33. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 1681/2011 jabari-espedientearen prozedura

M.ª Victoria Baztán Maisterra andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 0001681/2011 jabari-espedientearen prozedura bideratzen ari da, José Javier Apezteguía Vértiz jaunak eskaturik, M.ª Elena Díaz Alvarez-Maldonado prokuradore andrea ordezkari duela, finka honen gainean geldiarazita zegoen segidako traktua berriz hasteko:

"Landa finka bat, Sunbillako mugapean (Nafarroa), Lurgorri izenekoa. Azalera hogeita hamalau area eta bost zentiareakoa da. Mugak: iparraldean, ogi-lur batekin eta Eskolaneko larrea; hegoaldean, iturrirako bidearekin; ekialdean, Martindortenea etxeko eremu irekia den lurzoru batekin eta lurzoru horretarako bidearekin; eta mendebaldean, ogi-lur batekin Eskolaneko bidearekin". Iruñeko 5. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 1000. liburukia, 6. liburua, 196. orria, 31014000438947. erregistro-finka, Sunbillako 256. finka, 246. lurzatian.

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, dei egiten zaie Domingo Ferreras Nogal jaunaren eta Elena Garmendia Errandorena andrearen kausadunei (biak zenduak, 1973-11-1ean eta 1985-2-13an, hurrenez hurren) eta eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei, ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 23an.-Idazkari judiziala, M.ª Victoria Baztán Maisterra.

Iragarkiaren kodea: J1201328