4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 567/2011 demanda
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak.
Aditzera ematen dut: Ignacio Saso Arevalok eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Alfredo Garces e Hijos S.L.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 567/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:
Epaitza:
Baiesten dut Soldatak Bermatzeko Funtsak alegatzen duen preskripzio salbuespena, eta partez baiesten Ignacio Sasso Arevalok Alfredo Garces e Hijos, S.L.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda. Horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 1.953,72 euro ordaintzera, gehi berandutze-errekarguaren %10eko interesa, eta Soldatak Bermatzeko Funtsa absolbitzen dut.
Jakinaraz bekie epaia alderdiei eta ohartaraz bekie haren kontra ezin dela inolako errekurtsorik jarri.
Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
E/.
Eta Alfredo Garces e Hijos, S.L.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2012ko urtarrilaren 19an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1201114