4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. 2338/2011 berehalako falta-judizioa
Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegian, 2012ko urtarrilaren 23an.
Aditzera ematen da epaitegi honetan 2338/11 berehalako falta-judizioa bideratzen ari dela, kalteengatiko falta batengatik eta ordena publikoa nahasteagatiko falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
333/11 epaia. Iruñean, 2011ko ekainaren 10ean.
Nik, Edilberto Esteban Iglesiasek, Iruñeko Instrukzioko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, 2638/2011 falta-judizioko autoak aztertu ditut ahozko eta jendaurreko judizioan. Judizioan, alde batetik, Guardia Zibileko B39874B agentea eta, bestetik, Sandro Filippino aritu dira, eta Fiskaltzak parte hartu du legeak emandako ordezkaritzarekin. Espainiako Konstituzioak eman dizkidan ahalmenez baliatuta, ondoko epaia eman dut.
Epaitza:
Sandro Filippino, ordena publikoaren kontrako falta baten egilea eta erantzule kriminala izateagatik, 20 eguneko isuna ordaintzera kondenatzen dut, eta eguneko 9 euroko kuota finkatzen dut. Beraz, Sandro Filippinok 180 euroko isuna ordaindu behar du.
Sandro Filippino kondenatzen dut Trafikoko Guardia Zibilari 22,62 euroko kalte-ordaina ematera.
Sandro Filippino kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.
Ebazpen hau ez da irmoa eta horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.
Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Sandro Filippinori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, ediktu hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2012ko urtarrilaren 23an.-Idazkaria, Lorena Pegenaute Grajal.
Iragarkiaren kodea: J1201327