4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA
Ediktua. Epaiaren jakinarazpena 774/2011 hitzezko judizioa
(PZL 2000)
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, hiri errentamenduak direla-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
265/2011 epaia.
Iruñean, 2011ko azaroaren 19an.
M.ª Carmen Gonzálezechegaray De Yarto andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 774/2011 hitzezko judizioaren (PZL 2000) autoak aztertu ditu. Miguel Santiago Etayo Pérez jaunak sustatu du auzia, Ana Gurbindo Gortari prokuradore andreak ordezkatuta eta Martin Zudaire Polo legelari jaunaren laguntzarekin, Lorena Angelita Ochoa Macasen eta Angel Marcial Jumbo Villamahuaren kontra (auzi-ihesean daude), utzarazpena dela-eta (maizterrak).
Epaitza:
Osorik baiesten dut demanda eta, horrenbestez, Miguel Etayo Pérez demandatzaileak eta Lorena Ochoa Macas eta Angel Marcial Jumbo demandatuek 2010eko azaroaren 1ean sinatutako errentamendu kontratua suntsiarazita dagoela deklaratzen dut. Kontratu hori Iruñeko Luis Morondo kaleko 9 zenbakia duen eraikinaren zazpigarren solairuko "B" letrako etxebizitzari buruzkoa da. Orobat, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari mila eta laurogeita sei euro eta bost zentimo (1.086,05) ordaintzera, bai eta demanda jarri zen egunetik epai hau erabat gauzatu bitarte sorrarazitako diru kopuruak ere. Diru kopuru horiek legezko interesak sorraraziko dituzte. Prozesuko kostuak ere demandatuek ordaindu behar dituzte.
Ebazpen hau jakinaraz bedi, eta ohartarazi haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea hogei eguneko epean, epaitegi honi zuzendutako idazki baten bidez. Errekurtso hori onar dadin, mugaeguneratutako errentak eta kontratuaren arabera aurretik ordaindu beharrekoak ordaindu izana frogatu behar da idazki bidez, horrela xedatzen baita Prozedura Zibilari buruzko Legearen 449. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan. Errekurtsoa hutsal deklaratuko da, zein egoeratan dagoen kontuan hartu gabe, baldin eta errekurtsoa jarri duen demandatuak mugaeguneratzen diren errentak edo aurretik ordaindu beharrekoak ordaintzeari uzten badio. Errentariak kontsignatu edo aurretik ordaindu ahal izanen ditu.
mugaeguneratu gabeko errentak, eta epaia irmo bihurtzen denean horien likidazioa eginen da. Nolanahi ere, diru kopuru horiek ordaintzea ez da kontratuaren berritzetzat joko.
Eta Lorena Angelita Ochoa Macasi eta Angel Marcial Jumbo Villamahuari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2012ko urtarrilaren 20an.-Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.
Iragarkiaren kodea: J1201139