1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
GIZARTE POLITIKA, BERDINTASUN, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA. Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordea. Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikipen berriak.
2012ko urtarrilaren 10ean, IFK B71076400 duen Optica Mxv Iturrama, S.L.k (Optica Masxver) Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikitzeko eskaintza publikoa aurkeztu du; atxikipen horrek ez du mugarik denborari dagokionez.
Otsailaren 15eko 231/2008 Errege Dekretuaren 28 artikuluan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da enpresa hori Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikitzeko eskaintza publikoa onartu dela eta, horrenbestez, baimena eman zaiola bere merkataritza edo lanbide jardueran errege dekretu horren I. eranskinean agertzen den Kontsumoko Arbitraje Sistemaren atxikipenaren bereizgarria erabiltzeko.
Iruñean, 2011ko urtarrilaren 26an.-Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeko idazkaria, M.ª Antonia Sesma Vea.
Iragarkiaren kodea: F1201436