33. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 2787/2011 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

520/2011 epaia. Iruñean, 2011ko urriaren 18an.

Nik, Inés Hualde Juvera andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa-falta batengatik bideratzen ari den 2787/2011 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira, salatzaile gisa, Javier Gambarte Espatolero, eta, salatu gisa, Jamy Andrés Costa Luzuriaga, Paul Andrés Maridueña Macias eta Antonio Alexander Zambrano Sánchez. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

Jamy Andrés Costa Luzuriaga, Paul Andrés Maridueña Macias eta Antonio Alexander Zambrano Sánchez absolbitu egiten ditut hasiera batean leporatu zitzaien faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko dekretatzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Publiko egitea.-Epai hori eman zuen epaileak hura irakurri eta publiko egin zuen, Iruñean, 2011ko urriaren 18an egindako jendaurreko entzunaldian. Eta horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.

Eta Alexander Zambrano Sánchezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 26an.-Magistratua, Inés Hualde Juvera.

Iragarkiaren kodea: J1201523