33. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 587/2011 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, maula-falta bat, bidegabetzeko jabetzea eta beste iruzur batzuk direla-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

000587/2011 epaia. Iruñean, 2011ko azaroaren 23an.

Nik, Inés Hualde Juvera aunak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, maula-falta batengatik bideratzen ari den 0003089/2011 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, salatu gisa, David Guerrero Fernández jauna. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

David Guerrero Fernández jauna absolbitu egiten dut hasiera batean leporatu zitzaion faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko dekretatzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta David Guerrero Fernández jaunari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 30ean.-Magistratua, Inés Hualde Juvera.

Iragarkiaren kodea: J1201561