33. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2012ko lan egutegiaren onespena eta egun
baliogabeen deklarazioa

Cadreitako Udalak, 2012ko urtarrilaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen onestea 2012ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa.

Kontuan hartuz, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldiaren urteko lanordu kopurua ezartzen duena eta uztailaren 4ko 699/2011 Ebazpena, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2012ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena; eta kontuan hartuz, orobat, abenduaren 28ko 247/2011 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean, epeak kontatzeari dagokionez, baliogabeak izanen diren egunak zehazten dituena, Alkatetzak ebatzi du:

1.-Onestea 2012an izanen diren jaiegunen egutegia , honela zehazten dena:

-Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

-Martxoaren 19a: San Jose.

-Apirilaren 5a: Ostegun Santua.

-Apirilaren 6a: Ostiral Santua.

-Apirilaren 9a: Pazko biharamuna.

-Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

-Uztailaren 16,17, 18 eta 19a: San Migel bestak

-Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

-Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

-Azaroaren 1a: Omiasaindu.

-Azaroaren 29a: San Saturnino, jaieguna Iruñean.

-Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

-Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

-Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

-Abenduaren 25a: Eguberri.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2012. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

Cadreitan, 2012ko urtarrilaren 26an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1201402