarteko garraio publikoa

[ ] Enplegu eskariaren txartelaren fotokopia

[ ] Garraio txartela

[ ] Garraioa: norberaren ibilgailua

[ ] Enplegu eskariaren txartelaren fotokopia

[ ] Mantenua

[ ] Enplegu eskariaren txartelaren fotokopia

[ ] Ostatua eta mantenua

[ ] Enplegu eskariaren txartelaren fotokopia

[ ] Errentamendu-kontratua

[ ] Ostatuko faktura

[ ] Bestelako bidea

[ ] Familia eta lana bateratzea

[ ] Enplegu eskariaren txartelaren fotokopia

[ ] Familia-liburuaren fotokopia konpultsatua

[ ] Bizikidetasun ziurtagiria

[ ] Mendekotasun ziurtagiria

[ ] Familia unitateko kide guztien diru-sarrerak frogatzea, ondokoen bidez:

[ ] Familia unitateko kide guztien azken
errenta aitorpena

[ ] Lanean ari diren familia unitateko kideen
azken bi nominak (eskatzailearenak
izan ezik)

[ ] Langabezian dauden familia unitateko
kideen lan-bizitza (eskatzailearena izan
ezik) eta, kasua bada, edozein prestazio
edo diru-sarrera jasotzen dela frogatzen
duen agiria

[ ] Familia unitatean bestelako prestazio edo diru-sarrerarik jasotzen ez delako aitorpena

[ ] Martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 25. artikuluan aurreikusitako beka

[ ] Enplegu eskariaren txartelaren fotokopia

[ ] IMSERSOk edo autonomia erkidegoko zerbitzu egokiak luzaturiko ziurtagiria, bertan minusbaliotasunaren portzentajea adieraziz (%33koa gutxienez)

[ ] Ezintasunak Baloratzeko Gizarte Segurantzako Taldearen ebazpena, bertan ezintasun iraunkor osoa onartuz

Bankuko datuak.

Eskaturiko laguntza/beka transferentzia bidez emateko, onuraduna titular duen kontu korrontearen bankuko datuak ziurtatu dira:

-- -- -- --

-- -- -- --

-- --

-- -- -- -- -- -- -- -- -- --

Entitatea

Bulegoa

K.D.

Kontu zenbakia

ADIERAZTEN DUT, eskabide honetan ageri diren datuak benetakoak direla, eta hemendik aitzina horietan aldaketaren bat izaten bada Nafarroako Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharraren berri badudala.

.................(e)n, 2011ko .............aren ..............(e)an

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedaturikoaren ondorioetarako, behean sinatzen duenak baimena ematen du eskaturiko beka edo laguntzaren xedeko prestakuntza jarduerarako eskabidean eta beste agiri normalizatu batzuetan azaltzen diren datu pertsonalen tratamendua egiteko (horren barnean sartzen da entitate onuradunak horiek bildu eta bidezko baliabideak erabiliz -telematikoak barne- Nafarroako Enplegu Zerbitzuari helaraztea, 395/2007 EDrekin eta TAS/718/2008 Aginduarekin bat, eta fitxategietan sartzea), Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (Arcadio María Larraona kalea, 1, 31008 Iruña) eskatu den beka edo laguntzaren ebaluazioa, kudeaketa, kontzesioa, kontrola eta jarraipena egin dezan (i), bai zuzenean bai Enplegu Prestakuntzarako Hiruko Fundazioaren bidez; eta (ii) Nafarroako Enplegu Zerbitzuak deitzen dituen eta martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuaren (enplegurako lanbide-heziketako azpisistema arautzen duenaren) III. kapituluan ezarritakoaren babesean ematen dituen ekintza osagarrietako onuradunei lagatzeko, onuradun horiek ekintza osagarri horiek gauzatu ahal ditzaten soilik datu pertsonalak hirugarren batzuei jakinarazi edo emateko ahalmenik izan gabe, eta kasuan kasuko ekintza osagarria bukatu ondoren datuak suntsitzeko betebeharra izanik.

[ ] Ez dut nahi Nafarroako Enplegu Zerbitzuak aurreko (ii) atalean aurreikusi den lagapena egitea.

Behean sinatzen duenak datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahalko du Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aurrean (Arcadio María Larraona kalea, 1, 31008 Iruña), indarra duen araudian ezarritakoari jarraikiz.

Sinadura: ...........................................................................

Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

IV. ERANSKINA

Auditorearen txosten ekonomikoaren egitura

Justifikazio euskarrien azterketa.

Auditoreak, justifikazio euskarriak aztertzean, euskarri mota bakoitzari dagozkion irizpide eta eskakizunak hartu beharko ditu kontuan, zeinak SPEEk onetsitako kostuen jarraibide eta inprimakietan adierazita eta Enplegu Prestakuntzarako Hiruko Fundazioaren web orrian argitaratuta baitaude, horien balio formalari dagokionez.

Ikuskapenaren xedeko justifikazio kontua identifikatuko da, txostenaren eranskin gisa agertuko dena, eta diru-laguntzaren onuradunaren erantzukizunaren berri emanen da haren prestakuntzan eta aurkezpenean.

Justifikazio euskarrian frogaturiko gastu bakoitza alderatu beharko da eskatzaileak inprimakietan ezarritako laburpen agirian frogaturiko prestakuntza jarduerarekin.

Euskarri horiei dagozkien ordainketak benetan egin direla ere egiaztatu beharko du, bai eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.3 eta 28.3 artikuluetan ezarritakoa bete dela ere.

Egotzitako eta justifikaturiko kostuen arteko aldea azaldu beharko du, justifikazio euskarriak eta ekintzak edo taldeak adierazita, eta emaitzen azterketarako aipagarria iruditzen zaizkion oharrak erantsiko ditu.

Edozein modutan ere, txosteneko atal bakoitzerako azterturiko kostuen zenbatekoak kasuan kasuko atalean aurkezturikoen %75 izan behar du gutxienez.

Txostenaren edukia.

-Hitzarmenaren identifikazio datuak.

-Espedientearen zenbakia.

-Eskatzailea.

-Emandako laguntza.

Aurkezturiko justifikazio euskarrien azterketaren emaitza ekonomikoa.

Kapitulu bakoitzean azalduko da zergatik ez diren onartu justifikazio euskarri batzuei loturiko zenbatekoak, horren ondorioz kostu justifikatuak azterturikoak baino txikiagoak baitira.

-Kostu egotziak, Kostu aztertuak, Kostu justifikatuak.

-Kanpoko fakturazioa.

-Barneko langileen gastuak.

-Amortizazioak.

-Gastu orokorrak (argia, ura, telefonoa...).

-Kostuak, guztira.

-Ohar orokorrak.

Eguna eta sinadura

Iragarkiaren kodea: F1201935